San Isidro jaietako festa batzordeko kideak otsailean hasten diralanean. Egitaraua prestatzeko eta lana banatzeko Topalekun elkartzendira eta gu ere bertan bildu ginen beraiekin. Batzordeko bileraostean, Vicente Bernabe, Aitor Calvo, Joxi Etxeberria, AsierMurua, Lazaro Ormazabal eta Andoni Zarandona izan ziren gurekinhitz egiten gelditu zirenak.
Vicente Bernabek eta Lazaro Ormazabalekurte asko daramatzate auzoko jaiak antolatzen, baina ez dakitezehazki noiztik antolatzen diren. "Ni 1960an etorri nintzen etaordurako Antigua hiribidean festak antolatzen zirela gogoratzen dut",dio Vicente Bernabek. Garai hartan, Lazarok ondooroitzen duen moduan, Bordatxo tabernaren ondoan zegoen Piñu-Azpielkartekoek antolatzen zituzten San Isidro jaiak.
Ondoren, duela 30 bat urte, sortu berria zen Irrika elkartekoek etaauzoko gazteek hartu zuten festak antolatzearen ardura. "Ni 16bat urterekin hasi nintzen festen antolaketan parte hartzen (Lazaro).Urte askotan Irrikakoek eta garai bateko gazteok jarraitu genuen,duela sei urte auzoko egungo gazteak batzordean sartu ziren arte".
Aitor Calvok ondo oroitzen du nola hasi ziren festabatzordean. "Azkenaldian Lazaro, tabernariak eta inorgutxi gehiago zebilen. Hori dela eta, txikitatik elkar ezagutzendugun hainbat gaztek batzordean lanean hastea erabaki genuen".Joxi Etxeberriak dion moduan, euren lehen ekimenaTxomin taberna festetarako irekitzea izan zen. "Sekulako ilusiozlan egin genuen Txomin irekitzeko eta auzoko guztiek pozez hartuzuten irekiera. Izan ere, auzotar askorentzat Txomin bigarren etxeaizan da".
Baina bi urtetan jarraian soilik izan zuten Txomin irekitzerik…"Ormaiztegikoa gertatu ondoren, bada-ezpada ere gehiago ezirekitzea erabaki genuen. Ordutik beste lokal batzuetan ireki dugufesta batzordearen taberna".
Lazarok eta Vicentek gustura hartu zuten, noski,gazteen partehartzea. "Auzo askotako festak desagertu egin diraeta hemen ere, bolada batean, ozta-ozta antolatu genituen festak. Ezgenuen amore eman eta merezi izan zuen. Pena izango litzatekehorrenbesteko tradizioa duten festak galtzea".
San Isidroen etorkizuna bermaturik, Vicentek festa batzordeauzteko asmoa du. "Familia etxean utzita ordu asko sartu dituguurte luzetan. Sinesten ez didaten arren, aurtengoaren ondorenbatzordea utziko dut".
Vicentek lasai alde egin dezake, azkenaldian batzordeakbultzada berria jaso baitu. "Mansion 69 lokaleko gazteekfestetan euren lokala irekitzen zutela konturatu ginen eta batzordeanparte hartzera gonbidatu genituen. Gainera, atzetik festa egunetanlan egiteko prest dagoen jende asko dugu eta auzoko elkartegastronomikoek ere laguntzen dute".
Antolaketa lanetan ordezkoak etorri diren arren, VicenteBernaberen ustez festak ez dira gehiegi aldatu urte hauetanguztietan. "Ekitaldi asko aspalditik egiten dira eta denakantzera jarraitzen badu, arrakasta duen seinale. Lehen jubenilmailako txirrindulari lasterketa arrakastatsua egoten zen, bainaazkenerako oso garestia ateratzen zitzaigun. Bestalde, zenbaitekitaldi San Isidron izaten ziren, urte batean neska bat auto batekjota hil zen arte. Urte hartan eta Ertzaintza igo zen urtean soilikbertan behera utzi dira festak".
Aitor Calvok dioenez, dirua da hobekuntzak etaberrikuntzak egiteko oztopo nagusia. "Daukagun diru sarrerarekingauza handirik ezin da egin. Hala ere, berrikuntza batzuk sartuditugu: afari herrikoia, esaterako. Urte batzuetan alde batetikkalderetea egin zen eta bestetik gazteon afaria. Bakoitza aldebatetik ibiltzeari uztea erabaki genuen eta, horretarako, arrakastahandia izan duen afari herrikoia antolatzeari ekin genion".
Aurrekontua estaltzeko nahiko larri ibiltzen diren arren, nola edohala moldatzen dira. "Gure diru-iturriak Udalaren dirulaguntza,barrakak, jai egitarauko publizitatea, zozketak eta festabatzordearen taberna dira. Jendeak festak antolatzea diru askokostatzen dela jakin behar du: gastuak gero eta handiagoak dira etasarrerak betikoak".
Dirua lortzeko eta egitaraua lotzeko erruz lan egin behar izatendute. "Otsailean hasten gara lanean, baina lanik handiena AsteSantu ondoren egiten dugu. Taberna prestatzeak, batez ere, lanahandia ematen du, baina lanaren ondoren poteo herrikoia egiten dugueta hala arinagoa egiten zaigu".
Festa batzordekoek ez dute inongo zalantzarik: ahalegin honek guztiakmerezi du. "Auzoaren alde lan egiten dugu eta gure artean giroona dugu. Auzokoekin beste koadrilatxo bat egin dugu eta jarraitzekoindarra dugu. Festek auzoa bizirik dagoela erakusten dute. Gaztejende asko kalera joan da bizitzera eta bi hilabete hauetan gazteakauzora itzultzen dira. Bestalde, festei esker herriko jendea auzoraigotzea ere lortzen da. Jendeak gustura hartzen ditu, gainera,Eitzako festak".
Beste auzo batzuetan ez bezala, Eitzan festei eusten badiote, auzohonek izaera berezia duelako da. "Eitza bizirik dago: batzuekegunero auzoan poteatzen dute, beste batzuk astean behin-edo igotzengara, gazteak eta helduak elkarrekin ibiltzen gara, auzoan biziizandako asko laguntzeko prest daude… Eitzan jendea integratua dagoeta auzoan bizi izan dena eitzatar sentitzen da. Etxeberriko bati ezdiozu Etxeberrikoa dela entzungo, guk, ordea, Eitzakoak garela esatendugu toki guztietan".
Auzoa gehiago girotzeko eta auzotarren arteko hartu-emana estutzeko,festez gain, urtean zehar beste ekitaldi batzuk antolatzea gustatukolitzaieke. "Aspalditik dugu kultur mailan zer edo zerantolatzeko asmoa, baina gaur egun hitzaldiak eta antzerakoakantolatzea arriskutsu samarra da: mundu guztiak kobratzen du, askotanarrakastarik ez dute izaten… Auzoan kanpoko jende asko bizi denez,inmigrazioaren inguruko zer edo zer antolatu nahiko genuke kanpokojendea integratzeko, baina festen ondoren sakabanatu egiten gara.Festetatik kanpo egiten dugun ekitaldi bakarra bodega batera txangoada".
Dena hobetu daitekeen arren, bestelakoan ere auzoa ondo ikusten dutefesta batzordekoek. "Errotonda berria oso onuragarria izan daeta atzealde horretan etxebizitzak egiten badira, auzoa indartuegingo da. Garai batean, auzotar asko Elgarrestamendiko etxeetara-etajoan ziren, baina orain beheko gazteak etorriko dira eta auzokoekbertan gelditzeko aukera izango dute. Auzoa asko hobetu da azkenurteotan".
Vicente Bernabek ederki asko daki Udalak datozenurteetarako dituen asmoak, auzoan beharren bat somatzen duenbakoitzean Udaletxera joaten baita. "San Isidron aparkalekuaegin behar da, San Gregorio kale atzealdean etxebizitzak etaaparkalekuak egin behar dira… Auzoan zer edo zer gaizki dagoelaikusten dudan bakoitzean, alkatea edozein izanda ere, konpontzeraekartzen dut. Orain San Gregorio kaleko eta Antigua hiribidekoharlandua konpondu behar da".
Eitzako festa batzordekoak gustura dira, oro har, Udalarekin."Alkatea bera auzotarra da! -diote txantxetan- Udala betilaguntzeko prest dago, baina berak ere mugak ditu. Diru gehiagoematea gustatuko litzaiguke, baina bestelako eskakizun guztiei ondoerantzuten die".
Soraizetik jaitsitakoek sortutako auzoa
Eitza auzoaren historiari buruz hitz egiteko, Antonio PradaZumarragako Udaleko agirizainarekin izan gara. Auzo honen ingurukoagiri gutxi dauden arren, datu bat ziurra dela esan digu: Eitzakoa daZumarragako kalerik zaharrena.
Antonio Pradaren esanetan, Zumarragaren populatzea era naturaleanegin zen. "Inork ez zion hiri-gutunik eman hemengo jendearilurralde hau populatzeko. Lur onenak ibai ondokoak diren arren,hasieran ez ziren horiekerabili bizitzeko. Izan ere, lehen oso sarritan izaten ziren uholdeakUrola ibaian. Uholdeak pairatzen zituzten lur horietan intsektuakizango ziren eta gaixotasun-foku izango ziren, segur aski".
Hori dela eta, jendea toki altuagoetan jarri zen bizitzen. "1300.urte inguruan jendea ibaiaren alde batean eta bestean baserriakegiten hasi zen. Zumarragako lehen dokumentua 1366koa da: Antiokoeliza aipatzen da. Eliza eginda bazegoen, argi dago ordurako inguruhonetan jendea bizi zela. Ordurako Urretxu-Zumarragan 60 baserri-edoegongo zirela pentsatzen dut".
Beranduago, ibaitik gertuago etxeak eraikitzen hasi ziren. "Baserribakoitzak lurrak zituen eta, azkenean, mendia baserriz beteko zen.XV. mendeko azken urteetarako mendiak ezingo zuen dagoenekoguztientzat eman. Hori dela eta, lur berriak irabaztea erabakikozuten. Soraiz ondoko tokitik hasi ziren: Eitzatik. Eitza bete zenean,handik 50-75 urtetara, ibaiaren ondoko lurretara jaitsi ziren. XVI.mende erdialderako Kalebarrenen jendea zegoen".
Eitzan bizitzen jarri eta berehala baseliza egin zuten. "Baibaserri auzoetan, bai parroki ondoan ez zeuden hiri auzoetan, ermitakegiten zituzten. Eitzakoa 1540. urterako eginda zegoen: hasieranSanta Engrazia izena zuen eta gero San Gregorio jarri zioten. Ezdakigu noiz eta zergatik aldatu zioten izena. XVII. eta XVIII.mendeetako agirietan bi izenak ageri dira. Oraindik Santa Engraziaeta San Gregorio egunetan meza egiten da bertan".
Eitzan egin zen, bestalde, Zumarragako lehen kalea. "Eitzanbaserri asko egiteko bezainbeste lur ez zegoenez, bertan egin zenZumarragako lehen kalea. XVII. mendeko aktetan baserri auzoak(Soraiz, Aranburu, Leturia eta Elgarresta) eta kale bat (Eitza)aipatzen dira".
Ordurako jada, jende asko bizi omen zen Eitzan. "XVI. mendeansute handia izan zen Eitzan eta 30 etxe erre ziren. Sute horrek kaltehandiak eragin zituenez, Zumarragak urte askotan ez zuen Gipuzkoamailako zergarik ordaindu".
Auzoa prozesu natural baten ondorioz hazi omen zen. "Seme bateketxea aitaren etxearen ondoan egingo zuen, baina ez dut uste, XX.mendearen bigarren erdialdera arte, auzoa hazteko egitasmo berezirikegongo zenik. Dena den, duela 60-50 urte Eitza eta beste ezer gutxizegoen Zumarragan: Eliz-Kale, Piedad, Kalebarren, Legazpi, Euskadienparantza eta Soraluze, besterik ez. Duela 150 urte, berriz, kalebakarreko herria zen oraindik.