Eta horrela gabiltza, horrela ohitu garenez. Azkenean politikoeileporatzen diegu gure ezbehar guztien iturri izatea. Egia esan, ezdaude bakarrik guri bizi modua aldrebesa bihurtzeko zeregin horretan.Atzetik oso hurbil dituzte funtzionarioak, udaltzainak, medikuak.Kontua da inoiz ez dugula gertatzen zaigunaren erantzukizuna hartzengure gain. Eta ez da harritzekoa. Ikusi besterik ez dago nolatratatzen gaituzten (herritar xumeez ari naiz) komunikabideek.Badirudi beti arrazoia dugula, nahiz eta gauzarik aldrebesenak esan.Munduan kontsumitzaile edo bezero bagina gaude.
Jarrai dezadan politikoekin (zer idatziko genuke politikorik gabezutabegile gaixook?). Inoiz entzun diozue politiko bati esaten"Herritarrak oker dabiltza, eta oso berekoi jokatu dute bestealderdi bati eta ez guri botoa ematean". Seguru ia denek horipentsatu izan dutela inoiz, eta seguru arrazoi puntu bat ere bazutela(Kasu honetan ere denak, harrigarria badirudi ere). Baina ez, betiarrazoia ematen digute, tontoei bezala. Ez hori bakarrik, gauzakgaizki daudenean egurra eman diezaiegun uzten digute. Soldatansartzen omen da egurra jasotzea.
Niri honek guztiak hausnartzera bultzatzen nau. Beste planeta batetiketorritakoak ote dira? Ez al dira gure artekoak? Baietz uste dut nik.Orduan, zertan aritu beti bereizketak egiten? Horra urrezko galdera,zer egingo genuke geu politiko bagina? Lan hori hobeto egingo genuke?Berriz ere, hedatu egingo naiz beste esparru sozialetara? Tarteka ezdut esango ezetz, baina, beti al dakigu irakasleak baino gehiago?Abokatuak beti egiten dituzte gauzak gaizki, ez badigute arrazoiaematen? Medikuak oso ondo aurkitzen bagaituzte, asko al dakite?Zeharo izorratuta gaudela baderitzote, erratu egiten dira? (Medikuenkasuan alderantziz ere balio du konparazioak).
Pentsamoldez aldatzen hasi beharko genuke, erantzukizun gehiagohartzen gertatzen diren gauzen aurrean. Jarri dezadan pil-pileandagoen adibide bat: antxoena (badakit antxoak askoz hobeak direlazartaginan pixka bat pasata pil-pilean baino. Ez larritu, adibide batbaino ez da). Hegoaldeko arrantzaleek diote eurak modu ekologikoanarrantzatu nahi dutela, eta errua frantsesei egozten diete.Frantsesek diote euren kuota oso txikia dela, eta antxoa egonbadagoela. Politikoek diote neurriak hartzerakoan tentuz ibili behardela. Hegoaldeko kontsumitzaileok diogu gure arrantzaleekin adosgaudela, baina… antxoak jan ahal baditugu, hobeto. Azken batean,antxoak desagertzen badira ez da inoren errua izango. Hori gertatzenari zaigu bizitzako hainbat arlotan. Bezero-kontsumitzalearenpaperean sartuta gaudela erabat, eta iruditzen zaigu ez daukagulainongo ardurarik gertatzen diren gauzetan. Zertarako ardurak,politikoei errua bota badakieke?
Joxe Manuel Bereziartua “Bere”