Irunen jaio zinen. Zer diozu zure familiaz?
Koitaduak ginela! Sei anai-arreba ginen eta aita hil zenean bosthilabete besterik ez nituen eta arreba zaharrenak 14 urte. Pentsa,zer familia izan zen gurea! Arreba zaharrenak aitaren eta amaren lanaegiten zuen, amak Hendaiara dilistak pasatzen baitzituen anaiazaharrenarekin. Izan ere, Lehen Mundu Gerra bukatu berria zen eta hanbehar handia zuten. Ondoren, ama tren-konpainian hasi zen lanean.Izan ere, aita ere treneko langile izan zen eta amak RENFEn sartzekoeskubidea zuen.
Zer gertatu zen 36ko gerra heldu zenean?
1936ko irailaren 4ko goizean Irundik Hendaiara pasatu ginentrenbidetik, ahal izan genuen moduan. Izan ere, Nazionalak sartzenari ziren eta tiro hotsa sekulakoa zen. Geldiune bat aprobetxatuzpasatu ginen. Hendaian 1.500 lagun elkartu ginen eta treneanKataluniara eraman gintuzten. Ama eta treneko langile zen beste anaiabat Bartzelonan gelditu ziren lanean. Beste anaia bat eta ni aldebatetik bestera ibili ginen, artileria bataloi on bat muntatu zenarte. Nazionalek lehorreratzeko asmoa zutela entzun genuen eta200.000 lagun mobilizatu ginen. Sant Feliu de Guixolsen artileriajarri eta 8 hilabete izan ginen bertan. Berriro alde batetik besteraibili ondoren, Ebroko frontera joan ginen. Galdu eta Frantziarapasatu ginen. Kontzentrazio-esparru batean egon ginen beste 60.000lagunekin batera. Han ez zegoen ezer: hondartza batean geunden etaura lortzeko tutu bat lurrean sartu eta ponpa batekin ateratzengenuen. Ur hark gatza zuen eta jendeak sekulako beherakoak izatenzituen. 25 laguneko ogi bakarra zegoen eta egunean zortzi lagunhiltzen ziren. Ondoren, Maule ondora ekarri gintuzten. Han 16.000egon ginen, baldintzak hobeak ziren eta ez genuen goserik pasatu.
Hainbeste denbora Frantzian, Mundu Gerrak ez alzintuzten bertan harrapatu?
Noski! Frantziar legiora joatea edo Francorengana itzultzea emanziguten aukeran. Zer aurkituko genuen beldur ginen, baina itzultzeaerabaki genuen. Aste bete eman genuen Irungo tren geltokikobiltegietan, nora bidaliko gintuzten zain. Langileen batailoietarabidaliko gintuzten beldur ginen, baina libratu egin ginen. Izan ere,amaren lehengusua zen apaiz batek lagundu zidan, ez nuela inor odolhotzean hil esan ondoren.
Nora jo izan al zenuen?
Auxilio Social-en jaten nuen eta ezin nintzen Irundik atera.Ostegunero komandantziara joaten nintzen ni aske uzteko baimena helduzen ikustera. Egun batean komisaldegira joateko esan zidaten, baimenasko bertara heltzen zirela esanez. Denbora pila zain egon ondoren,gartzelara bidali gintuzten. Mekaguen… bagenuen non lo egin! Handikhiru hilabetera, 1940ko otsailaren 11n, etxera bidali ninduten. Denaden, igandero poliziarengana joan behar izaten nuen sinatzera:"Arriba España, viva Franco" esan, sinatu eta, hala,igandea erdi-erditik izorratuta!
Non hasi zinen lanean?
Ez zegoen lanik. Egunero bulego batera joaten nintzen lanik zutengaldetzera eta "mientras estén los de Zona Nacionalparados, los rojos ya sabéis…" esaten zidaten.Behobiatik Irunera bide bat egiten, Hondarribiako fortea egiten,ikazkin… ibili nintzen, Legazpiko Patrizio Etxeberrian lana eskainizidaten arte. Inguru honetan lan ezberdinetan ibili nintzen. Primerannengoela, Irunera itzultzeko zioen gutuna heldu zitzaidan. Koartelerajoan eta langileen batailoira bidali ninduten, Oiartzunera. GeroLesakara bidali gintuzten. Sekulako egurra ematen ziguten eta gosehandia pasatu genuen. Halako batean, baitaloia desegin eta soldaduegin gintuzten. Pozik geunden, kalera irten ahal izango ginela…abenduaren 20an Jakara joatea tokatu zitzaigun! Canfranc-era bidaligintuzten eskiatzera zihoazen jauntxoentzat elurra kentzera. Eguraldiona hasi zenean, Melillara bidali gintuzten! Azkenean, 1944an, askeutzi gintuzten. 8 urteko gerra egin genuen…
Nolatan etorri zinen Urretxu-Zumarragara bizitzera?
La Palmeran lanean nengoen, baina anaia Zumarragako eliza pareanzegoen zapatila fabrikan enkargatu zegoen eta peoia behar zuten. Halaetorri nintzen Zumarragara.
Rodriguezen ere lan egin omen zenuen…
Nire koinatuari Rodriguezen peoiak behar zituztela esan zioten eta,zapatila fabrika pikutara zihoala ikusi genuenez, bertara joannintzen.
Nolatan hasi zinen musika munduan?
Irundarra izanik, 16 urterekin San Martzialetan danborra jotzen hasinintzen. Duela urte mordoska bat, berriz, Kalebarrengo jaietan,Oriatarrekin jotzen hasi nintzen Kortaberri tabernan. Han zegoendanbor bat hartu, erredoble batzuk jo eta "Los bohemios delGoierri" taldean jotzea eskaini zidaten. Jaietan eta ezkontzetanbalsak, pasodobleak… jotzen genituen: Luis Arrizabalagak tronpetajotzen zuen, Ramon Esnaolak saxofoia, Leandro Aranzadik akordeoia etanik bateria.
Kontzertu asko ematen al zenituzten?
Lan asko egiten genuen, Euskal Herria osoan. Jotzeko baimena lortzeaudalek zer edo zer ordaintzea baino garrantzitsuagoa zen guretzat.Izan ere, erromerietan dantza egiteagatik 2 pezeta kobratzen genienmutilei eta diru asko ateratzen genuen. Gainera, Nafarroako tokiaskotan janaria ere ematen ziguten eta garai hartan janaria lortzeaez zen batere erraza. Dena den, lan gogorra ere bazen: herri askotangauerdira arte jotzen izaten ginen eta goizeko 7etan berriro jotzekoesnatzen gintuzten, lehen urteetan aire librean bozgorailurik gabejotzen genuen… Bidaiak sekulakoak izaten ziren: Barindanora joatekoGasteizera trenean joan ginen, bertan bazkaldu, Lizarrara trena hartueta Lizarratik autobusean Barindanora joan ginen. Beste batzuetankamioilariek eramaten gintuzten. Legazpiko eta Zumarragako musikabandetan eta Urretxuko txistulari bandan ere jo nuen. 1991n utzi nuenmusika, mokorreko ebakuntza izan ondoren.
Hainbeste kontzertu izanda, noizean behin lanean kaleegingo zenuen…
Zapatila fabrikan anaia nuen enkargatu eta "banoa eta gero hitzegingo dugu" esaten nion. Rodriguezen, berriz, merendatzetikjaitsi ondoren joaten nintzen patroiarengana. Hala, umore hobezharrapatzen nuen. Beste batzuetan, aurreko egun guztia musika jotzeneta parrandan eman ondoren, nekatuegi izaten ginen lanera joateko.Dena den, lana aurreratzen saiatzen nintzen beti.
Nolatan hasi zinen danbolinak egiten?
Danborrak "Txapas"-ek konpontzen zizkidan eta sekula eznintzen ikasteaz arduratu. Gero, txistularien danbolinak, atabalaketa danborradako danborrak konpontzen hasi nintzen. Ondoren, hemengotxistularientzat danbolinak egiten hasi nintzen. Izan ere, orduraartekoak gaizki eginak zeuden eta soinu txarra zuten. 1980an, berriz,Ansorenak eskatu zidan danbolin bat egiteko. Egin nuen hura ez zegoengaizki, baina ezta ondo ere. Hobetzen saiatu eta hirugarrena ondoatera zitzaigun, Ansorenaren oniritzia jaso zuen.
Nolatan jo zuen zuregana Ansorenak?
Jesus Segurolaren bitartez. Segurola eta Ansorena txistua hobetzenaritu ziren eta danbolina hobetzeko nigan pentsatu zuten. SegurolakAnsorenarentzat danbolin bat egin behar nuela esan zidan eta nikezetz esan nion, hura katedratikoa zela! Azkenean amore eman nuen.
Zein ekarpen egin zenituzten?
Animalia hestearekin egindako pordoia erabiltzen hasi ginenburdinezkoen ordez, teinkatzaile bat gehiago jarri genuen, ajusteekinasmatzea lortu genuen… Nik egin eta Ansorenak zuzendu egiten zuen,soinu egokia lortu arte.
Nondik lortzen zenuen materiala?
Egurra Bionatik lortzen nuen: kanpoko aroa pago egurrez egiten nueneta kaskoa okumez. Esparragoak Azkoitian egiten zizkidaten, oso ondogainera. Pordoia Alemaniatik ekartzen nuen.
Instrumentu asko egingo zenituen…
800 atabal eta danboril inguru egin nituen. Bizkaian ez dakit nolakonpontzen ziren, baina gainontzeko herrialdeetarako nik egitennituen. Telefonoz eskatzen zizkidaten eta etxeko atea zabalik izatennuen. Bakarrik bizi nintzenez, sukaldea lan egiteko erabiltzen nuen.
Tailerra jartzeko moduan zinen…
Ramon Arbizuk, alkate zela, soldata txiki baten truke danbolinakegiten irakastea eskaini zidan. Ideia polita zen, baina dagoenekozahartuta nengoen.
Zutaz gain, nork gehiagok egiten zituen danbolinaketa atabalak?
Inguru honetan ni nintzen danbolinak eta atabalak egiten zituenbakarra. Nireak ez zirenak, Valentziatik ekarritakoak ziren. Haiekaskoz ere merkeagoak ziren, baina erosi eta berehala soinua hobetzeraekartzen zizkidaten. Horretarako hau eta bestea aldatu behar zelaesaten nien: azkenean, haiek konpontzea nireak erostea bainogarestiagoa zen.
Noiz utzi zenion lan egiteari?
1998an. Bakarrik bizi nintzen igogailurik ez zuen etxe batekolaugarren solairuan eta alabarengana etorri behar izan nuen. Bakarrikbizi nintzenean lan egiteko nahi adina toki nuen, baina hemen ez.Izan ere, danbolinak eta atabalak egiteko tailer txiki bat behar da.
Nork hartu zuen zure lekukoa?
Jose Manuel Agirre tolosarrak deitu zidan eta dakidana irakatsikoniola esan nion. Oso gizon azkarra da eta berehala ikasi zuen. Nikdena eskuz egiten nuen, baina Agirrek makineria jarri zuen eta hortikbizi da. Zumarragako, Beasaingo, Legazpiko… danborradetakodanborrak konpontzen nituen eta Agirrerengana joateko esan nien.
Omenaldiak jasoko zenituzten…
1998an Merkataritza Ganbararen omenaldia jaso nuen eta urtebeteberanduago, 1999an, EAkoek Jesus Segurolari eta bioi omenaldia eginziguten. Jesus eta biok ondo moldatu gara beti. Izan ere, berakapenas hitz egiten du eta nik, ordea, asko.
Herriko txistularien estimua izango duzue, gainera.
Urretxu eta Zumarragako txistulariek ekitaldi guztietara gonbidatzengaituzte Ramon Esnaola, Jesus Segurola eta hirurok. Joateko asmoaazaltzen badugu, gure bila etortzen dira gainera.