Eli oso gaztetan hasizen lanean eta gehienok beti tabernari lanean ezagutu dugun arren,beste lan batzuetan ere aritua da. “17 urterekin hasi nintzenlanean, orain Apain taberna dagoen tokian ireki zuten sukalde dendabatean. Urte eta erdira edo, jabeak denda kendu eta taberna jarrizuen, baina berarekin jarraitu nuen lanean. Ondoren, Pagoeta tabernaneta Eitzako arraindegian izan nintzen”.
Zumarragako kiroldegiko taberna hartu zuenetik, Elinegozioaren arduradun izan da beti. “Kiroldegia ireki eta berehala,bertako taberna hartu nuen beste bi lagunekin. 10 urte eman genituenbertan lanean, oso gustura. Lan asko egiten genuen. Udalak berebazkariak bertan antolatzen zituen eta 200 lagunentzako bazkariakeman genituela oroitzen dut”.
Kiroldegiko taberna Kakueta kafetegia irekitzeko utzi zuen.“Izaskunek bere senarrarekin lan egiten zuen Hezkor dendan eta zeredo zer ezberdina probatzeko gogoa zuen. Hala, Kakueta irekitzeaerabaki genuen. Koadrilakoak gara eta oso lan harreman ona izan dugu.Lehen urteak oso onak izan ziren, baina gero denbora gutxian kafetegiasko ireki ziren”.
Duela ia urtebete Eliktabernako lana utzi zuen, baina Kakuetan bazkide izaten jarraitzendu. “Osasun arazoak izan nituen eta horrek tabernari lana uzteraanimatu ninduen. Orain iloba zaintzen ari naiz eta oso gustura nago.Bizimodu berria dut: asteburuetan planak egiteko aukera dut, mendiraasko joaten naiz… ez nuen uste mendia horrenbeste gustatukozitzaidanik! Irimora igotzea eta zazpi puntak egitea izugarri atsegindut. Izan ere, amarekin bokadiloak hartuta joaten gineneko garaiaoroitarazten dit”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Andereñoa izan nahi nuela gogoratzen dut,baina oso ikasle txarra izan nintzen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Sekula ez dut aisialdirako denbora asko izan. Izanere, bost anai-arrebatan zaharrena nintzenez eta gurasoek etxetikkanpo lan egiten zutenez, etxeko lanak egin behar nituen askotan.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
-Tabernari lanaren gauzarik onena?
Jendearekin harremana. Oso lotsatia nintzen etatabernako lanak asko lagundu dit.
-Eta gogorrena?
Ordutegia. Tabernako lana oso lotua da, taberna betizabalik izatea komeni baita.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Izaskun nire bazkideari oparitu nion poltsa.
-Eta jasotakoa?
Nire senarrak oparitutako belarritakoak.
-Data bat?
Semearen jaiotze eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Leire eta Xabier.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Goenkale ikusteko ohitura dugu, semeak jartzenbaitigu.
-Bereziki gorroto duzuna?
Enma Garciak aurkezten duena. Ordu horretan plantxalana egiten dut eta telebista jarrita izaten dut, baina saio horiezin dut jasan.
-Liburu bat?
Irakurri nuen azkena “La abadesa” izan zen etaasko gustatu zitzaidan.
-Filme bat?
“Reinas”. Parre asko egin nuen.
-Soinu bat?
Urarena asko atsegin dut.
-Usain bat?
Belar moztu berriarena.
-Janari bat?
Kanpinera joaten garenean nire koinatuak barbakoanegiten dituen txuletilak.
-Ura ala…
Errrioxako ardoa.