Nortzuk izan zineten Irimoko gurutze berriarenbultzatzaileak?
Gurutze berriaz hitz egiten hasi zirenak "Torcida"elkartekoak izan ziren. Goierrikoengana etorri ziren asmoa azaltzeraeta primeran iruditzen zitzaigula esan genien. Hala, elkarrekinlanean hasi ginen.
Bi elkarteetako jendeak soilik parte hartu zuenegitasmoan?
Ez, ez… Urretxuko gazte gehienok parte hartu genuen lanetan etaherritik kanpoko zenbaitek ere bai. Pio Rodriguezen Azpeitiko lagunbatzuk harginak ziren eta haiek ere lagundu zuten.
Zer oroitzen duzu egindako lanaz?
Aterbea egiten hasi aurretik, apirilean, 200 litroko bidoiak eramangenituen Irimo puntara euri urez bete zitezen. "Abril, aguasmil" esaten da, baina hilabete guztian ez zuen euri tantarikegin! Hori dela eta, ura Lizarriturritik igo behar izan genuen astoeklagundurik.
Lan gogorra izango zen…
Ez zirudien, baina azkenean lan gogorra izan zen. Dena den, gazteakginen eta, gainera, beharrezkoa zela uste genuen. Beste herrietakomendietan gurutze txukunak zeuden eta… Egunero joaten ginen ahalgenuena egitera, lanetik irten ostean. Lehenbizi, zelaiunea egingenuen eta gero puskatutako harriekin aterbea. Aterbea egin aurretik,Irimo zorrotza zen. Gurutzea Francisco Alberdiren perrategian eginzuten eta bi zatitan igo genuen, idiek lagunduta.
Nola lortu zenuten dirua eta gurutzea egiteko dirua?
Ez dut dirurik eskatu genuenik oroitzen. Harriak handik bertatikatera genituen eta porlana umetako laguna nuen Honorio Alberdik emanzigun. Garai hartan porlana errazionatua zegoen, baina behar adinazaku lortu zizkigun fabrikako prezioan. Gurutzea Iberdueroren posteakegiteko erabiltzen zen materialarekin egin zen. Jakin ezazu nondikatera zen material hura!
Zer dakizu gurutze zaharraz?
Oso zaharra da, ni jaiotzerako hor zegoen eta 87 urte ditut…Ugaldetarrena zen eta ez kentzeko eskatu ziguten. Hori dela eta,aterbearen aurrean jarri genuen. Beranduago, aterbearen aurrean ezzela oso ondo gelditzen iruditu zitzaigun eta barrura sartu genuen.
Gurutze berriaren inaugurazio ekitaldia sekulakoaizango zen...
Parrokoak meza eman zuen eta jende asko elkartu zen. Terraza etazelaiunea jendez gainezka ziren. Lan egiten egon ginen garaian ere,parrokoa askotan igotzen zen Irimora guri janaria eramatera.
Goierri Kirol Elkartearen sorreran ere parte hartuzenuen, kirolzale handia izan al zara?
Gaztetan asko joaten nintzen mendira eta 100 mendien diploma lortunuen. Diploma hau lortzeko, bost urtetan Euskal Herriko 100 mendi igobehar ziren. Pirinioetatik hona dauden mendi gehienak ezagutzenditut. Mulhacen mendian ere izan naiz. Izan ere, garai batean emazteaeta biok urtero Malagara joaten ginen negua igarotzera eta han eremendira joaten nintzen.
Oso mendizalea izan zara, beraz.
Nire zaletasun handiena izan da. Duela urte pare bat utziko nionmendira joateari. Ordura arte, sarritan joaten nintzen Irimora. 80urte pasatxorekin Irimora igoa naiz. Duela aste batzuk ere izannintzen, baina autoan! Dena den, burugogor jarriko banintz, oraindikere Irimora igotzea lortuko nukeela uste dut. Ez dut astakeriarikegin nahi eta 50. urteurreneko ekitaldietara baten batek autoanigotzen banau soilik joango naiz.
JavierAreizaga, Irimoko gurutzearenzaindaria
50 urte ondoren Irimoko gurutzea eta aterbea hain egoeraonean badaude, bere garaian lan ona egin zutelako eta ordutikzainketaz arduratu den jendea egon delako da. Gurutzea eta aterbeamaite dituen urretxuarrik bada, hori JavierAreizaga da: zaintzelanen ardura bere gain hartu zuen eta urteurren ekitaldietakoarduradun nagusia ere bada.
Areizagak azaldudigunez, ez dago bakarrik garbitze eta zaharberritze lanetan. "PirloBeltran, adibidez, ia egunero joaten da Irimora eta bertan pilatutakozaborra jaisten du. Gurutzea duela lau urte margotu genuen azkenekozJose Mari Aztiria etabiok. Barrualdea eta goialdea pintatzea, zuloak soldatzea… ez dalan erraza. Datorren urtean berriro egin beharko dugu zaharberritzelana, bost urtetan behin egitea komeni baita. Izan ere, han goranhaizeak, euriak eta elurrak gogor jotzen dute. Aterbea, berriz, duelazazpi bat urte txukundu genuen azkenekoz. Horrek ez du hainbestekolanik ematen, nahiz eta dagoeneko zulo bat egin den".
Irimoko gurutzea eta aterbea zaintzearekin nahikoa ez, etaLizarriturri txukun mantentzeaz ere arduratzen da Areizaga."Mahaiak konpontzeko eta bertako aterbean beste mahai batjartzeko asmoa ere badut. Aterbe hori auzolanean txukundu genuenmendizaleei euritik babesteko edo bertan jateko aukera emateko".
Horretaz gain, Goierrikoek Urte Berri eguneko ekitaldia eta SanJuanetako Irimora Igoera ere antolatzen dituzte. "Mendiarekinzerikusia duten gaiak mendizale taldeok antolatu behar ditugu, nahizeta gu bi lagun bakarrik gauden: JoseMari Aztiria eta biok. Duela urte batzuk nahiko erretanenbilen eta eskerrak Jose Mari azaldu zen".
Irimoko gurutzearen 50. urteurreneko ekitaldien antolaketan ere biakdabiltza. Gurutzea irailaren 11n inauguratu zen, baina urteurrena 4anospatuko da. "Irailaren 11n Belokiko gurutzearen eguna erebadenez, aste bete aurreratu dugu ospakizun ekitaldia. 25.urteurrenaren inguruan zazpi punten inaugurazioa izan bazen,oraingoan txistulariekin eta trikitilariekin kalejiran igotzeko asmoadugu. Goran mezan eta bertsolarien eta dantzarien saioak izango dira.Ondoren, Irimon bertan bazkari herrikoia egiteko asmoa dugu.Bukatzeko, denok elkarrekin jaitsiko gara". Horretaz gain,iraila hasieran Irimon ateratako argazkien erakusketa ere izango daJuan de Lizarazu aretoan.