Etxebizitzaren arazoaz hitz egiten da egun etengabe. Eta ez dagutxiagorako. Izan ere, egungo gizarteko arazo nagusi bilakatu daetxebizitzarena. Hori diote behintzat adituek egiten dituzteninkesten emaitzek: etxebizitza dela gizartean buruhauste gehiensortzen duen gaietako bat. Izan ere, etxebizitza zaharren jabeekberriak erosi nahi dituzte eta horretarako etxe zaharren prezioakberrien parera igotzen ari dira. Igo eta igo. Badirudi dena igotzendela soldatak izan ezik. Eta horrela, niri behintzat, ez zaizkitkontuak ateratzen, egungo gazteen lan egoera eta baldintzak zeintzukdiren kontuan hartuta.
Arazoak arazo, Eusko Jaurlaritzak, Madrazoren zuzendaritzapean, honiirtenbide bat emateko asmotan Babes Ofizialeko Etxebizitzak "asmatu"zituen. Ez naiz ni alternatiba honi trabak jartzen hasiko orain.Babes Ofizialeko Etxeak txoilo galanta direla entzuten da maiz, etabatzuentzat (gehienentzat) etxebizitza bat eskuratzeko aukerabakarrenetakoa ere bilakatu da gauzak nola dauden ikusita, bainatxoiloak gutxiengo batentzat izaten jarraitzen du.
Izan ere, etxebizitza bat eskatzen duten guztien artean gutxi batzukbakarrik dira babes Ofizialeko Etxebizitza hauetako baten jabe egitendirenak azkenean. Zozketako izen zerrendetan zure izena agertzeasoilik "zorte handiko" zerbait bilakatu da. Zer esanik ezdago zozketan zure zenbakia etxe batenarekin bat datorrenean.
Hau irakurri bitartean zuetako asko eta asko, emantzipatzeko edogurasoen etxetik beste etxe batera bizitzera joateko ez dagoelaetxebizitza bat erosi beharrik pentsatzen ariko zarete. Eta horrelapentsatzen duzuenoi arrazoia eman behar dizuet. Egia da alokairuanbizitzera joan daitekeela bat. Baina ze preziotan? Egia da guregizartean beste batzuetan ez bezala, ez dagoela alokairuan bizitzekoohitura edo joerarik, baina beste alde batetik ez zait harritzen.Alokairuan dauden etxebizitzen errentak garestiak dira oso, etajabeen aurrean alokairuan dagoen pertsona horrek dituen eskubideakere ez dira beste munduko ezer.
Egia da, Eusko Jaurlaritza alokairuan dauden etxebizitzekin ere hasidela zerbait egiten, errentak merketze aldera, baina lehen esandakoa,hauek ere gutxi batzuen eskura gelditzen dira azken batean.
Okupazioa. Hau litzateke etxebizitzaren arazoari aurre egitekoalternatibetatik beste bat. Okupazioaren gainean asko hitz egin dagainera azken hilabetean gure herrietan, Zumarraga-Urretxuko hirugaztek Aizpurutxo auzoko eraikin bat okupatu zutela jakin zenean.Asteak eman zituzten lagun hauek etxea konpondu eta bizitzeko moduanjartzeko asmoz berau atontzen. Bertako bizilagunak ere gustura agertuziren gazte hauen ekimenarekin. Azken batean, Gipuzkoako ForuAldundiak hainbeste urtetan itxita mantendutako eraikinari biziaematen ahalegindu ziren.
Denok dakigu hala ere nola amaitzen den istorioa. Gazteak desalojatueta eraikina berriro ere itxita geratu da. Zenbat urte gehiagoz?Inork ez daki. Zer interes ezkutuk bultzatzen du ordea eraikin haueta Euskal Herrian okupatuta dauden beste hainbeste hutsikmantentzera? Inori ezer eskatu gabe hasi ziren gazte hauek lanean,beraien eskubidea den zerbait lortzearren, beno, hori dio behintzatespainiar konstituzioak, denok daukagula etxebizitza duin batedukitzeko aukera (nahiz eta hau 25 metro koadrokoa izan).
Hutsik dauden etxebizitzen kontuarekin jarraituz, gure herrietan erehutsik dauden pisu asko daude. Horiek jendearen eskura jarriz gero,seguru herrian etxebizitzaren inguruan dagoen arazoa zerbaitbehintzat hobetuko zela. Ba al daukate bi udalek honen gaineanzerbait egiteko asmorik?
Sistema Kapitalista honen barruan argi dago dirua dela agintzen duenaeta badirudi inor ez dagoela ezer ezeren truke emateko prest. Ikusida etxebizitzak edukitzeko beste alternatiba batzuk ere badaudela,seguru asko ahaztu zaizkidanak hala ere. Etorkizun beltza daukaguaurretik, gauzak ez dutelako aldatuko diren itxura hartzen.Etxebizitzen prezioek garestitzen jarraituko dute eta jendeak, preziohauetaz kexatzen den arren, etxebizitzak erosten jarraituko du. Bienbitartean Madrazok bere Babes Ofizialeko Etxebizitzekin eta Trujilloministroak bere 25 metro koadroko "pisuekin" arazoari"irtenbideak" ematen jarraituko dute, nahiz eta hauekerrealak ez izan. Eta guk beti bezala galtzen jarraituko dugu,diruaren izenean.
Alternatibak egon badaude beraz, baina aginduan daudenek alternatibabakar baterantz eraman nahi gaituztela dirudi gainontzekoak zapuztuz.Diruaren aginduetara beti ere. Badakizue asko daukanak gehiago nahiizaten du. Nik asko ez daukadanez nirearekin konformatu beharko duteta bien bitartean bada-ezpada ere hasi naiz betirako pobreizango naizela pentsatzen… Diruaren izenean amen.
Josune Zarandona