Zertan aritu zara lanean, Inixio?
Mutikoak ginela, baserrian. Zazpi urterekin hasi nintzen ni segarekinlanean, ganaduari jaten ematen, astoa kargatzen… Soldadu joanbitartean hori izan zen gure lana, gustura. 14-15 bat urterekin"belarra biltzen noiz hasi behar dugu, aita?" galdetzengenuen. Hasteko amorratzen izaten ginen, auzokoek baino lehenagoegiteko. Soldaduzkatik etorri nintzenean, beste bi urtez baserrianjarraitu nuen. Negu partea basoan ematen genuen: egurra bota, egurragarbitu eta pinua sartu. Etxekoaz aparte, kanpokoak ere hartzengenituen garbitzeko; baina lan asko eta etekin gutxi. Batzuetanlauzpabost kamioikada egur bide ondora jaitsi eta kamioirik ezinharrapatu! Izan ere, Urretxu eta Zumarragan lauzpabost kamioibesterik ez ziren izango. Hori dela eta, 1958an kamioia ekarri nuen:gasolina motorrarekin! Biak, kamioia eta baserria, zaintzen hasinintzen. Egun lau kamioi ditugu, baina baserria berdin-berdin eramandugu.
Ez duzue baserria utzi, beraz…
Uztea esaten dute batzuk, baina ez da hain erraza uztea. Etxeinguruko zelai horiekin zer egin? Guk ez badugu zaintzen, ez du inorkzainduko. Zer egingo dugu, denean pinuak sartu eta etxea tapatu?Baserri ingurua garbi edukitzeko, ganadua behar da.
Zer nolako etorkizuna ikusten diozu baserriari?
Iluna. Alde batetik, ez dago segitu nahi duen jenderik. Bestetik,baserriak ez du etekinik. Laguntzak ematen dituzte, baina osoneurtutakoak dira. Nik beti esan izan dut baserritarrak ez duelasubentziorik behar, berak egin behar duela, ez dela inoren morroiizan behar. Berak egindako produktua berak saldu behar du, generoaribalio duena erantsi. Haragia duela 20 urteko prezioan dago, esneaberdintsu… eta kosteak, ordea, gora joan dira. Prezioak igobeharrean, jornala ateratzeko gehiago produzitu behar dela diote…lehen arazoak badaude jornala ateratzeko, orain lan gehiago ipini!Baserritar bakarren batzuk defenditzen dira, baina beste asko gaizkidabiltza.
Bizimoduan alde handia nabarituko zenuten…
Izugarria! Orduan udako egun guztiak osatuta egoten ziren: garia,belarrak, artajorrak, arbia… Telebistarik ez zegoen, irratiageroxeago sartu zen… zoriontsu bizi ginen eta lana egiteko inongokupidarik gabe. Gure gazte denboratik hona zer aldaketa eman den ezdago esaterik: ikusi ez duenak… 8-9 urterekin gaurko edozeingizonen pare ginen lanean. 10 urterekin, goizean, 36 ardi jaitzi,esnea partitu eta 9etarako Hermanoetara eskolara. Gaurko aldeanbizimodu gogorra genuen, baina zoriontsuak ginen. Jaia etortzeko etaerromeriara joateko desiatzen egoten ginen. Gaur egun baserrian ondobizi gara, garai batean baino hobeto, baina aurrerapenak baserriarenporrota ekarri du.
Harginak
"Ibai izkinan pareta asko egin ziren eta horretan galiziarrakaritu ziren, batez ere. Harriarekin egiten ziren etxeak eregaliziarrek egiten zituzten. Geroz eta hargin gutxiago ikusten da.Baserri arotzekin berdin gertatu da. Baserri arotzek ez zuten eztailerrik eta ez makinarik ere, dena eskuzko erremintekin egitenzuten".
Txondorgileak
"Nik 13 bat urte nituenean, basoa bota eta txondorra egingenuen. Udan txondorra egin eta irailean su eman genion. 13-14 egunsutan egon ondoren, mila kilotik gora ikatz atera genuen. Harrezkeroez dut txondorrik egin, baina egiten ikustea gustatzen zait. Hemen ezzegoen horretara dedikatzen zen jenderik, baina Nafarroa aldean bai.Ikazkinak Leitza, Ezkurra, Doneztebe, Goizueta… ingurukoak zirengehienbat. Hemen ikatza egin izan dutenak ere Nafarroatiketorritakoak dira".
Mikeleteak
"Mikeleteek ardoaren sarrera kontrolatzen zuten. Geltokiondoan aduana modukoa zen txabola zuten. Horretaz gain, gauzahandirik ez zuten egiten: ijitoak bidali. Mikeleteek ijitoei egurraematen zieten. Lapurretan-edo zebiltzala somatzen bazuten… Ijitoabeti egon da gaizki ikusia".
Kinkalleroak
"Baserritarrok hauei egiten genizkien erosketak.Jostorratzak, hariak, botoiak, txiskeroak… eramaten zituztenbizkarrean zeramaten egurrezko kajoian. Baserriz baserri ibiltzenziren saltzen. Zorroztaileak eta paragueroak ere hala ibiltzen ziren,batzuk guraizeak eta kutxiloak zorrozten eta besteak parasolak etazulatutako lapikoak konpontzen. Urtean pare bat aldiz pasatzen zirenbaserri bakoitzetik eta baserri jakinak izaten zituzten lo egitengelditzeko eta bazkaltzeko. 60ko hamarkadan utzi zioten lan egiteari,baserrietara bideak egiten hasi zirenean. Paieroak ere baserrizbaserri ibiltzen ziren, baina zaldiz. Galbaheak saltzen zituzten".
Mieleroak
"Miel de la Alcarria ekartzen zuten eta Paraiso hoteleanhartzen zuten ostatu. Dendarik denda eta baserriz baserri ibiltzenziren saltzen. Garai hartan oso jende gutxik egiten zuen hemen eztia.Lau ere ez ziren izango bi herri hauetan erleak zituztenak".
Matarifeak
"Txerriak eta arkumeak baserritarrok hiltzen genituen, bainatxahalak harakinek eurek hiltzen zituzten. Harakin bakoitzak berakerositako txahalak hiltzen zituen. Gibel pusketa bat ematen zigutenetxerako, baina hura engainua zen. Izan ere, pisurako kendu egitenzuten eta mesfidantzak sortzen ziren. Hortik hasi ziren matarifetitularrak jartzen. Hori 1970 inguruan izan zen, baserritarrekbultzatuta. Egun dena matarifeak egiten du, baserriko hilketa gastatuegin da. Etxerako dena soilik hiltzen da baserrian, oso kontrolatutabaitago".
Juan Elgarresta:“Garai batean etxe bakoitzean euren abarkak egiten zituzten”
Donardegi baserriko JuanElgarrestak 25 bat urte daramatza abarkak egiten. Ofizioamutikoa zela ikasi zuen bere aitonarengandik, baina 70eko hamarkadabukaeran ekin zion serio lan honi. Azokaz azoka ibiltzeaz gain, bereetxean abarkak nola egiten diren irakasten die ingurukoikastetxeetako haurrei eta euskaltegietako ikasleei.
Nolatan ikasi zenuen abarkak egiten?
Nire aitonak abarkak egiten zituen eta berari lagunduz ikasi nuen.Izan ere, haria pasatzeko esku biguntxoak behar dira eta nireaitonak, treneko langile izan zenez, eskuak gogortuak zituen.Aitonari lagunduz ikasi nuen, baina urte mordoska eman nuen abarkarikegin gabe.
Hori al zen zure aitonaren lanbidea?
Ez, ez. Etxe bakoitzean euren abarkak egiten zituzten. Diru pixka batzutenek larru osoa erosten zuten, baina besteek euren abarkentamainako pusketak erosten zituzten. Arrasateko udaletxeko arkuetanabarkak egiteko erabiltzen ziren neurriak markatuta daude.
Abarkarik egin gabe urte mordoska eman zenuela esan duzu, noizeta nolatan hasi zinen berriro?
Lehen artisau feriak antolatu ziren garaian. 1980an Urretxun feriaantolatu nahi zuten eta ateratzeko eskatu ziguten. Aita, ama etahirurok atera ginen: aita haria egiten, ama galtzerdiak eta niabarkak. Hasiera eta bukaera izango zela konbentzituta nengoen, bainahurrengo igandean Tolosako Kilometroak festara joateko eskatuziguten. Jendea deika hasi zen eta Arrasateko Santamaxetara 25urtetan jarraian joan gara, esaterako.
Feria askotara joaten al zara?
Lehen gehiago joaten ginen, gazteagoak ginelako edo… Gainera, lehendieta txiki bat ematen ziguten eta orain ez. Produktu batzuekdituzten salmentekin ez du konpentsatzen: feria bakoitzean abarkapare bat edo bi saltzen ditugu eta, gainera, abarkak egitea garestiada. Antolatzaileek hori kontuan izan beharko lukete. Ni ain-tzinanola lan egiten zen erakusteko joaten naiz, ez saltzeko. Horretazgain, eskoletako eta euskaltegietako ikasleak baserrira etortzen diraabarkak egitera.
Antzina nola egiten ziren ba abarkak?
Ondu gabeko larruarekin egiten ziren: behiari larrua kendu etalehortu. Gaur egun, berriz, ondutako larruarekin egiten dira. Askozere erosoagoa da lantzeko eta janzteko, baina ontzea asko kostatzenda eta askoz ere garestiagoa da. Guk ondutako larrua erosten dugufabrikatik. Abarka-oholak, plantilak, ditugu eta harekin larruaebakitzen dugu. Gero, larruaren bueltan zuloak egiten dituguabarka-eztenarekin. Abarka josteko bere larrua erabiltzen dugu etasoka pasatzeko lazoa ere larru berarekin egiten dugu. Lokarria ardibeltzaren hariarekin egiten da normalean. Hamabi harirekin ateratzenda lokarri bat.
Lan nekosoa al da abarkak egitea?
Lan asko egin behar da eta bi ordutik hirura behar dira abarka pareaegiteko. Dantzarientzako badira, gero zapatariarengana eraman behardira. Azpialdean goma fina jartzen diete gutxiago irristatzeko etaazpian mina ez emateko.
Garai batean guk baino oin gogorragoak izango zituzten…
Dudarik ez. Arrasatera, ferira, abarkak bizkarrean hartuta joatenzirela esaten dute. Han jantzi eta bueltan abarkak berriro bizkarreanhartuta itzultzen omen ziren. Izan ere, abarka oinetako nahikoaldrebesa da: larrua oso irristakorra da eta, gainera, segituangastatu egiten da.
Noiztik erabiltzen da abarka?
Gizakiak beti izango zuen oina larruarekin babesteko joera, jantziakere larruzkoak ziren garai batean. Duela 1.000 urte pasa NafarroakoSantxo Abarkak eta bere armadak abarkak jantzi, elurrez betetakoPirinioak pasa eta moroei gerra irabazi zieten. Moroak oinutsikibiliko ziren elurretan! Gure aitonak-eta ere esaten zuten: otearenarantzak ez ziela beldurrik ematen, elorriarenak bai ordea. Oinutsikasko ibiltzen zirela esaten zuten.
Abarkagile asko al zaudete?
Abarkak eskuz, garai bateko moduan, egin eta plazaz plaza ibiltzenden bakarra naiz, besterik ez dut ezagutzen. Semeek ere badakiteabarkak egiten, baina ez dakit nik utzitakoan animatuko diren. Garaibatean etxe guztietan jakingo zuten, bakoitzak bereak egitenbaitzituen. Hori bai, dirua zuenak eginda erosten zituen.
Noiz utzi zitzaion abarkak erabiltzeari?
XX. mende hasieran. Gero bortzegiak (guztiz larruzkoak ziren botak)eta gomazko abarkak erabiliko ziren. Gomazko abarkak kotxepneumatikoaren kopia besterik ez dira: pneumatikoek barrutik alanbreaeramaten dute eta gomazko abarkek, berriz, oihala.
Joxe Mari Soraluze:“Hemengo idiez gain, Aiakoak, Bizkaikoak… ere ferratzen ditut”
Jose Mari Soraluzekaitari laguntzen ikasi zuen ferratzaile ofizioa. Ondoren, Eitzakoferratzaileari laguntzen izan zen. Garai hartan, baserrietan idiak,behiak eta astoak lanerako erabiltzen ziren eta hauek ferratzetikbizitzerik zegoen. Egun, Soraluzekidi-probetan parte hartzen duten idiak ferratzen ditu batez ere,Santa Barbarako Mendizabal baserri ondoko txabolan.
Nolatan hasi zinen ferratzaile lanean?
Aitak etxeko eta auzoko ganadua ferratzen zuen eta 6 urterekin berarilaguntzen hasi nintzen. Lanean hasi nintzenean, errelebu tarteetan,Eitzako Migeli laguntzen nion. Gero Mendizabalen, andrearen etxean,ferratokia jarri nuen. Belarretak ferratzailea behar zuela etaberarekin joaten ere hasi nintzen. Azkenaldian probatarako idiakferratzen ditut gehienbat. Izan ere, besterik ez dago. Behi ganaduaez da ferratzen erren ez badago eta idiak probatarako bakarrikerabiltzen dira.
Zer beste animalia ferratu duzu?
Zaldiak ere dezente ferratu ditut, baina jabe gazteek ez dute zaldiaeutsi nahi eta bakarrik egiten hasi behar izan nuen. Gerritik askosofritzen nuenez, zaldiak ferratzeari utzi nion. Idiak ferratzengutxiago sofritzen da, idiak airean jasota eta lotuta ferratzenbaitira. Zaldiak ezin dira jasota ferratu, urduri jarri etaestuasunak jota lehertu egiten baitira. Idia ere ez da lasai egoten,baina beste barru batzuk dauzka.
Nondik nora ibiltzen zara lanean?
Hemen inguruko idiez gain, Aiakoak, Zarauzkoak, Bizkaikoak… ereferratzen ditut. Beraiek etortzen dira nire bila normalean.Ferratokirik ez badute, Mendizabal baserrira ekartzen dute ganadua.Ferratokia badute, berriz, eraman egiten naute, ez baitut kotxerik.
Ferratzaile asko al zaudete?
Inguru honetan Eitzako Migel eta biok bakarrik gaude. Aian gazte bathasi da orain, Donostialdean inor ez dago… Idi probatako idibakoitza urtean hamar bat aldiz ferratzen da, proba bakoitzekoberriak behar dituzte. Astero izaten dut lanen bat: aste honetan hirupare, hurrengoan lau, beste batean gutxiago… Dena den, hortikbizitzerik ez dago.
Garai batean askoz ere ferratzaile gehiago izango zineten…
Baserri askotan ferratokia zuten eta norberak bere ganadua ferratzenzuen. Izan ere, lehen behiak ere ferratuta egon behar zuten, haiekere lanerako baitziren. Idiak ere baserri guztietan zituzten, etalanerako gainera! Idiak baso lanerako erabiltzen ziren eta etxekolanak askotan behiekin egiten ziren. Astoa ere langilea zen oso: idiparea sartzen ez zen tokian astoa sartzen zen, esne banaketaastoarekin egiten zen… Eitzan hasi nintzenean, 60ko hamarkadan,egunero-egunero bi edo hiru pare ferratzen ziren. Aurretik gehiagooraindik! Traktorea sartu zenean, jendea idiak kentzen hasi zen.
Zenbat irauten zuten ferrek?
Bi hilabete inguru; baina gaur ferratu, bihar lanera joan eta batabestearekin zapalduz ferra kentzea gerta daiteke. Orain, berriz,proba duten bakoitzean aldatzen zaie ferra. Izan ere, ferraren ertzakgastatu egiten dira eta galtzadan ondo katiatzeko ferra berriekinhobe. Idi gazteei, oraindik plazara ateratzen ez direnei, ferrazaharrak jartzen zaizkie.
Nola jartzen dira ferrak?
Ferrak Mutrikun egiten dituzte: bost zulo dituen txapa bat da.Lehenengo hanka garbitzen diegu eta gero iltzekin josten ditugu.Iltzeak azkazalei josten dizkiegu, baina larrua harrapatuz gero,akabo: hurrengo egunean idia erren.
Juan Larrañaga:“Santanderretik 100 uztarriko eskaerak egiten zizkiguten,behientzat”
Juan Larrañaga"Uztarri" azpeitiarra da jaiotzez, baina soldaduzka ondorenZumarragara etorri zen Olarte baserriko bere osabarekin uztarriakegitera. Zortzi urte eman zituen lan horretan, traktoreak idiakerretiratzen hasi ziren arte. Larrañagakuztargileen urrezko aroa ezagutu zuen:Juan Larrañagaegunean lau uztarri egiten zituztenekoa eta Azpeitian 14 uztargilezeudenekoa.
Noiztik aritu da zure familia uztarriak egiten?
Olarte baserriko nire osaba Juan Jose Bereziartua izan zen uztarriakegiten hasi zena. Ofizio hori Legazpiko uztargilearekin ikasi zuen.Ondoren, hemen tailerra jarri zuen: lehenengo Eitzan eta geroUrretxuko Nekolalde kalean.
Zu soldadutzatik bueltan hasi zinen uztargintzan.
Nonbait lanean hasi behar… Osabak lana bukatu ezinik zebilela etaetortzeko esan zidan. Santanderretik 100 uztarriko eskaerak egitenzizkiguten, behientzat. Burgosetik, Errioxatik eta Gasteiztik ereeskaerak heltzen zitzaizkigun. Eskatutako guztia egin ezinda ibiltzenginen. Egunean lau uztarri egiten genituen: goizeko 7etan hasi etailuntzeko 8ak arte.
Herriko uztargile bakarrak al zineten?
Bai, baina Azpeitian 14 uztargile ezagutu ditut nik. Izan ere, garaihartan baserri guztietan zeuden idiak eta Azpeitian hasi zirenuztargileak lanean. Asko hara uztarriak egiten ikastera joan etabertan gelditzen ziren. Azpeititik kanpo, herri gutxitan zeudenuztargileak. Guztira, 25 bat izango ginen Gipuzkoa osoan.
Nola egiten dira uztarriak?
Lan nekosoa da, aizkorarekin lan asko egin behar baita. Uztarriakpagoarekin egiten dira, baina pagoaren bihotzak ez du balio: pitzatuegiten da. Trontzarekin mendian pagoa bota, tailerrera ekarri etahemen zatitzen genuen. Berdetan egin behar da uztarria, lehortuta ezdu balio. Berdetan egiterik ez badago, putzura botatzen da uztargaia.Izan ere, uretan ez da sekula galtzen. Pagoa ez bestelako egurrekinez dira hain uztarri onak ateratzen eta ilberrian botatakoa behar da.Ilbeheran botatakoa segituan galtzen da.
Nondik ateratzen zenuten egurra?
Lehen hemen pago asko zegoen: Izazpi aldean, Aizpurutxo aldean…edozein menditan! Nafarroatik ere ekartzen genuen batzuetan, bainahemengo pago motza gogorragoa zen. Uztargaia 10 pezeta pagatzengenuen eta uztarria 8 durotan saltzen genuen. Ezpala ere saltzengenuen, sutarako: otar handia duro batean.
Neurrira egiten al zenituzten uztarriak?
Santanderrera-eta bidaltzeko ez, baina hemengo baserrietarako bai:baserrira joan, idiei buruaren, lepagainaren eta adarren neurriahartu eta, pertsonari trajea egiten zaion bezala, uztarria egin.Berdetan egin eta gero, itzaletan jartzen genituen lehortzen. Izanere, eguzkitan pitzatu egiten ziren. Onena goizeko izotza zen, halaegurra zuri-zuria ateratzen zen. Bestela kolore gorriagoa geratzenzen, itsusiagoa eta salmentarako zailagoa. Uztarria egitea zaila da,e! Ez zaio ezpal bat alperrik kendu behar, gero ez dago pegatzeriketa! Handia eginez gero idiak klis-klas ibiltzen dira eta txikiaeginez gero mina egiten die.
Idi-probatan ere erabiliko zituzten zuek egindako uztarriak…
Idi-probatarako ez dauka hainbesteko garrantzia idiak uztarrianeurrian izatea. Izan ere, nahiz eta neurrikoa ez izan, trapuekinminik egin gabe estu lotuz gero, ordu erdiko lana ondo egin daiteke.Oinetakoak ere ordu erdian ez du min handirik ematen, baina egunguztian… Idi-probetako idiek atzetik aurretik baino min handiagoahartuko dute!
Noiz utzi zenioten uztarriak egiteari?
Zortzi bat urte eman nituen osabarekin, 1952an utzi genion. Traktoreaheldu zenean, poliki-poliki lana asko jaitsi zen. Baserrietarauztarriak egitera joaten hasi ginen, baina bidean uztarria egitenbaino gehiago nekatzen ginen eta askoz ere gehiago ez genuenkobratzen. Gero Nafarroara joaten hasi ginen, Barrankara. Izan ere,bertako baserri askotan bizpahiru idi pare zeuden oraindik. Azkenean,uztarriak egiteari utzi eta lantegian hastea erabaki genuen.
Ordutik ez al duzu uztarririk egin?
Jubilatu ondoren uztarri txikiak egin nituen, apaingarritarako.Denborapasa… badakizu, ofizioa nuen eta ezin utzi! Nire uztarriakAmeriketara ere joan dira. Izan ere, Zumarragan, Donostian… salgaiizan nituen.