Non eginzenituen ikasketak?
Duela lau urteDonostiara joan nintzen Deusto unibertsitatean"Humanidades-Comunicación" ikastera eta duela lauurte geroztik bertan bizi naiz. Lehen urtean trenean joaten nintzen,bigarrenean amona batekin bizitzen izan nintzen, hurrengo bi urteetanbeste amona batekin izan nintzen eta aurten, dagoeneko lanean arinaizenez, pisu batean nago.
Nolatanamonekin bizitzen?
Aldundiak abianjarritako ekimen baten bitartez. Garai hartan, Aldundiak ekimenhonetan parte hartzen zuen agureari 15.000 pezeta ordaintzen zion etaberarekin bizitzera joaten zenari 25.000 pezeta. Horrez gain, eguneanbizpahiru ordu eman behar da agurearekin. Lehen amona oso gaineanzegoenez eta arauak jarri zizkidanez, ez nintzen oso gustura izanberarekin. Anttonirekin, berriz, oso harreman ona egin nuen. Oraindikastean behin gutxienez bisitan joaten naiz eta bere seme-alabekin ereoso harreman ona dut.
Zer dela etaerabaki zenuen kazetaritza ikastea?
Ez nuen batereargi zer ikasi nahi nuen: Artearen Historia eta Magisteritza eregustukoak nituen, baina karrera berri hau atera zuten etainteresgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, ikasgaiak gustukoaknituen. Komunikazioarekin zerikusia duten arlo guztietara bideratuadago: kazetaritza, enpresa mundua, komunikazioa gabineteak…
Noiz bukatuzenituen ikasketak eta zer egin duzu ordutik?
Iaz bukatunituen. Unibertsitatean nengoen bitartean Arista publizitateagentzian praktikak egin nituen, sormen atalean. Ondoren,komunikabideren bat ezagutu nahi nuen eta praktika gehiago eskatunituen. Hala, Teledonostikoa atera zitzaidan. Lau hilabetezpraktikatan egon nintzen eta pila bat ikasi nuen: editatzen, bideoakmuntatzen, ahotsa sartzen, eguraldi saioa aurkezten nuen egunero…
Nolatansuertatu zen "Pilla el mando" programarena?
Praktikakbukatu nituenean zuzendariak bere bulegora deitu zidan eta programabat aurkezteko nigan pentsatu zutela esan zidan. Niretzako sekulakoaukera zenez, baiezkoa eman nion. Lehen programa irailean grabatugenuen.
Askok ez duguTeledonosti ikusterik, zer nolako programa da?
Mutil batek etabiok aurkezten dugu, berak gazteleraz eta nik euskaraz. Eskolenarteko lehiaketa da: 14 eta 16 urte bitarteko 12 eskoletakogaztetxoek parte hartzen dute. Programan zehar lau froga egin behardituzte: antzezlan bat, elkarrizketa bat… Gaztetxoek kazetari,aktore… lanak egin behar dituzte. Saioa gustukoa izan dezakezu edoez, baina gaztetxoei euren onena erakusteko aukera ematen diebehintzat. Eskola baten edo bestearen alde botoa emateko SMSakbidaltzen dira eta epaimahai bat ere badago. Dagoeneko ikastetxeetakoazkeneko saioa grabatu dugu eta platoan bi programa berezi eta galagrabatzea besterik ez zaigu falta. Apirilean emitituko den galan hirueskola onenak sarituko dira.
Gustura alzabiltza?
Ideia osopolita da, baina baliabide gehiagorekin lan egitea gustatukolitzaidake. Ikastetxe bakoitzean egun bakarra dugu grabatzeko eta ezdugu ondo lan egiteko denborarik. Halako programa telebista handiagobatean egin beharko litzateke.
Egun bakarreangrabatzen duzuela esan duzu, gainontzeko egunetan beste lanik egitenal duzu?
Informatiboetarakoere lan egiten dut: prentsaurrekoetara joaten naiz, AurkeneIturriotzen albistegirako berriak idazten ditut, elkarrizketak etaerreportajeak egiten ditut… Horretaz gain, Teledonosti ondoandagoen Punto Radion ere zer edo zer egiten dut noizean behin. Denetikpixka bat egiten dut eta bestelako lan hauek egitea programagrabatzea baino gehiago atsegin dut. Telebistan astelehenetikostiralera aritzen naiz eta ostiral eta larunbatean Donostiako dendabatean lan egiten dut.
Teledonostineuskaraz lan egiten duen bakarretakoa izango zara…
Saioa euskarazaurkezteaz gain, erreportajeak eta prentsaurrekoetako atalak ereeuskaraz egiten saiatzen naiz. Teledonostin euskaraz lan egiten duenbakarretakoa naiz, baina inork ez dit gaizki iruditzen zaionik esan.
Zure lanekozein arlotan sentitzen zara erosoago?
Berriakjarraitzea gustatzen zait: prentsaurrekoetara joatea, bertanentzundakoa idatzi, bideoa muntatu…, baina itogarri samarrairuditzen zait. Izan ere, denbora gutxian ondo lan egin behar da.Hori dela eta, erreportajeak eta elkarrizketak egitea gehiagogustatzen zait: prestatzeko, pentsatzeko, idazteko… denbora gehiagoizaten da. Gehien atsegin dudana jendearekin egotea da.
Etorkizunerabegira, zer egitea gustatuko litzaizuke?
Egia esan, ezdakit. Karrera iaz bukatu nuen eta asko dut oraindik ikasteko. Denaden, kamera atzean lan egitea nahiago dut. Kamera aurrean oso urdurijartzen naiz eta neure burua oso gaizki ikusten dut, nahiz eta gurasoeta lagunek atsegin ateratzen naizela esaten didaten. Irratia eregustuko dut eta irratian orain arte baino gehiago lan egin nahi nuke.Egia esan, nire ahotsa nire irudia baino dezente gehiago gustatzenzait.