Zer diozu zure familiaz, Ramon?
Aita bizkaitarra nuen, Urolako Trenbidea egitera etorri zen Urretxuraduela 80 bat urte. Berak, Etxeberriak, Bernaolak… hemen neskaezagutu eta hementxe gelditu ziren. Zortzi anaia-arreba ginen: laujaio ziren lehenengo eta gero anaia bikia eta ni. Anaia bikia Irimonenkargatua izan zen eta hezurretako gaitzak jota hil zen. Gogorraizan zen, baina jakinaren gainean geunden.
Nola gogoratzen duzu zuen haurtzaroa? Egungohaurrekin alderatuz zeharo ezberdina izango zen…
Bai motel! Zortzi urterekin morroi joan nintzen. 9-10 urterekin,Agiñetan morroi nintzela, astoan esnea hartu eta kalerajaisten nintzen etxez etxe esnea banatzera. Hala pasatu nituenurteak… soldadu joan arte morroi egon nintzen Urdanbidetabaserrian. Soldadutzatik etorritakoan ere Urdanbidetan jarraitu nuen,azkenerako nagusia nintzen.
Eskola gutxi zapalduko zenuen…
Kaleko buelta egin eta arratsaldean bidaltzen gintuzten. Agiñetarajoaten ginen, apaizarengana. 11 urte nituela, gure aita zenak zer edozer egitea nahi zuen, Hermanoetara joan nintzen hamar hilabete. Huraizan zen nire batxilergo guztia. Gose urteak ziren eta baserriraitzuli behar izan nuen.
Gerrak umetan harrapatu zintuen…
9 urte nituela harrapatu ninduen, baina gogoratuko ez dut ba!Agiñetatik Oletara idiekin garotara joaten ginela eta tirohotsa egunero entzuten genuela gogoratzen dut. Izan ere, Elgetan egonzen frentea denbora askoan. Juan Joxe Badiolak nola alde egin zuen,gure aita mendian ezkutatu zela, goiz batean Aitxutik gora eskolaragindoazela gizon bikaina tiroz hilda ikusi genuela… gogoratzen dut.Atzokoak baino errazago gogoratzen ditut ordukoak…
Nolatan hasi zinen aizkoran?
Nire nagusia zalea zen eta Agiñetaren bizilaguna eta laguna,gainera. Hark atera ninduen ni aizkolari bezala, harengatik ez balitznik pentsatu ere ez nuen egingo aizkolaria izango nintzenik.Ibilitakoa zen eta aizkolaria nintzela ikusi zuen.
Zure lehen aurkaria Leturia auzoko VitorianoJauregialtzo izan zen…
Bitorianok Agiñetaren zerrategian lan egiten zuenez, Agiñetakez bataren eta ez bestearen alde ez zuela egingo esan zuen. Hala,Keixetaren etxera, Urrestillara, joan nintzen prestatzera. Urretxukofrontoian lehiatu ginen. Sei pezeta kobratu zuten sarrera gisa etalepo bete zen frontoia! Vitoriano nire aldean mutil handia etazaharragoa zen, baina ez zen aizkolaria eta irabazi egin nion.Orduantxe 18 urte beteta nituen, mutil koxkorra nintzen.
…
Bigarrengoan, handik urtebetera, abantaila eskatu zidan: saioaAgiñetarekin prestatzea. Zumarragako Udalak irabazleari 500pezeta eta galtzaileari 60 duro emango zizkiola esan zuen. Garaihartan sekulako dirutza zen. Bigarrengo hartan errazago irabazi nion.Vitorianok eskua eman zidan eta zera esan zidan: “Ramon, nibaino gehiago haiz, barkatzen diat eta hemendik aurrera ahal dudanguztia lagunduko diat”. Ordutik lagunik handienak gara.
Hortik aurrera aizkoran buru belarri arituko zinen…
Hortik aurrera erakustaldiak hasi ziren. Jendeak aizkolaria nintzelaikusi zuen eta soldadu joaterako onenekin jokatzen nuen. SantaLutzitan Kortari irabazi nion hemen, Gartziarenari ere bai, birenkontra ere askotan jokatu nuen… Klasea nuen, jendeak lagundu zidaneta denbora gutxian gora egin nuen. Arerioak handiak ziren nirealdean, baina ni bizkorra nintzen. Berezkoa nuen eta kirolariakberezkotasun hori behar du. “El hombre eléctrico” deitzenzidaten eta oraindik ere askok gogorazten didate.
Nork jarri zizun izen hori?
Basarrik. La Voz de España egunkarian “El hombre eléctricode Urretxu” idatzi zuen eta izen horrekin gelditu nintzen. Lehenapostua jokatu nuenean “Yurrebaso de Zumarraga” idatzizuen eta Felipe Elgarrestak, urte askotan Urretxuko alkateizandakoak, Basarriri gutuna bidali zion Yurrebaso Urretxukoazela esanez.
Erakustaldietan zure garaiko aizkolari onenei irabazizenien, baina apustuetan ere parte hartuko zenuen…
Bueno… behin ezkonduz gero, batere ez. 31 urte bete nituen eguneanezkondu nintzen eta geroztik ez dut apusturik jokatu. Erakustaldiak,bai, ordea, gelditu gabe.
Zein da bereziki gogoratzen duzun apustua?
Fenomenoena Txurruka eta nire artekoa izan zen. 1953ko urtarrilaren18an jokatu genuen Azkoitiko frontoian. 2.200 lagun sartu zirenfrontoian eta beste asko kalean gelditu ziren tokirik gabe. Hirukolperengatik galdu nuen. Hura izan zen garai hartako apustuikaragarriena. Txikito de Arruizi, berriz, aizkoran eta korrikanjokatu nion. Tolosako zezen-plaza bete genuen: 5.000 lagun bilduziren. Korrika ez nintzen ondo moldatzen, baina kirolari gogorranintzen: zortzi enbor ebaki eta gero, 8 kilometro 32 minututan eginnituen. Apustu hura ere galdu egin nuen. Latasarekin, Goñirekin,Baleztenarekin… ere apustuak jokatu nituen.
Gaurkoaren ondoan, alde ederra…
Bueno… Orduan ez zen apusturik egiten 1.000 lagun ez zen plazan.Azken urte hauetan sekulako apustuak egin dira, baina jende gutxijoan da ikustera. Zarauzko azkenekoa, berriz, jendez ondo egon zen.
Herriko jende asko joango zen zure apustuakikustera…
Gartziarenari soldadu joan aurretik Tolosan jokatu nion apusturakamioian joan ziren! Udazkenean 59 urte egingo du apustu hura jokatugenuela.
Telebistara ere joan omen zinen…
Ni izan nintzen Madrilera joan zen lehen aizkolaria. Bi enborebakitzeko bizkorrena behar zuten. Latasa edo ni eramango gintuztelaeta ni eraman ninduten. Geroztik “Feria del Campo”-n, zirkobatean… aritu nintzen, lau bat aldiz izan naiz Madrilen.Valladoliden, Santanderren, Oviedon… ere izan naiz aizkoran.Bizkorra eta ikusgarria nintzenez, erakustaldietarako eta lantxikietarako niri deitzen zidaten lehenengo. Oraindik gogoan dut1953an Idiazabalera Luxiari jokatzera joan eta “mutil koxkorhonekin Luxiari jokatzera etorri al dira?” esan zutela niregatik.Nik 28 minututan ebaki nituen eta berak 31 minututan. Hura gizonhandia zen, baina ez zen azkarra. Gainera, apustua jokatu ondorenkilo batzuk hartzen zituen. Ni, ordea, beti 80 kilotan egotennintzen. Urtebete hanka hautsita jan eta edan egon eta kilorik eznuen irabazi. Jubilatu ondoren hartu nituen nik kiloak!
Norekin zenuen lehiarik handiena?
Latasarekin. Erakustaldi askotan elkarrekin egokitu ginen eta apustuaere jokatu genuen. Nire pare samarrekoa zen. Goñi zenarekinere asko ibili nintzen. Hemen bizi zen, Zumarragan. Hura nuen lagunikhandiena eta baten bat eramateko esaten zidatenean hura eramatennuen.
Nola entrenatzen zenuten garai hartan?
Mendira asko joanda, ibiltzera edo arbola zaharren bat ebakitzera.Apusturen bat nuenean, berriz, Agiñetarekin aritzen nintzen.Hura izan zen nire erakuslea. Jaiero erakustaldia izaten nuenez, egunberean bi erakustaldi egindakoa naiz, ez neukan asko entrenatubeharrik. Bizkaitik asko deitzen zidaten, nire abizenagatik edo,baita astegunetan ere! Nafarroan ere asko ibilitakoa naiz.
Bestalde, garai hartan asko jateko ohitura omenzenuten...
Gehiegi. Haragia eta arrautzak jan behar zirela eta barazkiakbegiratu ere ez zirela egin behar uste zen. Bijilia egun batean egunguztia arrautzak jaten eman nuen: gorringoa azukrearekin, tortila…Hiru bat dozena jango nituen! Arrautza gutxien jaten nuen egunean,hamar bat gorringo jango nituen. Baita egunero hiru txuleta ere.Arraina ez omen zegoen jaterik eta ura edaten ere ez ziguten uzten,dena aldrebes: ez medikuarengana joan, ez masajea hartu… Sasoigalanta genuen eta denak on egiten zigun.
Noiz utzi zenuen aizkora jokoa?
47 urterekin. Alabak, Kizkitzak, “aita, ez al dizu lotsarik ematen?Gazteagoak badaude eta utzi iezaiezu haiei!” esaten zidan. Bestebatzuk gehiago zahartuta badabiltza, e!: Arrospide, Ugarteburu,Mindegia… Dena den, ez du merezi. Adin horretan oso preparatutaegon behar da. Baserrian bizi dena bai, baina kale gorrian bizidenarentzat zailagoa da. Hala ere, urte mordoa pasatu nituen: 17rekinhasi eta 47rekin utzi…
Saioak ikustera joango zara oraindik…
Jokatzen al da ba orain apusturik? Erakustaldietara ez naiz joaten,bertan tokatuz gero bakarrik. Galduta dago gure kirola eta zailaizango da buelta ematea. Beste gauza batzuetarako bezala dirua emangobalute jendea preparatuko litzateke, baina… Aizkorak telebistariesker eusten dio bizirik, bestela, kito!
Zure garaian, ordea, irabazia izango zen…
Bai, bai. 1953an Iruñera erakustaldia egitera joan eta 5.000pezeta eman zizkidaten. Orduan langile batek urte erdia lan eginbehar zuen 5.000 pezeta irabazteko. Normalean 1.500-2.000 pezetakobratzen genituen.
Aizkora jokotik kanpo ere egur artean lan eginzenuen…
Urte batzuk kamioilari pasatu nituen, baina azken urteak basoensalerosketan eman nituen. Orain, berriz, batere ez! Hamar urtedaramatzat jubilatuta.
Eta, zertan ematen duzu eguna?
Hortxe, asmatzen dugu… Tabernara joan, kafea hartu, kopatxo batedan, partida batzuk jokatu… Nafarroara joaten gara asko andrea etabiok, Arronitzera. Koinatua bertan dut, lagunak ere bai…
Frontoira ere joaten omen zara…
Orain, gutxiago. Orain dela 30-40 urte astean bi aldiz joatennintzen: Bergarara, Eibarrera… nora ez! Azkarateren etaGallastegiren lagun handia naiz. Gero Galarretara joaten hasi ginen.Lehengoan andrearekin joan nintzen Donostiara “mano a mano”, beraeskaparateak ikustera eta ni frontoira. Niretzat kirolik ederrenaktxirrindularitza eta pilota dira. Gehien atsegin dudanatxirrindularitza dela esango nuke. Euskal Herriko Itzuliko 3-4 etapaikustera joaten naiz urtero eta bukaera ia urtero ikusten dugu,bertan bazkaldu ondoren.
Iloba txirrindularia izan zenuen…
Hura ikustera makina bat tokitara joan ginen, baita Galiziara etaBartzelonara ere! Bere aita eta biok anaiak eta, gainera, lagunakgara.
Futbola ez al duzu gustuko? Iguntze biloba futbolariaduzu…
Hemen tokatzen denean, batzuetan bere partidak ikustera joaten naiz.Zer esango dut ba… harro nagoela. Poza ematen dit.
Bertsozalea ere ba omen zara…
Handia gainera, garai batean bertsolari eta trikitilari txapelketaguztietara joaten ginen. Lagunik handienetakoak hiru bertsolariditut, hirurak zaharrak: Imanol Lazkano, Joxe Agirre eta Joxe Lizaso.Sanjoanetan Agirre eta Lazkano etortzen dira kantatzera eta Udalarenkontura bazkaria debalde izaten duten arren, gurekin etortzen dirasoziedadera.