Duela hilabete batzuk herriko zuhaitz eta faroletatik zintzilikagertu ziren kartelek zeresan handia eman zuten. Gerora jakin genuenkarteletan ageri zen 1088 zenbakia Urretxu eta Zumarragako etxehutsen batuketaren emaitza zela eta zenbaki horrek etxebizitzarenarazoa lantzen zuen gazte talde bati izena ematen ziola. Taldehorretako Jokin Lasa, Ander Kerejeta eta PabloPueblarekin hitz egiten izan gara etxebizitzaren arazoaz etaAizpurutxon burutu zuten okupazioaz.
Nola ikusten duzue etxebizitzaren inguruko afera?
Herri guztietan dagoen arazoa da, denoi eragiten digun gai bat. Bainagehienbat gazteok sofritzen dugu, lan fijorik ez izateari preziogarestiak gehitu behar baitizkiegu. Alokairuen prezioak oso altuakdira guk ordaindu ahal izateko, eta etxe berriak 40 milioietansaltzen dira. 20 milioiko balorea duen etxearen jabeak, 30 milioitansaldu nahi badu, erraz asko izango du saltzeko. Badirudi inori ezzaiola interesatzen arazoari irtenbidea bilatzea. Ikerketek diotenez,prezioek gora egiten jarraituko dute, baina nahiz eta hori jakin,ezer gutxi egiten da igoera ekiditeko.
Zuek gehienbat etxe hutsen gainean egin duzue lan…
Duela hiru bat urte, arazoa ikusita, gazte batzuk elkartu ginen.Orain arte egin dugun lan gehiena propaganda izan da. Hasieran etxehutsen zerrenda egin genuen. Hala, Urretxun 469 eta Zumarragan 619kontatu genituen. Argazkiak atera genizkien batzuei, eta gero zenbakihori kaleratzen ibili gara. Etxe hauek berritzea etxe berriak egiteabaino errentagarriagoa litzatekeela uste dugu.
Baina etxe berri gehiago eraikitzen ari dira…
Egiten ari diren etxeetariko asko, txaletak edo luxuzko etxeak diraeta guk behintzat ez diegu zentzurik ikusten eraikuntza hauei. Jendeasekulako dirutzak ari da inbertitzen etxebizitzetan eta argi geratzenda atzean sekulako negozioa dagoela. Etxebizitza, pertsona orok izanbeharko lukeen eskubidea da, eta egin ezin daitekeena, batzuksekulako etxeetan bizi diren bitartean, beste batzuk kalean edogurasoenean egotea da. Etxeak eraikitzeko burua erabili behar da.
Nortzuk dira zuen ustez arazo honen erantzuleak?
Uste dugu argi dagoela zeintzuk diren erantzuleak. Hasteko, udalakdira non eta nola eraiki ahal den diotenak. Eraikitzaileentzat erenegozioa biribila da. Hauekin batera inmobiliariak daude, diruazurgatu besterik egiten ez dutenak. Inmobiliaria batzuetan egon gara,eta ikusi ahal izan dugunez, gehienetan etxe zain zeudenenizugarrizko zerrenda zuten eta saltzeko 6-7 etxe bakarrik. Eskariizugarria dago eta inmobiliariak horretaz aprobetxatzen dira.
Zer proposatzen duzue arazo hau konpontzeko?
Hasteko, jendea kontzientziatzea derrigorrezkoa ikusten dugu etahorretarako hitzaldiak antolatu eta panfletoak atera ditugu.Konponbide bezala, lehenik udalei alokairu merkeak jartzea eskatzendiegu. Etxe hutsei dagokienez, udalei etxe horien gaineko ikerketasakona egitea eskatuko genioke. Azterketa hau egin ostean, etxehorietatik erabilgarriak zenbat eta zein diren ondorioztatukolitzateke eta honekin jabeengana jo beharko litzateke. Hauekin adosjarri eta etxe horiek alokairu duin batean jartzea litzateke hurrengourratsa. Gainera, babes ofizialeko etxebizitzen legeak eskatzendituen portzentaiak askotan ez dituzte errespetatzen. Etxeei biziaematea da konponbidea. Egun etxebizitzen kontua enpresen esku dago,baina erakunde publikoek agindu beharko lukete gai horretan.
Zuentzat okupazioa alternatiba da.
Egun dagoen etxe huts pilarekin, hauetatik asko eta asko urtetandaude hutsik, ez litzateke inor kalean edo gurasoenean besteerremediorik ez duelako bizi behar. Edonork behar du bizitokia, etabidezkoa da etxerik ez duena, batean sartzea eta hori okupatzea. Halaere, guk ez dugu aldarrikatzen norberak bere etxea okupatzeanorberaren bizitoki moduan. Okupazioa aldarrikapen gisa burutzen da.Protesta modu bat da, hemen arazo bat dagoela onartu eta irtenbideaeskatzeko. Okupazioa arazoa konpondu bitarteko alternatiba bezalaikusten dugu, baina ez banakako irtenbide bezala, taldeko irtenbidemoduan baizik.
Hitzetatik ekintzetara: Aizpurutxoko okupazioa
1088 plataformako 20 bat lagunek Aizpurutxoko geltokia okupatuzuten duela lau hilabete. Bertan bizitzeko asmoz, geltokiazaharberritzen izan ziren Azkoitiko Udalaren aginduz bota zituztenarte. "Instituzioen aldetik etxebizitzaren arazoa konpontzekoinongo asmorik ez dagoela ikusirik, irtenbidea okupazioa dela ikusidugu. Hori dela eta, duela lau hilabete Aizpurutxoko geltokiansartzea erabaki genuen".
Urretxu-Zumarragako okupak geltokia jabego publikokoa zelakoan sartuziren bertan. "Toki asko begiratu genituen eta, egia esan,herrian bertan etxe asko daude hutsik. Foru Aldundiarena zela eta guhandik bidaltzeko interes handirik ez zela izango uste genuelakohautatu genuen Aizpurutxoko geltokia, baina orain partikular batenadela jakin dugu".
Bizilagunen oniritziaz sartu omen ziren geltokira. "Hasieranbizilagun batzuekin hitz egin genuen eta, geltokia garbituz etaberrituz gero, gure ekintza ondo ikusten zutela esan ziguten. Lauhilabete eman genituen etxea txukuntzen, apirila bukaeran Azkoitikoudaltzainak abisu batekin heldu ziren arte: zazpi egun emanzizkiguten joateko. Hori ikusirik, Azkoitiko udaletxera joan ginenalkatearekin hitz egiteko asmoz. Handik hiru egunetara,biharamunerako alde egin behar genuela eta alkatearekin hitzartutakobilera bertan behera gelditu zela jakinarazi ziguten".
Gazteek bertan gelditzea erabaki zuten. "Hitz egin gabe ezjoatea erabaki eta hiru lagunek gaua bertan pasatu genuen. Hurrengogoizean udaletxeko langileak leihoak eta ateak adreiluz estaltzenhasi ziren, gu barruan ginela. Ez genien gau hartan bertan jarrigenuen atea botatzen utzi eta alde egin zuten. Halako batean sekulakoertzaina pila etorri zen, atea bota zuten eta joatera behartugintuzten".
Urretxu eta Zumarragako gazte hauen lehen okupazioa apirilaren 22anzapuztu zen, baina ez daude amore emateko prest. "BatzuekAizpurutxon bizitzen jartzeko asmoa genuen. Horretaz gain, baratzaprestatzeko, tailertxo bat jartzeko… asmoa genuen. Okupazio horialdarrikatzeko edo ezagutzera emateko asmoa ere bagenuen: okupazioaetxebizitza eskubidea aldarrikatzeko modu bat da, baina baitabizitzeko beste modu batzuk lantzeko aukera ere. Etxebizitzarenarazoa kaleratzen eta okupatzen jarraitzeko asmoa dugu, udalek orainarteko politikarekin jarraitzen duten bitartean. Beste herribatzuetan ere okupazioak geroz eta indar handiagoa du".
Anton Arbulu: “Herritarren kezka handiena alokairu faltada eta hori bultzatu behar dugu”
Nola ikusten duzu etxebizitzen prezioaren arazoa?
Gazte askok ezin dute etxebizitzarik erosi, ezta alokatu ere.Arrazoiak: legediak ez zuen etxebizitza hutsak alokairuan jartzenlaguntzen eta ekimen pribatuak ez du alokairuzko etxeak egitekoinongo interesik izan. Zorionez, administrazioek eta aurrezki kutxekalokairuzko etxebizitzak egiteko asmoa azaldu dute. Gasteizendagoeneko dezente egin dira, arrakastaz gainera.
Zer egin behar du udalak datozen urteetan?
Zumarragako udalaren kezka nagusietakoa etxebizitzarena dela esanbeharra dago. Hori dela eta, AAOOen behin-behineko onarpeneanetxebizitza publikoaren kudeaketan parte hartzea aurrikusten da.Egibiden, Artizen, Eitzan, Ipintzan eta Orbegozoko ikaztegianetxebizitzak egingo dira: babes ofizialekoak 522 izango dira. Baina,nire ustez, herritarren kezkarik handiena alokairu falta da eta horibultzatu behar dugu. Herritarrek alokairuzko etxetik hasteko aukeraizan behar dute: euren egoera hobetzen denean babes ofizialekoaeskuratu behar dute eta beranduago, ahal badute, sustapen librekoa.
Alokairuzko etxebizitzak ere egiteko asmoa duzue, beraz.
Horretarako lurzoru propioa behar dugu. Kutxaren eskaintza bat dugu,baina Urolaren erantzunaren zain gaude. Nire ustez, Argixaoko anexoaoso egokia da, baina lankidetza hitzarmena sinatu beharra duguUrolarekin. Eitzan egingo diren 120 etxebizitza ere alokairuzkoakizango dira eta Egibiden ere halako etxebizitzak egin nahi dira.Etxebizitza hauek 50 eta 70 m2 bitartekoak izan beharko lukete,bakarrik edo bikotean bizi direnei zuzenduak baitaude.
Batzuek etxebizitza hutsak alokairuan edo salmentanjartzearekin nahikoa dela diote.
Egia da etxebizitza hutsak daudela, baina horietariko askozaharkituak daude eta ez dituzte beharrezko bizi-baldintzak betetzen.
Zer diozu tarteko oinei eta merkataritza-lokalei buruz?
Ez du arazoa konponduko, baina arintzen lagunduko du. Tarteko oingehienak etxebizitzarako moldatzeko baimena emateko prest gaude.Etxebizitza moduan erabil daitezkeen merkataritza-lokalak gutxiagodira.
Lurraren espekulazioari aurre egiteko modurik ba al da?
Lautadarik ez dugunez, etxebizitzak egiteko egokiak diren lursailgutxi daude. Lursail egoki horietako gehienak partikularrenak diraeta oso garestiak.
Txaletak eginda, gainera, probetxu gutxi ateratzen zaielursailei…
Mendizabal poligonoan 10-12 oinetako dorreak egiteko asmoa zegoenduela 20 urte. Hori gehiegizkoa iruditzen zait, baina ez litzaidakebatere gaizki irudituko 6 oinetako etxeak egitea. Lurzoru eskasiaduen herrialde honetan, lurra "doan" eman dugu txaletakegiteko. Nire ustez herri erdian lau oineko etxeak egin behar diraeta gainontzeko kale eta auzoetan seikoak.
Hemendik urte batzuetara etxebizitza premia izango duten gazteenbelaunaldian jaiotze-tasa txikiagoa izan zela kontuan hartuta, ez alda gehiegizkoa datozen urteetan Zumarragan 1.500 etxebizitza berriegitea?
Ez zait gehiegizkoa iruditzen, etorkizunean Zumarraga osogarrantzitsua izango baita Gipuzkoa mailan. Komunikabide bikainakditugu, ospitala, zentro gerontologikoa… Punta-puntakoosasun-zerbitzuak ditugu. Zumarraga hazi egingo da, baina horretarakoetxebizitzak behar dira. Dena den, ez dut 11.000 biztanletik igotzeanahi. Ni alkate naizela, ez dut astakeriarik egiten utziko.
Pello González: “Udalaren birkalifikazioak sortzenduen plusbalioa udalarentzat izan beharko luke”
Etxebizitzak garestiegi, bere balioaren gainetik, daudela usteal duzu zuk ere?
Bai. Etxebizitza berriei dagokionez, ez dago merkaturik eta, beraz,garesti daude. Bigarren eskuko etxebizitzen salneurria, berriz,beldurtzekoa da. Etxebizitza berri gutxi daudenez, jendeak bigarreneskukoa erosi beharra du. Merkatu nagusia bigarren eskukoena da etaeskari handia dagoenez, oso garesti saltzen dira. Eskaria oso handiada: Sorgintzulon kontzertatutako 12 etxebizitza eskaini ditugu etahilabeteko epean 300 lagunek izena eman dute, gehienak gazteak. Horiikusita, gure eskaintza hauei zuzendua izan behar da batez ere.Eskari honi lehenbailehen erantzun beharra diogu, herritarrek kanporajoan beharra izan ez dezaten. Hemendik urte batzuetara etxebizitzaeskaria askoz ere txikiagoa izango da segur aski, 24-30 urtebitarteko gazte kopurua askoz ere txikiagoa izango baita. Hori delaeta, hemendik urte batzuetara ez da, segur aski, horrenbeste etxeegin beharrik izango.
Zer egin dezakete udalek arazo hau arintzeko?
Arau Ordezkatzaileak (AAOO) dira udalen hirigintza tresna nagusia etaorain hauek berritzeko garaia heldu da. Herri bat diseinatzea ez dalau egunetako kontua. Eskari handia dela eta, egitea aurrikusitakoguztia motz gelditu da eta lehenbailehen irtenbidea topatu behardugu: bai eskaria asetzeko eta baita salneurriak kontrolatzeko ere.Etxebizitza berri kopurua zehazteko orduan, herria haztea nahi ezdugunez, egungo beharra zein den hartu dugu kontuan. Baita hemendikurte batzuetara eskaria txikiagoa izango dela ere.
Zer aurrikusi duzue?
Gure asmoa AAOOetan 440 etxebizitza berri aurrikustea da, hauen erdiababes ofizialekoak eta kontzertatuak izango dira. Etxebizitza hauekguztiak Ipeñarrieta-Pagoeta-Mugitegi inguruan eta herriareniparraldean egingo dira. Asmoa ahalik eta babestutako etakontzertatutako etxebizitza gehien egitea da, baina eraikitzaileeizenbait karga ezarri behar dizkiegula kontuan izan behar da: bideparaleloa egitea, adibidez.
Zenbaitzuek etxebizitza berriak egiteko premiarik ez dagoeladiote, hutsik daudenak merkatuan jartzearekin nahikoa dela.
Badirudi etxebizitza huts asko daudela, baina alokairuan gutxi. Horidela eta, ikerketa egiteko agindu genuen. Horren arabera, Urretxun400 etxebizitza huts daude, baina horietatik 25 bat bakarrikerabilgarri. Erabilgarri dauden horien jabeei gutuna bidali zitzaienEusko Jaurlaritzaren Alokabide programaren berri emanez eta batek edobestek alokairuan jarri zuen. Zergatik 400 etxebizitzatik 25 soilikdauden erabilgarri? bi etxebizitza gisa ageri dena bakarra delako,ileapaindegi bezala erabiltzen delako, etxabea delako, hondatutadagoelako… Oso gutxi dira salgai edo alokatzeko ez daudenetxebizitza hutsak.
Urretxuko eraikinetako tarteko oin eta merkataritza-lokal askohutsik daude, ordea.
Hori ere aztertu dugu eta AAOOen berritzean zenbait baldintzabetetzen dituzten tarteko oinak bizitzeko erabiltzea utziko duenordenantza sartzeko asmoa dugu. Baldintzak zeintzuk izango diren?gutxieneko altuera eta zabalera, sarrera propioa… Gure kalkuluenarabera, Urretxun aurrikusten ditugun baldintzak betetzen dituzten 30bat lokal daude eta erabilera aldaketarengatik sor daitekeenplusbalioa udalarentzat izango da. Oraingoz ez damerkataritza-lokalik birmoldatzen utziko.
Eta lurzoruaren espekulazioari nola aurre egin?
Kontu horretan komunista samarra naiz. Izan ere, jabeak udalak berelurzorua birkalifikatzeko asmoa duela jakin bezain pronto salneurriaizugarri igotzen du eta hori ez litzateke hala izan behar: udalarenbirkalifikazioak sortzen duen plusbalioa udalarentzat izan beharkoluke, herriarentzat.
Eraikin altuagoak eginez ez al litzateke lortuko lurzoruarenprezioak etxebizitzaren prezioa horrenbeste ez garestitzea?
Gure hausnarketa Urretxun lurzoru falta dagoela da eta dagoenlurzorua hobeto aprobetxatu behar dela. Hori dela eta, hemendikaurrera tarte oinik eta merkataritza lokalik gabeko etxeak egiteaaurrikusten dugu. Etxe berriek orain artekoen altuera izango dutegutxi gorabehera, baina bospasei etxebizitza solairu izango dituzte.Etxe-orratzak egiteko asmorik ez dugu.
Neurri hauek guztiek prezioen orain arteko igoera izugarriagelditzea lortuko al dute?
Kontuan izan behar da hemen etxebizitza bizitza aseguru modukoa dela,inbertsio ona dela… Alemanian inork ez du etxebizitzarik erosten,denak alokairuan bizi dira. Hemendik aurrera etxebizitzen merkatuanez dira azken urteotako izugarrizko irabaziak izango, baina merkatulibrea denez, erregulazioa presio demografikoa jaisten denean emangoda. Nire ustez, bi urtetan etxebizitzak egiteko beharra asetuko da.