Hortigüela Ondoren, Bergaratik Zumarragara bidali zuten lanera. “1966. urtean Legazpiko Plasticos Mel enpresan hasi nintzen lanean eta gero Plasnor-era pasa nintzen. Bertan lan egin dut jubilatu naizen arte. Bizi, berriz, Isabelita Garinekin bizi izan nintzen; 1978an ezkondu nintzen arte”.
Aipatu bezala, Maria Antoniak izugarri gustuko du inauterietan mozorrotzea. “Nire aita oso alaia zen eta bere familiako guztiak artista samarrak ziren. Txikitatik mozorrotzen naiz inauterietan, baina herrian ohitura hau galtzen ari dela iruditzen zait. Gauetan giroa izaten da, baina nik egun argiz bizi behar dela uste dut”.
Maria Antoniak antzerkia ere oso gustukoa du eta jubilatuen Irri Makila antzerki taldeko kidea da. “Iaz hasi nintzen jubilatuen antzerki taldean. Laguntzeko asmoz joan nintzen eta Con el piedra de 800 kilos, mi señorito se va a Madrid antzezlanean amoña papera eman zidaten. Primeran pasatzen dugu”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Komediantea. Berezkoa dut: betidanik gustatzen zaizkit mozorrotzea eta antzerakoak.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Beti zer edo zer egiten egon beharra dut. Nire hobby-a gakorratza da, baina antzerkia ere asko atsegin dut.
-Bizitzeko toki bat?
Nire jaioterria: Villayerno Morquillas. Oso herri txikia da, baina geroz eta gustukoago dut. Han ez bada, hemen.
-Gustukoen duzun mozorroa?
Denak atsegin ditut. Ganbarara joan eta han dudanarekin edozertaz mozorrotzen naiz. Umeei barre eragitea dut gustukoen.
-Gustuko inauteriak?
Tolosakoak ditut gustukoen, baina alaitasuna nagusi den toki oro atsegin dut. Rio de Janeirokoak, Tenerifekoak… sofistikatuegiak iruditzen zaizkit.
-Sekula jantziko ez zenukeen mozorroa?
Deabruz eta munstroz ez nintzateke sekula jantziko. Nahikoa beldurtu gintuzten gure haurtzaroan!
-Gustuko antzezlana?
“Manolito Gafotas”. Gaztelerazko antzezlan guztiak ikustera joaten naiz. Euskarazkoetara ere joan izan naiz, baina ez dut nahikoa ulertzen eta galdu egiten naiz.
-Gustuko aktoreak?
Lola Herrera eta Lina Morgan asko atsegin ditut.
-Gustuko umoristak?
“Cruz y Raya”.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Seme-alabei egin dizkiedanak.
-Eta jasotakoa?
Zintzilikariodun lepokoa.
-Data bat?
Seme-alaben jaiotze datak. Horiek ezin dira sekula ahaztu.
-Neska eta mutil izen bana?
Aitarena eta amarena: Antonio eta Justa.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
DV. Hitza irakurtzen ere saiatzen naiz.
-Gustuko telebista saioa?
Komikoen saio guztiak atsegin ditut, baina zoritxarrez oso gutxi botatzen dituzte. “Laurel eta Hardy”-ren filmeak faltan somatzen ditut.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Gran Hermano”, “Salsa rosa” eta antzerakoak.
-Liburu bat?
“El árbol de la vida”.
-Filme bat?
“El árbol del ahorcado”.
-Soinu bat?
Batez ere sokazko instrumentuena.
-Usain bat?
Baratzuriarena.
-Janari bat?
Guztiak.
-Ura ala…
Ura.