Javier Martin: “Atzerritik datozenek guk baino babeshandiagoa jasotzen dute”
Javier Martin urretxuarra Kataluniara joan zenbizitzera duela 20 urte. Duela lau urte, berriz, Urretxura itzuli zenJudith Fernandez emaztearekin eta Sandra eta Nerea alabekin.Javierrek ere primeran daki, beraz, etorkina izatea zer den."Hemen lan gutxi zegoen eta Gironara joan nintzen. Lan oso onanuen, baina kudeaketa txarra zela eta, enpresa pikutara zihoala ikusinuen. Renault, Ikea, Kawasaki… enpresentzat aluminiozko piezakegiten genituen, baina geroz eta okerrago. Hori dela eta, lana utzinuen".
Katalunian jarraitu beharrean, bertatik alde egitea erabaki zuten."Urte haietan etorkin asko heldu ziren Kataluniara eta enpresakeskulan merkea hartzen hasi ziren. Hori dela eta, metalaren sektoreanaskoz ere gehiago irabazten da hemen. Etxea eta autoa ordaintzekonituen, alaba txikia jaio berria zen, arrebak hemen lan egitekoaukera zegoela esan zidan… eta etorri egin ginen. Zahor enpresanhasi nintzen, baina bi egunetara Aceraliatik deitu zidaten. Momentuonean sartu nintzen. Izan ere, garai hartan jubilazio asko izan zireneta dagoeneko kontratu finkoa egin didate".
Lan kontuan ondo badoakie ere, Judith-i gogor samarra egin zitzaionhasieran Euskal Herriko bizimodua. "Javierrek aldeanabarituko genuela esaten zigun, baina nik Euskal Herria gustukodudala esaten nion. Baina oporretan etortzea eta bizitzera etortzeaoso ezberdinak dira. Familia han uztea gogorra da eta, gainera,ohitura ezberdinak ditugu. Zorionez jendaurrean lan egiten dut,Carrefour-en, eta horrek jendea ezagutzen lagundu dit".
Javierrek dionez, alabei gutxiago kosta omen zitzaien hemengobizimodura ohitzea. "Txikiak berehala ikasi zuen euskaraz.Sandrak, berriz, irakasle baten laguntza izan du eta bere ikaskideakere oso ondo portatu dira. Egun oso nota onak ateratzen ditu etaeuskaraz primeran hitz egiten du. Nahiko nuke nik berak bezala hitzegin! Emazteak ere geroz eta hobeto ulertzen du euskara. Irakaslerikonenak etxean ditugu". "Euskara oso erraza da eta!",dio Sandra alabak.
Hala, familia honetan euskaraz, katalanez eta gazteleraz hitz egitendute. "Alaba txikiarekin katalanez hitz egiten dut, berakeuskaraz erantzuten dit eta ulertu ez badut esandakoa gazteleraraitzultzen du. Emazteak eta alaba zaharrenak, berriz, katalanez hitzegiten dute. Edozein momentutan hizkuntza bat edo beste erabiltzendugu".
Inguruko jendearekin ere ez omen dute komunikazio arazorik, nahiz etaaisialdirako tarte handirik ez duten. "Lau errelebutara lanegiten dudanez, hilean asteburu bakarra libratzen dut. Dena den,noizean behin lagunekin elkartzen gara, Zarautzera edo Zumaiarajoaten gara… Dena den, aisialdiari dagokionez, gure bizimodua askoaldatu da. Katalunian geundenean ia astebururo Costa Bravara joatenginen eta hemen etxean askoz ere gehiago egoten gara. Han aisialdikoeskaintza handiagoa dago: haurrentzako parke estaliak, zaharrentzakodantzatokiak…".
Noizean behin Kataluniara itzultzen dira, noski. "Iaz Primitibandiru apur bat tokatu zitzaigun eta hori oporretara joateko oso ondoetorri zitzaigun".
Urretxu-Zumarragan etxea erosteko, ordea, diru apur bat baino gehiagobehar… "Hasieran arrebaren etxean izan ginen, hemen etxe gutxibaitaude alokairuan. Baina familia bakoitza bere etxean bizi behar daeta, azkenean, alokairuzko etxea lortu genuen SanMartinen. Duela gutxi Mundo Mejor auzoan etxea erosi dugunahiko prezio onean, nahiz eta gure adina dela eta kreditua lortzekonahiko komeri izan dugun. Etxebiden ere izena eman genuen, bainalehen urtean ez genituen beharrezko baldintza guztiak betetzen eta,gainera, 100 etxetarako 800 pertsona egonik… Bestalde, bi udaletakoGizarte Zerbitzuek ez ziguten inolako laguntzarik eskaini. Atzerritikdatozenek guk baino babes handiagoa jasotzen dute. Katalunian ereberbera gertatzen da".
Yang Xian Jun: “Hemen jendeak bizitza asko gozatzen duelairuditzen zait”
Yang (Juan) Xian Jun duela 17 urte atera Txinahego-ekialdetik Europara. Madrilen eta Bartzelonan urte batzuk emanondoren, 1993an "Palacio Oriental" txinatar jatetxea irekizuen Urretxun. 15 urte dituen Yang Xin alabarekin, Ou Yang11 urteko semearekin eta Xiao Di Yang 8 urteko semearekin etaYoana-Wang Fang bigarren emaztearekin luzaroanUrretxu-Zumarragan bizitzeko asmoa du.
Yang bizi zeneko Txinako zonaldean Europara etortzeko joerahandia omen dago. "Zonalde hartan, Xangai ondoan, bizi maila osobaxua zen. Hori dela eta, gure arbasoak ere Europara etortzen zirendirua irabaztera. Nire aitona-amonak, esaterako, itsasontzian etorriziren Europara harri tailatuak saltzera. Ondoren, Frantzian,Holandan… ateratako diruarekin Txinara itzuli ziren".
Aitona-amonen bideari jarraiki, Txinan irakasle lan egiten zuenYang-ek ere Europara etortzea erabaki zuen. "28urterekin, bisatua eskatu nuen eta lagun batzuekin etorri nintzen.1988ko urriaren 6an heldu nintzen Madrilera eta bi urtez jatetxetxinatarretan lanean aritu nintzen. Garai hartan, hona etortzen ginentxinatar guztiok ostalaritzan jarduten genuen. Ez genuen, egunbezala, "Todo a cien" edo maiorista dendarik".
Madrilen zela, Yang-en lehengusu batek Bartzelonan jatetxetxinatarra ireki zuen eta hara joan zen. "Urtebete eman nuenlehengusuarekin lanean eta, ondoren, lagun batek eta biok geurejatetxea ireki genuen Bartzelona erdialdean. Joko Olinpikoen osteannegozioak behera egin zuen eta Euskal Herrira etorri nintzen Eibarkolagun bat bisitatzera. Hemen gure jatetxeek arrakasta zutenez etapaisaia gure jaioterrikoaren antzekoa denez, neure jatetxea irekitzeaerabaki nuen. Garai hartan alokairuzko lokal gutxi zeuden, bainaUrretxun eta Azkoitian gustuko lokalak topatu nituen. Urretxukoanahiago nuen, hemen komunikabide hobeak, ospitalea… baitaude".
Yang-en 1993ko abenduan ireki zuen Palacio Oriental jatetxea.Txinatar gehienek soldatapean lan egin baino, nahiago dute eurennegozioa ireki. "Negozioa irekitzea zaila da, baina lagunen,senitartekoen… laguntza izaten dugu. Norberaren negozioa izateaaskoz ere lasaiagoa da familiarentzat: egonkortasuna ematen du,haurrak ez dira eskolatik eskolara ibili behar…".
Urretxun eman zituzten lehen urteak gogorrak izan omen ziren, bainaYang-ek negozioa eta familia aurrera ateratzea lortu du."1994-95ean egoera ekonomikoa ez zen orain bezain ona, jendeakez zuen sukaldaritza txinatarra ezagutzen… Adineko jendeak ez duoraindik gure jatetxetara joateko ohiturarik, baina gazteak zaleakdira. Asko borrokatu dugu negozioa aurrera ateratzeko: publizitateaegiten dugu, janaria etxera eramaten dugu… Oso gustura gaude etabizitza osoa hemen eman nahi dugu".
Bertako jendearekin oso harreman ona duten seinale… "Jendeakkalean agurtzen nau, herriko familia askok gure seme-alabak ezagutzendituzte dagoeneko… Hiri handi batean baino askoz hobeto bizi gara".
Euskal Herrian oso gustura bizi diren arren, ez dute Txina ahazten,noski. "Etxean Txinako telebista ikusten dugu bertako albisteenberri izateko eta haurrek bertako hizkuntza eta ohiturak ere ezagutueta gorde ditzaten. Iazko udan Xangain izan ziren, bertako udakoikastaroetan txinatarra ikasten. Haurrak urtero Txinara bidaltzekoasmoa dugu. Zenbat eta toki eta kultura gehiago ezagutu, eurentzataskoz hobe".
Yang oso harro dago bere seme-alabez. "Alaba 9 urterekinetorri zen Urretxura eta hasieran apur bat kosta zitzaion egokitzea,baina egun oso ondo dago. Ikasle ona da eta familiari asko laguntzendio: anaiak zaintzen ditu, jatetxean apur bat laguntzen du…".
Ostalaritza oso lotua den arren, aisialdirako tartetxoren batateratzen dute. "Bilbora edo Donostiara joaten gara haurrekin,hemengo jatetxeetara joaten gara… Bertako sukaldaritza ere oso onada, batez ere arraina. Txinan aisialdian antzerako gauzak egitenditugu, baina hemen festa asko daude eta jendeak bizitza askogozatzen duela iruditzen zait. Dena den, Txina ere asko aldatu da etaorain jendea askoz ere hobeto bizi da".
Dena den, gazte txinatar asko sorterritik ateratzen omen diraoraindik. "Toki berriak ezagutu eta gauzak ikasi nahi dituzte.Hori dela eta, aukera dutenak Txinatik ateratzen dira. Bestalde,orain sarriago itzultzen gara Txinara senitartekoak bisitatzera,bidaiak merkeagoak baitira eta, han bizi maila igo denez, ezbaititugu senitartekoentzat lehen bezainbeste opari eraman behar".
Asma Karim: “Hiru anaia-arrebok euskara maila oso ona dugueta gure artean euskaraz hitz egiten dugu”
Mohamed Karim marokoarra duela ia 25 urte etorri zenZumarragara. Urte luzetan familia Marokon izan du, baina duela 6 urteseme-alabek hemen ikastea egokiagoa zela iritzi zuten eta Khadijaemaztea eta hiru seme-alaba gazteenak (egun 17, 14 eta 9 urtedituzten Asma, Abderraman eta Rabia) Euskal Herrira etorriziren. Hiru anai-arreba nagusiek ordurako 18 urte beteta zituztenez,ezin izan ziren gurasoekin etorri. Asmarekin hitz egiten izangara euren esperientziari buruz.
Mohamed Karim Bilboko senitartekoak bisitatzera etorri zenEuskal Herrira, baina geratzea erabaki zuen. "Garai hartan, honaetortzeko pasaportea besterik ez zen behar. Aita nekazaria zenMarokon eta ondo zihoakion, bere lurrak eta traktorea zituen, bainaEuskal Herrian gelditzea erabaki zuen. Alfonbra salmentan hasi zen,zonalde honetan asteko ia egunero azoka dagoenez Zumarragan bizitzeaerabaki zuen eta ondo joan zaio".
Hasiera batean, amak eta anaia-arreba gazteenek ez zuten EuskalHerrira etortzeko asmorik. "Unibertsitatea bitarteko ikasketakMarokon egiteko asmoa genuen, baina gero hemengo bizimodura etahezkuntzara lehenago egokitzea hobe zela pentsatu genuen. Eskerrakduela sei urte etorri ginen, bestela orain etortzea tokatukozitzaigun eta egokitzapena askoz ere zailagoa izango zatekeen".
Dena den, duela sei urte ere egokitzapena ez omen zen batere errazaizan Asmarentzat. "Etortzeko irrikaz, beste mundu batezagutzeko gogoz, geunden. Bi hizkuntza ikasi behar nituela jakinnuenean, ordea, damutu egin nintzen. Izan ere, aitak hitz egiten duengaztelera eta ni ikasten ari naizena oso ezberdinak dira eta,gainera, bi urte pasa behar nituen euskara ikasten: ez nituen bi urtegaldu nahi, ez nuen klasean bi urte gazteagoekin egon nahi…".
Baina Asmak ikasturte bakarra nahikoa izan zuen euskaraikasteko. "Neure buruari urte bakarra galduko nuela, ikasturtebakarrean euskara ikasiko nuela, agindu nion eta lortu egin nuen".
Asma euskaldun peto-petoa da dagoeneko. "Pozik ikasi nueneuskara. Gurasoek euskara ikastera animatu ninduten eta etxean,asteburuetan, erdara lantzen genuen. Izan ere, euskaraz bakarrikbizitzea ezinezkoa da. Azokan askotan tokatu zait euskaraz hitzegiten hastea eta bezeroak ez ulertzea".
Bezero euskaldunek, ordea, sekulako poza hartzen omen dute Asmaeuskalduna dela jakitean. "Hasieran euskaraz bakarrik nekien etabezero bati esan nionean ez zidan sinetsi. Oraindik ere euskarazgazteleraz baino hobeto hitz egiten dut eta gehiago erabiltzen dut.Hiru anaia-arrebok euskara maila oso ona dugu eta gure arteaneuskaraz hitz egiten dugu. Gurasoekin, berriz, arabieraz hitz egitendugu".
Karim familia Euskal Herriko bizimodura ondo moldatu denarren, zenbait gauza oso deigarriak iruditzen zaizkie. "Ikasleekirakasleekin duten jarrerak harritu egin ninduen. Marokon irakaslearierrespetu handiagoa zor zaio. Han ez genuen irakasleen baimenik gabeklasean hitz egiten eta hemen berdin jarraitzen dut".
Aisialdia ere oso ezberdina da Marokon. "Guk asteburuafamiliarekin edo lagunekin egoteko aprobetxatzen dugu, ez erosketakegiteko edota gauez ateratzeko. Ohitura horiek oso arrotzak egitenzaizkigu. Mezkita ere badugu, Alameda tabernaren ondoan, baina osotxikia da eta emakumeak ez gara joaten".
Aldeak alde, Asmak oso begiko du euskaldunon izaera."Euskaldunok berezko izaera duzue, eskuzabalak eta jatorrakzarete. Euskara ikasteko egindako ahalegina zinez eskertzen duzue.Bestalde, baserritar asko ezagutzen ditugu, azoketan lan egitenbaitugu eta nire izebak baserri batean lan egiten baitu, etaberaiekin oso harreman ona dugu. Izan ere, aita eta ama erenekazariak izan dira eta horrek baserritarrengandik hurbilsentiarazten gaitu".
Aipatutako guztia eta ikasketak medio, Asmak, bereanaia-arreba gazteek eta amak hemen bizitzen jarraitzeko asmoa dute.Aita, berriz, Marokora itzuliko da aurki. "Aitak hemen eginbeharrekoa egin duela pentsatzen du eta jubilatutakoan Marokoraitzultzeko asmoa du. Guk, ordea, hemen jarraituko dugu; ikasketakamaitu arte behintzat. Orain Batxilergoko 1. mailan nago etabatxilergoa egindakoan, euskaraz, ekonomiarekin lotutako zer edo zerikasteko asmoa dut".
Franklin Olivo: “Sorterria gogoratzea normala da, bainaemigratzaileok moldatzeko erraztasuna dugu”
Franklin Olivo duela lau urte etorri zenVenezuelatik, nahiz eta izatez Dominikar Errepublikakoa den. Honaetorri aurretik bazekien, beraz, etorkina izatea zer den. "Bakarriketorri nintzen, etorkizun hobe baten bila. Zuzenean Zumarragaraetorri nintzen, ia 20 urte bertan daramatzaten senitartekoakbaititugu. Hemen Venezuelan baino hobe bizi dela esan zidaten,egonkortasun handiagoa dagoela, eta emigratzailea bizimodua aurreraatera dezakeen tokietara joaten denez…".
Franklin lan askotan aritu da bost urte hauetan. "HasieranLeturiatarren plazako tabernan kamarero egon nintzen. Gero lantegiezberdinetan egon naiz. Orain arte zortea izan dut: fabrika batekokontratua bukatu eta berehala beste lan bat lortu dut, ez dut GizarteZerbitzuei laguntza eskatu beharrik izan. Amorrazio gehien ematendidana azpikontratazioen kontua da: hamar lan egin eta sei kobratzendut, enpresako langileek azpikontratatuok baino eskubide gehiagodituzte… Ea behin-betiko lanpostua lortzen dudan!".
Hasiera-hasieratik familia ekartzeko asmoa zuen, noski, baina nahibaino gehiago kosta zaio. "Dokumentazio kontuak direla eta, ialau urte itxaron behar izan dugu". Isabel Cabrera emaztea etaRosmery, Wilgeim eta Robinson seme-alabak duela hiru hilabete helduziren herrira. Aitak, bigarrengoz emigratu dutenez, prestatuak etorridirela dio. "Emigratzen den lehen aldia eta bigarrena osoezberdinak dira. Bigarrenean errazago moldatzen zara aldaketetara".
Gainera, hemengo jendeak ondo hartu omen ditu. "Euskaldunakjatorrak zarete eta etorkinak ondo hartzen dituzue. Gainera,jendaurrean lanean hasi nintzenez, berehala egin nituen lagunak.Lankide batzuek gu beroagoak garela esaten didate, baina tokiguztietan dago jende hotza eta beroa. Ni han naizenean hangoa naizeta hemen naizenean hemengoa, erraz moldatzen naiz. Hemen jaio izanbanintz bezain hemengo sentitzen naiz. Nire interesa nagoen tokianlan egin ahal izatea, ondo bizitzea, familia mantentzea da etaseme-alabei etorkizun oparoa eskaintzea da".
Hemengo bizimodua eta Latinoamerikakoa guztiz ezberdinak omen dira."Lanean dagoenak aisialdirako denbora gutxi du, baina denboraapur bat ateratzen dut erosketak egiteko, siesta egiteko… Emazteaeta seme-alabak heldu berriak direnez, asteburuetan ez dugu ezerberezirik egiten oraindik; egonkortzearekin nahikoa dugu. Ahaldugunean bueltatxo bat ematen dugu, baina seme-alabak dira kaleandenbora gehien ematen dutenak".
Hauek oso gustura omen daude Urretxu-Zumarragan. "Eskolangustura gabiltza, ez dugu uste han baino zailagoa denik. Euskaraikastea apur bat zaila iruditzen zaigu, baina pixkanaka ikasten arigara. Gainera, hemengo lehengusuek nahiko ondo hitz egiten dute jadaeta beraien laguntza dugu".
Franklinek, familiakoekin ez ezik, inguruko beste dominikar batzuekinere harremana du. "Beasain, Ordizia, Idiazabal, Legazpin…dominikarrak daude eta denbora dugunean elkarri bisita egiten diogu".
Dena den, herrikideekin ez omen da herrimina sentitzen duelakobiltzen. "Norberaren sorterria gogoratzea normala da, batzuetanoroitzapenak pilatzen dira… baina emigratzaileok moldatzekoerraztasuna dugu".
Gainera, Franklin urtero sorterrira itzuli izan da etahemendik aurrera ere emaztearekin eta seme-alabekin urtero oporretanjoateko asmoa du. "Bertan etxea dugu oraindik eta Venezuelangeundenean ere urtero joaten ginen sorterrira. Itzultzen gareneansenitartekoei hemengo bizimodua benetan nolakoa den azaltzen diegu,han ere zenbait aurriritzi baitaude. Hango jendeak hemengo bizimoduaoso erraza dela uste du. Hona etortzeko asmoa dutenei ez diet azalpenhandirik ematen, etortzen saiatzeko baina hemen dena zoragarria delaez pentsatzeko esaten diet. Han nagoenean ondo ikusten naute, bainalanean ikusiko banindute ez nindukete hain ondo ikusiko… Hotz handisamarra egiten duela eta Dominikar Errepublikan erabiltzen ditugunaitzurrak egiten diren tokian bizi naizela esaten diet. Asko handiketorri eta lau egunetara itzultzen dira".
Franklin, ordea, ez da etorri izanaren damu. "Ez dut ezertxarrik esaterik: ez dut ezer faltan somatu, familia aurreraateratzeko gai naiz eta ez dut ezer eskatu beharrik izan. Hobera egindugu eta hobera egitea espero dugu".
Estatu espainiarretik kanpo etorritako 303 etorkin
Urretxu eta Zumarragako Udal langileek pasatako datuen arabera, biherriotan estatu espainiarretik kanpo etorritako 303 etorkin bizidira: hauetatik 140 Urretxun bizi dira eta 163 Zumarragan.
Etorkin hauek biztanlego osoaren %2ra ere ez dira iristen, besteeskualde batzuetan baino askoz ere portzentaia txikiagoa. Dena den,gora doan kopurua da, estatu espainiarretik kanpoko etorkin gehienakazken bost urteotan etorri baitira. Euren mugikortasuna ereazpimarragarria da. Hala, epe berean Urretxuko zentsuan 362 alta etabaja egon dira.
Jatorriari dagokionez, bai Urretxun eta bai Zumarragan marokoarraknagusi dira: Zumarragan 39 marokoar bizi dira eta Urretxun 31.Portugaldarrak, argentinarrak, kolonbiarrak eta txinatarrak eredexente dira. Azpimarragarria da, baita ere, Urretxun bizi denpoloniar kopurua (22) eta Zumarragan bizi den dominikar kopurua (16).
Hezkuntza mundua, integraziorako funtsezkoa
Gurera hiriburuetara edo Nafarroako zenbait eskualdetara bainoaskoz ere etorkin gutxiago heltzen badira ere, etorkinen ailegaerakhemen ere zenbait eragin izan ditu. Izan ere, guztiok jarri behardugu zertxobait etorkizun harmoniatsua ziurtatuko duen integrazioalortzeko. Hezkuntza munduak zeresan handia du ahalegin honetan.Gainzuriko Inma Albisuarekin eta Virginia Azpiazurekin, La SallekoJosu Sarasolarekin eta Ikastolako Mertxe Sernarekin hitz egiten izangara egiten duten lanari buruz.
Duela urte batzuk etorkin kopuruak gora egin zuen eta horrek,hasieran, egonezina sortu zuen irakasleen artean. Izan ere, bestehezkuntza sistema batzuetatik etorri eta ohitura ezberdinak zituztenhaurrak ikasturte erdian heltzen ziren eta ikastetxeetan ez zekitennola lan egin haur horiekin.
Egoera horri buelta emateko, harrera berezia eta errefortzu klaseakeskaintzen hasi ziren beste hezkuntza sistemetatik zetozen haurguztiei. Gipuzkoako Hezkuntza delegazioak, berriz, itzultzailezerbitzua eskaintzen du. Horretaz gain, Hezkuntza Sailak eskolatzemahaia sortu zuen etorkinak ikastetxe ezberdinetan banatzeko,etorkinak eskola publikoan pilatu ez zitezen. Etorkinen baliabideeskasia kasuetan, Udalak egiten dira hezkuntza gastuen kargu.
Ekimen hauek guztiak oso garrantzitsuak dira haur etorkinengurasoentzat ere. Izan ere, askotan oso galduta sentitzen dira,ohitura ezberdinak dituzte, hezkuntza sistema ere ezberdina da…Gainera, familia hauek bi hizkuntza dituen lurralde batera etortzendira eta irakaskuntza guztia euskaraz izango dela esaten dieteneansustoa izaten omen dute. Dena den, normalean oso ondo onartzen omendute.
Bertan jaiotako ikasleek eta gurasoek ere zeresan handia duteetorkinen integrazioan. Izan ere, denok onartu behar dugu kulturaezberdinak daudela eta hala gertatzen ari omen da. Hori dela eta,bertako haurrek bere ikaskide etorkinen kulturak lantzen dituzte.
Ikastetxe guztietako ordezkariak oso gustura daude azken urteotaneman diren aurrerapausoekin, baina Hezkuntza Sailak giza baliabideeta baliabide material gehiago jarri beharko lituzkeela uste dute.
Urretxu-Zumarraga mailan, berriz, ekimen oso interesgarria jarrizuten abian Udalek eta hiru ikastetxeek: eskolatik kanpoko euskaraklaseak ume etorkinentzat. Ikastetxeetako arduradunen esanetan, klasehauek errefortzu garrantzitsua dira eta ekimenari esker, gainera, ezda eskolaren gain soilik gelditzen ardura guztia eta sarean lanegiten da.
Hasieran etorkinen ailegaerak ikastetxeetan hainbat buruhauste sortubazituen ere, behar bezalako erantzuna ematea lortu dutela uste duteeta fenomeno hau aberasgarritzat hartzen dute. Egun, etorkin bathelduko zaiela dioen abisua jasotzen dutenean, beste lasaitasunbatekin bizi omen dute.
Ikastetxeetako arduradunek etorkizuna begi onez ikusten dute. Izanere, etorkin jarioak jarraituko du, baina dagoeneko euren buruaprestatua ikusten dute datozenei behar bezalako harrera egiteko.Etorkin gehiago etorriko dira eta guztiok ohitu beharko dugu jendeberriarekin bizitzera. Hezkuntza munduan, beharra izan dutelako,kultura ezberdinekin bizitzeko prestatu dira eta integrazioa azkartudute, baina guztiok moldatu beharko dugu. Gainzuriko Virginiak esanzuen moduan, "guk ere hasieran etorri behar zena oso ezberdinaizango zela pentsatzen genuen, baina harremanarekin guztiok osoantzekoak garela ikusi dugu".