Ordutik, Musika Bandak ez du ia etenik izan eta hori da LanderZurdoren ustezmeriturik handiena. "Bere sorreraz geroztik, Zumarragako MusikaBandak ia etenik gabe emanaldiak eskaini ditu. Agirietan herrikofamilia askotako kideek bandan jo dutela ikus daiteke".
Urte hauetan guztietan errepertorioa asko aldatu da, noski. "Ezdago denboran oso atzera joan beharrik errepertorioa zeharo aldatudela ikusteko. XX. mende erdialdean, esaterako, prozesioak,pasakalleak eta dantzaldiak ziren nagusi. Bandak oso funtziogarrantzitsua izan du beti herrian eta unean-uneko musika beharraketa gustuak asetu ditu. Bilakaeraren ondorioz, egun genero ia guztiaklantzen ditugu: sinfonikoak, jazz, filmetako musika… Horretarako, duela urte batzuk bandarako instrumentu mordoska erosigenuen, Zumarragako Udalaren laguntzaz. Jende asko harritu egiten dalehenengoz bandaren kontzertua entzuten duenean, pasodobleak etaantzerakoak soilik entzungo dituztelakoan joaten baitira". Denaden, bandakoek oraindik hasiera batean jotzen zen musika erejorratzen dute. "Zartzuela, esaterako, musika bandekin oso lotuaegon da beti eta, gainera, egun zartzuelaren susperraldia izaten arida".
Kide kopuruari dagokionez ere, aldaketak izan dira ZumarragakoBandan. "Egun Valentzia aldeko 100 kidetik gorako bandak, 50kide inguruko banda ertainak eta banda txikiak daude. Zumarragakoakegun 50 kide inguru ditu, ertaina da beraz. Hasiera batean txikiagoazen eta zuzendaritza hartu nuenean ere, 30 lagun inguru zituen".
Izan ere, garai batean ez zegoen musika eskolarik eta askoz erezailagoa zen bandarako musikariak lortzea. "Zuzendaria etabandako hainbat kide izaten ziren jendea bandan jotzeko trebatzenzutenak. Irakaskuntza ez zen egungoa bezain ona, baina aisialdirakoeskaintza handirik ez zegoenez, musikan hasten zirenek buru belarriegiten zuten".
XIX. mendean herritarrek kontzertu gutxiz gozatzeko aukera zuten.Horregatik eta bere izaera herrikoiagatik, banda oso estimatua zen."1896an Bilboko nazioarteko txapelketan bi domina lortu zituzteneta ongi etorria sekulakoa izan zen: herri guztia joan omen zengeltokira harrera egitera". Izan ere, lehiaketa hura irabazteaez omen zen ahuntzaren gauerdiko eztula izan. "Frantziako 1.500musikarik parte hartu zuten, militarren bandak ere izan ziren…".
XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera oso oparoak izan omen zirenZumarragako bandarentzat, baina gorabeherak ere izan ditu. "Unehobeak eta okerragoak izan ditugu, baina garrantzitsuena hainbesteurtetan iraun izana da: 1860 inguruan sortutako taldeaz hitz egitenari gara! Gizartean eman diren aldaketek bandan eragina izan dute.Orbegozon txandaka hasi izanak, esaterako, eragin handia izan zuen:entseiuen antolaketa eta bandako kideen arteko harreman estua zailduzituen".
Lander Zurdogarai hartan sartu zen Zumarragako Bandan. "Nire familian,aitaren aldetik, musikari asko daude. Aitak ere Zumarragako Bandan jozuen eta ni 1963an hasi nintzen, 15 urte nituela. 1987an, JesusGonzalez Bastidak utzi zuenean, zuzendaritza eskaini zidaten etaEitzako jaietan egin nuen estraineko lana".
Zurdorenzuzendaritzapean banda hazi eta gaztetu egin da. "MusikaEskolarekin hartuemana sendotzen saiatu ginen eta, hala, partaidekopurua igotzea eta banda gaztetzea lortu genuen. Garai batean jendeabizitza guztirako sartzen zen bandan, baina egun, gizartean bizi denmugikortasuna dela eta, sartu-irten gehiago daude. Zorionez, MusikaEskolan egiten den lanari esker, ez dugu gazteak lortzeko arazorik.Taldeko gehienak gazteak dira eta batzuk ez dira 20 urtera heltzen.Musika benetan gustuko duten Musika Eskolako ikasleak bandan sartzekodesiratzen daude, baina gutxieneko maila eta esperientzia behar da.Urte asko daramatzagun batzuk ere bagaude oraindik".
Etorkizunera begira, bandakoek ildo beretik jarraitzeko asmoa dute."Gure helburu nagusia herritarrei musika emanaldiak eskaintzeada. Hilero kontzertu bat eskaintzeaz gain, danborradetan, SantaLutzitan, Errege kabalgatan… ere jotzen dugu. Herritarrenproposamenak ere onartzen ditugu. Bestalde, zenbait irteera ereegiten ditugu gazteak motibatzeko, pasodoble CD bat grabatu genuen…Bandak herriko musikazale gazteei euren zaletasuna lantzeko aukerabikaina eskaintzen diela esan beharra dago: bai hobby moduan, baimusika munduan lehen pausoak emateko".