Handik urte batzuetara Mairi emakume elkarteko bazkide egitea erabakizuen. “Urretxura bizitzera etorri ginenean, bizilagun batek Mairikantolatzen dituen ekintzetan parte hartzera animatu ninduen; halalagunak egingo nituela-eta. Elkarteko giroa gustatu zitzaidanez,bazkide egitea erabaki nuen. Mairin lagun asko egin ditut eta,gainera, ikastaroetan asko ikasi dut”.
Polok herriko emakumeak eurekin bat egitera animatu nahi ditu.“Ez daitezela lotsatu. Gutako asko ere erreparu apur batekin etorriginen, baina gero primeran moldatu gara. Izan ere, gure artekoharremana primerakoa da”. Duela hiru urte Polok Mairikolehendakari kargua hartu zuen. “Zuzendaritzan lan handia egin beharda, baina gustura gabiltza”.
Mairiren egungo zuzendaritzaren ekimen nagusia euskara ikastaroarenantolaketa izan da. “24 lagunek izena eman dugu eta, Udalen babesalortzen badugu, uda ondoren ikastaroarekin jarraitzeko asmoa dugu.Izan ere, oso gustura gabiltza. Ikasturteari amaiera ematekoZumalakarregi museora joan behar dugu eta azalpenak euskara hutseanemateko eskatu dugu”.
Mairiko beste kide asko bezala, Polo etxekoandrea da. “Sekulaez dut etxetik kanpo lan egin. Etxekoandrearen lana oso gogorra da,etxea eta diru kontuak eramatea ez baita batere erraza. Lan handiaegiten dugu, baina ez dut uste gizarteak eta instituzioek gure lanabehar bezainbeste estimatzen dutenik. Eskerrak, nire etxeanbehintzat, egiten dudan lana eskertzen didaten”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Ileapaintzailea.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Ehoziriak eta eskulanak.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu, oso gustura bainago hemen.
-Etxekoandre izatearen gauzarik gogorrena?
Egunero lan bera egin beharra.
-Eta samurrena?
Maite dituzun horientzat lan egitea eta egindako lanaeskertzen dizutela jakitea.
-Zer da gogorragoa, etxea eramatea ala emakume elkarteaeramatea?
Elkarteko lana gogorragoa da, hemengo diru kontuakeramatea zailagoa baita.
-Nori emango zenioke saria emakumeen alde egiten duenlanagatik?
Gure bazkideei, beraiei esker egiten baitu aurreraelkarteak.
-Eta nor zigortuko zenuke?
Ez gara horren gaiztoak…
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Iloba baten alabarentzako egin nuen gona handia.
-Eta jasotakoa?
Perikito parea.
-Data bat?
Alabaren jaiotza eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Yovana, alabarena, eta Juanjo, ilobarena.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
“Goierriko Hitza” egunero heltzen da elkartera eta eguneroirakurtzen dugu euskara ikastaroan.
-Gustuko telebista saioa?
Zuzeneko musika saioak dituztenak.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Gran Hermano” eta antzerakoak.
-Liburu bat?
Aspalditik irakurtzekotan naizen “No sin mi hija”.
-Filme bat?
“El jardín de la alegría”.
-Soinu bat?
Nire perikitoen kantua esan beharko dut…
-Usain bat?
Larrosarena.
-Janari bat?
Piper beteak.
-Ura ala…
Ardo latz ona.