Otamotz.com atariarenhelburua, Urretxu eta Zumarragako albisteak une oro biltzea etaherritarrei gaurkotasunez eskualdeko informazioa irakurtzeko aukeraematea izango da (iritziak, agenda, kirol emaitzak…).
Horretaz gain, herritarren parte hartzeak berebiziko garrantziaizango du. Hala, herriotako elkarte, erakunde, gizabanako eta UdalekOtamotz.com-eko ateakzabalik izango dituzte. Berriemaileak, kazetariekin batera,irakurleak berak izango dira: edozein izan daiteke iritzi-sortzaileedo informazio-emaile. Gainera, edonork izango du albisteeierantzuteko aukera. Hala, albistegi izateaz gain, eztabaida-gunea ereizango da eta eskualdeko hainbat gairen gaineko iritzia eman ahalizango da (Udalaren proiektuak, ekintzak…).
Hala, atari digital berrian albisteak, iritziak, publizitatea,agenda, udalen eta elkarteen informazioa, Otamotzaldizkariaren ale guztiak, eztabaida gunea eta Zintzo Mintzorenproiektuak izango dira, besteak beste.
Euskararen garapenerako salto kualitatibo garrantzitsua izango daalbistegi digitala, euskarak bere garapenaren bidean ezinbestekoabaitu teknologia berrien eta interneten esparruan bere lekua izatea.Bestalde, eskualdeko hizkuntz komunitate euskalduna kohesionatzekobide garrantzitsua izango da.
Zintzo Mintzok udazkenean abian jartzeko asmoa duen Otamotz.comzer izango den argiago ikusi nahi baduzue, honako web guneakkontsulta ditzakezue: sustatu.com, goiena.net (Debagoiena),uztarria.com (Azpeitia), anboto.org (Durangaldea) eta atxukale.com(Mutriku)
Ostegunean, ostiralean eta igandean ekitaldiak izangodira
Kalebarren-Areizaga plazako gune euskaltzalea ostegunarratsaldean irekiko da. Egun horretan bi ekitaldi izango dira:20:00etan Bertso Eskolako gaztetxoek bertso-trama eskainiko dute eta00:15an Joseba Irazoki abeslariak kontzertua eskainiko du.
Ostiralean, 20:00etan, Zirika Zirkus haurrentzako antzerki eta zirkoikuskizuna izango da. Santa Isabel egunean, larunbatean, ez da kulturekitaldirik izango Kalebarren-Areizagako txosnan. Txosna jaitsierarenostean irekiko da eta, bertan, goizean goiz hasitako parrandarekinjarraitzeko aukera izango dugu. Bukatzeko, igandean Xamber taldekoJon Goenaga, Arantzazu Calvo eta Jasone Camara herritarrek kontzertuaeskainiko dute. Kontzertu hau 20:00etan hasiko da.
Ekitaldi hauez guztiez gain, euskararen normalizazioaren aldekoitsaski zozketa berezia ere izango da. Zintzo-Mintzok2.000 txartel jarri ditu salgai, normalean baino 1.000 gehiago, etazozketa igande arratsaldean izango da.