Urretxun urteasko daramatzazun arren, Lazkaon jaio zinen eta bertan eman zenituenhaurtzaroa eta gaztaroaren zati handi bat.
1921ean jaionintzen baserri koxkor batean, Intxaurrondo-Txikin. Gure amak zortziseme-alaba izan zituen. Lazkaon bertan joan nintzen eskolara, eskolapublikora. Maisu oso ona izan genuen. Maestro nazionala zen, bainakongregazioaren batekoa izango zen eta euskaldunok errespetatzengintuen. Erdaraz tutik ere ez genekien, baina erdaraz ikasi nahigenuen. Baserrian lana zegoenean ez ginen eskolara joaten, baina amagu partikularretara bidaltzen saiatu zen.
Seminarioraberandu joan zinen, lehenago lanean aritu al zinen?
Bi anaiazaharrago nituen eta, hamabost urte nituela, ez genekien oraindikbaserrian zein geldituko zen. Hori dela eta, lan egin beharra ikustengenuenez, lan bila joan nintzen Ordiziara. Hemen, oinetako egile etasaltzaile baten dendan hasi nintzen eguneroko lansaritxoa irabazten.Hilabete batzuetara Beasaingo "Bernedo y Cía"-tikdeitu zidaten. Tailer mekanikoan, fresatura batean, jardun nuen.Erreleboan aritu nintzen, beti goizetik, arratsaldetik gau-eskolarajoatearren: matematika eta marrazki lineala erakusten ziguten.Bernedotik CAFera pasatu nintzen eta bertan bi urte eman nituen.1938an sartu eta 1940an irten nintzen.
Handikseminariora joango zinen…
Seminariora11-12 urterekin joaten zen eta nik ere joan izan nahi nuen. Bainaamak "karrera hala egiten dela uste duzu ala?" esan zidan.Amak ez zekien laguntzarik -bekarik edo…- izan zitekeenik ere.Gero, seminarioan zegoen lagun batek animatu ninduen eta hala joannintzen 1941ean. Lehenago urtebete eman nuen etxean latina etahalakoak ikasiz prestatzen. 1950ean apaizgoa hartu nuen, dagozkionikasketak gainditu ostean: Humanidadea, Filosofia eta Teologia.
Haurtzarotikzenuen bokazioa, beraz…
Inguruneak askoegiten du. Akolito izan nintzen, familiak sakristautza hartugenuen… Umetatik nire bokazioa elizkoia zen. Batez ere,elizkizunetan ibili ohi ziren abesti, organo doinuak eta abar, osogustagarriak zitzaizkidan. Apaizgintzara hurbiltzen ninduten. CAFennenbilela, bazkaldu ondoren, organistarengana joaten nintzen solfeoaikastera. Txistua jotzen ikasten ere hasi nintzen. Anaia zaharrenakDonostiatik ekarritako txistua nire iloba batek du oraindik.Larunbatetan, CAFetik irten ondoren, Donostiara joaten nintzen IsidroAnsorenarengana ikastera. Kalejiraren batean edo bestean ere jo nuen,herriko txistulari taldearekin. Seminariora joateko erabakia hartzeanutzi nuen.
Seminarioraberandu joan zinenez, beste apaiz batzuek ez bezala, gaztaro"arrunta" izan zenuen…
Igandearratsaldean egiten genuen festa. Futbola bazegoen futbolera joatenginen. Beasain, Tolosa, Ordizia… guk ere futbol taldea egin genuen.Futbolera joaten ez baginen zinera joaten ginen, ondoren dantzara eta20:30etako etxera! Gure anaiarteko gerra tristearen urteak ziren.Beasaingo plazara jai arratsaldez biltzen ginen helduenak geu ginen,16-17 urteko mutil koskorrak. "Pasodobleak" dantzatzekomoldatzen ginen eta…
Zer moduzseminarioan?
Seminarioaikastetxe berezia izan da. Apaizgaiak barneko ikasleak izan ohiginen. Barne bizitza hori araudi baten pean egoten da, apaizgoahartzen dutenek parrokietan euren eginkizuna egoki eta txukun betedezaten. Zeregin horri eusteko, seminariora bertaratzen denak noraeta zertara doan ondo ikasia joan behar du. Diziplina berezkoa duseminarioak eta doanak argi badu bere nahia, ez du izango ezintasunikaraudi horren barruan. Nik ez nuen ezintasunik sentitu, nahiz etaseminarioak lan-nekagarriak berekin bazituen ere. Nire seminariokourteak ez nituen ikasketetan bakarrik eman. Errekreo orduak eguneroilemozketarako hartzen nituen. Ez nintzen bakarra lan horretan. Guregaraian hiru euskal probintzietako 400 apaizgai biltzen ginenGasteizko seminarioan eta ez zegoen oraindik burusoilik.
Apaiz egiteraGasteiza joan zinela esan duzu, Lazkaotik Gasteiza alde handianabarituko zenuen…
Astean bi aldizirteten ginen seminariotik. Dena den, Gasteiz garai hartan txikia zeneta apaiz, moja eta fraide asko zeuden. Hiriak erlijio-kutsua zuen.Hiriak gure mirespena piztu baino, guk pizten genuen hirianmirespena. Ehundik gorako hiru apaizgai talde kaleak zeharkatzen, geuginen beraientzat ikusmin.
Apaiz eginda,zuzenean Urretxura etorri al zinen?
Bai, bainalehenago beste eskaintza batzuk izan nituen Gipuzkoa bertarako etakanporako. Oviedotik Covadongako Amaren Elizan mutikoen abesbatzasortzeko apaiz gazte bat eskatu zuten. Haurren abesbatza eratzea niregustuko lana nuen, baina nahiago nuen Euskal Herrian eratzeaabesbatza hori. Horregatik, ezezkoa eman nien.
Urretxuntipleekin lan egiteko itxaropena al zenuen?
Bai. DonAntonio Rey-k seminarioko erretore zen Urretxuko seme DonFelipe Ugaldek, Covadongako bidea hartzen ez banuen, Urretxukohirugarren apaiz-laguntzaile izendatuko ninduela esan zidan. Etahalaxe gertatu zen. Hemen urte batzuk neramatzala, bi edo hiruparrokiatatik lan berean aritzeko deiak izan nituen, baina nahiagoizan nuen eskuartean nuen eginkizunarekin jarraitu. Ez dut usteberritzailea naizenik. Bestalde, ni Urretxuko herriarekin oso poziketa gustura nintzen eta halaxe jarraitzen dut bertan 55 urtebetetzear naizela. Eskertzekoa da eta denak eskertzen ditut, haingoxo eta maitekiro onartzen nautelako.
Zer topatuzenuen etorri zinenean?
Hemen hiruapaiz zeuden garai hartan eta koru kontua indartzera bidali nindutenbatik bat. Garai hartan "esportatzeko" adina apaiz zeudenEuskal Herrian! Tipleekin bete-betean hasi nintzen eta hamabosturtetan koru kontuan lan egin nuen gehienbat. Horrekin batera,parrokoari laguntzen ere aritu nintzen.
Zer nolakolana egin zenuen tipleekin?
Abestalde batsortzea ez da erraza. Zailagoa da, ordea, jarraipenari eustea. Hemenzegoen organistak sei bat mutiko zituen, musikarik jakin gabe abestibatzuk buruz ikasi zituztenak. Hauek alde batera utzi eta berriakbilatzen hasi nintzen. Herriko eskola parrokiaren ondoan zegoen etahemen izan nuen ahots zoliak aukeratzeko erraztasuna. Hasiera 20 batmutikorekin eman nion. Gerora, urte oro gehiago hartu nituen. Eguneroordubeteko denbora hartzen genuen solfeoa eta abestiak ikasteko.Garai haietan meza eta elizkizun batzuk latinez izaten genituen etaabestiak ere latinez ziren. Abesbatzak asko laguntzen dueliz-ospakizunei behar den garrantzia ematen eta mutikoen ahotsatartean bada hunkigarria egiten da. 25 bat tipleen abesbatza 15urtetan zehar beti prest zegoen. Eta ez Urretxun abesteko bakarrik,beste parroki batzuetara ere heldu ginen… Baina urte haiek joanziren eta, gaur, orduko mutiko abeslari haietako asko aitonak dira…Pasa gaitezen beste galdera batera.
1956anParisera joan omen zineten. Nola izan zen hori?
Parisen "PueriCantores" izeneko haur abeslarien nazioarteko elkartea sortu zeneta gu partaide eginak geunden. Bost urtez behin edo, nazioartekobilkura egiten zen. 1956an Parisen antolatu zuten elkartze hori etaEuskal Herriko bi taldek gonbitea jaso genuen: Gasteizko katedralekotaldeak eta gureak. Kontzertu handia, 6.500 abeslariekin, Pariskobelodromoan izan zen.
Garai hartanParisera joatea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula izango…
Joan-etorriaautobusean egin genuen. Hamabi eguneko txango aldia izan zen eta30.000 pezeta ordaindu genuen. Ostatua familietan eman ziguten.Autobusa osatzeko eta ordaintzeko laguntza izatearren, mila pezetarentruke gonbidatuak elkartu genituen. Bideko gastuak-eta ordaintzekolaguntza batzuk izan genituen: Foru Aldundiarena, UrretxukoUdalarena, Velosolex ziklomotor bat ere zozketatu genuen… ParisIrratiak deiturik, Aita Onaindiak egunero ematen zuen hitzaldiagirotzeko kontzertutxo bat grabatu genuen. Telebistatik ere gonbiteaheldu zitzaigun, baina ez ginen joaten ausartu. Agian telebistaezagutzen ez genuelako…
1965eanparroko lana zure ardurapean utzi zuten.
DonNicolas nekatuta zegoen eta bata etorriko zela, bestea etorrikozela… zapla!: egun batean niri izendapena. Garai hartan EGB sortuzen, eskola-ordutegia aldatu zen eta, haurrak behartuagoak zeudenez,tipleen abesbatza desagertu zen. Parrokiako abesbatzarekin, ordea,jarraitu egin nuen. Ordura arte, liturgia arauak zirela eta,emakumezkoek ez zuten koruan kantatzeko aukerarik eta aldaketa horioso onuragarria izan zen. Herriko emakumezkoek oso egoki bete zutentipleek utziriko zuloa.
Parrokoaizanik parrokian ardura handia hartu behar izan zenuen…
Nire garaianapaiz-etxea, sakristia eta eliza bera konpondu ziren. Katekesiaelizan bertan ematen zen eta 6 urtetik 11 urte bitarteko 300 umebiltzen ziren. Katekesia elizatik ateratzea oso ona izan zen. Izanere, gaur egun plaza kafesne zopa lurrean bota eta jateko moduandago; baina lehen harea zegoen eta eliza zikindu egiten zen.
Nolatan utzizenuen bikario lana?
1985eanbihotzeko angina izan nuen eta ez zuten espero bizirik ateratzea:UVItik hilda aterako nintzela uste zuten, kateterismoa egin ondorenhiru bat urte eman zizkidaten… hamar urtera heldu nintzenean,medikuak "beste hamar ere hartuko dituzu" esan zidan.Koadjutore zegoen Jose Maria Iztuetak hartu zuen parrokia eta berarizor zaio gehiena gure parrokiaren berrikuntza. Izan ere, parroko izanaurretik ekonomia kontuak eramaten zituen eta berak eman zituen pausoguztiak. Eliza oso txukun gelditu zen eta bere balioa agerian geldituzen. Ordura arte, 1570. urtean egindako gaztainondo egurrezko bobedatapatuta egon zen, saeterak itxita, harri landuak karepean…
Zertan emandituzu azken 20 urte hauek? Lasaixeagoak izango ziren…
Urduria naizeta ezin geldirik egon! Parrokian ahal dudana lagundu dut: hiletetan,koruan… Abesbatza duela hiru urte utzi nuen. 20 urte horietatik15-16 "al pie del cañón" eraman ditut.Oraindik mojei meza ematen diet eta hilero gaixo batzuk bisitatzenditut.
Oinez makinabat kilometro ere egin dituzu…
Kardiologoakjai eta aste egunean 10 kilometro egiteko esan zidan. Ordura arte eznintzen batere ibiltzen, baina horrek salbatu ninduela uste dut.Egunero herriari hiru buelta ematen nizkion eta gero herriirteeraraino joaten nintzen. Orain bost kilometro egiten ditutegunero.
Bestalde,egunkaria idazten omen duzu.
1991tik,memoriari eusteko. Egunero, gauean, egunean zehar gertatutakoakidazten ditut, eguraldi kontuak… San Valentin de Berriotxoarenbiografia txiki bat ere idatzi nuen Patxi Epelde lagunarekin batera,gero bizkaitar batek bizkaieraz jarri zuena. Bertsozalea ere banaizeta bertso batzuk egiten ditut, nire adiskide eta familiakoren batzoriontzeko.
Lehenengozita atzeratu egin zenuen, telebistan Athletic-en futbol partida zelaeta…
Pilota etafutbola atsegin ditut, gure garaian ez zen besterik. Lazkaon,festetan, Argiñanoren familiakoek jokatzen zutela gogoratzendut. Futbola ikustera, berriz, Ordiziara, Beasainera… joaten ginen.Apaiz egin eta gero, tipleak Reala ikustera eramaten nituen. Notajartzen nien eta merezi zutenak, hiru bat, eramaten nituen aldiko.Gaztetan guk ere jokatzen genuen pilotan eta futbolean.
Urretxun 55urte betetzear omen zaude, urretxuartzat izango duzu zeure burua…
Bai, noski.Urretxuar peto-petoa eginik nago. Nire arrebarekin etorri nintzen,baina bera ezkondu zen eta ezkonduak bere habia nahi du… Kabihorretatik, anaia ahaztu gabe, bereak kuttun-kuttun zaintzenjarraitzen du. Gauza bakoitzari bere lehentasuna eman behar zaio. Eznintzen, ordea, umezurtz geratu: Urretxuko parrokiak ez zuen oraindiktelefonorik eta 1955eko martxoaren 9ko gauean Engraxi Mendiolaritelefono kontua aipatu nion. Engraxik euren etxera eraman ninduen,afari ordua, gonbitea… eta Joan Kruz Mendiolak eta Anjela Salegikdoan hartu ninduten "ebentual"… gaurdaino. Ez da nireetxea, baina etxekotzat hartu ninduten eta hala jarraitzen dut. Ezdut behar den hitzik nirekin egiten ari direna behar adinaeskertzeko.
Zer nolakoapaiza zara?
Izaeraz, amareneraginez, perfekzionistak gara. Bestalde, beti besteak iraindukoditugun beldur izaten gara. Baina gauzak zuzen egin nahi dituenazorrotza izaten da eta bat baino gehiago iraintzea gerta daiteke.Inor iraindurik banu, bertatik barkazioa eskatzen diot.
Bukatzeko,Don Santiago, zer edo zer gehiago esan nahi al zenuke?
Lehendabizi,eskerrak eman nahi dizkizuet OTAMOTZeko orrietan Urretxu-Zumarragakoherritarrekin solasaldi baterako gunea eman didazuelako. Adinekookasko estimatzen dugu ingurukoen ardura eta agurra. Bestalde, apaizagizon-emakume guztien zerbitzurako elizgizon eta herrigizona da. Horidela eta, nahiz eta 83 urte bizkarrean, apaltasun osoz diot, inorkniregan laguntza aurki dezakeela uste badu, beraren zain geratzennaizela ahal dudana egiteko. Gainontzean, elkarrizketa honetan ezeronik aurkitzen baduzue, onartu; okerrik balitz, berriz, barkatu.