Jose Antonio Taboada
Ez dut inongo arazorik eguraldiarekin, nahiz etadagoeneko pixka bat nazkatuta egoteko motiborik badugun. Ezin dugunezezer egin honi aurre egiteko, ez du haserretzea merezi. Gainera,nahiago dut hotza beroa baino. Izan ere, sutegian lan egiten baitut.
Elena Niño
Baserritarrak ere nazkatuta gaude dagoeneko. SanIsidro heltzear dago eta eguzkia atera beharko da behingoz, bestelauzta ustelduko da. Bareak eta karakolak besterik ez daude! Euri askoegin du, baina lehenbailehen eguzkia ateratzen bada, gaitzerdi.
Rafael Sierra
Zer egingo dugu bada! Goikoak nahi duena egiten dueta bere esku dago munduan gertatzen dena. Gainera, laster ona egingoduela uste dut. Egia esan, berdin zait zer eguraldi egiten duen.
German Sedano
Ez dut arazorik eguraldiarekin. Ohituta gaude. Egiaesan, azken urteotan egin duen eguraldia ez da normala izan, Gaztelangeundela zirudien. Garai batean okerragoa zen, egunero egiten zuenxirimiria. Ni gustura nago, ez dut eguzkia faltan botatzen. Emazteakbai, ordea.