Egia. Suerte galanta da, eta berebiziko plazerra, bazkari ederrakegitea, batez ere lagunarte onean egiten baditugu, baina besterik ez.Ez da, esaterako, ekintza kulturala, sinestarazi diguten bezala. Ezbehintzat telebisioa ikustea, perretxikoak bilatzea edoautomobilez bidaiatzea baino gehiago. Izan ere, ekintza horietanguztietan janzten dugu zerbait geure burua; lehoien ohitura sexualakzeintzuk diren jakiten dugu, "amanita" onak eta txarrakbereizten ikasten dugu eta El Ejidon inondik inora negutegi asko egonbehar duela jabetzen gara. "Soldadutzan militarrak zer nolakoaluak diren konturatu ninduan" esaten duenik bada. Alegia, iagiza-ekintza eta egoera guztietatik ikasten da zerbait, eta,beraz, neurri horretan dena litzateke kultura. Baina neurrihorretan bakarrik.
Hipokratesek esan omen zuen jaten duguna garela. Jakinaren gaineanedo jakin gabe, mediku greziarraren pentsamendua zeharo gure egindugu. Eta konbentzituta gaudenez gure dieta eta gure jakiak inondiren egokienak direla, eta babarrunak hanburgesak baino milioikaaldiz hobeak direla gorputzarentzat eta izpirituarentzat, izugarrizkolanak hartzen ditugu sukaldean, gero eta gehiago zabaltzen ari direnjaki aurreprestatuei edo MacDonaldsei mesprezu ezkuta ezinezbegiratuz.
Bada ez, ez gara estatubatuarrak baino sanoagoak, ez eta ingelesakbaino kultuagoak, horiek gurina eta "fish and chips" erruzirensten duten arren. Kontua zera da, guk, euskaldunak, hain ondojaten dugunez (bai behintzat 36ko gerra ondorengo goseteabukatu eta gero) eta haiek, esaterako alemanak eta holandesak, haingaizki elikatzen direnez, zahartzarora iritsitakoan gu enborrakbezain lerden egon beharko genuke, eta haiek porru eginda. Baita zeraere. Bi adibide esanguratsu, nire ustez, jarriko ditut.
Donostian Munduko Beteranoen Atletismo Txapelketak jokatu berridira. Hirurogeita hamar eta laurogei urteko aitona ingeles etaestatubatuarrek majo egin dute korrika, baita domina gehienakeskuratu ere. Egia da Afrikako atletik ez dela Donostian azaldu,horrelako bidaietan eta egonaldietan xahutzeko dirurik ezdaukatelako, eta haiek (oso bestelako elikatze-ohiturekin) hemen izanbalira emaitzak ezberdinak izango liratekeela. "Ingeles etaamerikar agure horiek sano jango dute, ordea" pentsatuko dunorbaitek. Bada nik neure begiekin Donostian ikusitakoa ez zen hori; Anoetako estadio ondoko karpa erraldoian saltxitxak, hanburgesak etasandwichak zirela atletek gehien jaten zituztenak. Eta edan,Coca-Cola.
Hori gorputzari dagokionez. Buruaz ari bagara, eta Donostiatik irtengabe, Nazioarteko Fisika Batzar handi bat izan da irailean Kursaalen.Zazpi Nobel Sari izan dira kongresuko izarrak. Zazpiak ere urtetanaurrera joandakoak eta hain gaizki jaten den herrialde horietakoak.Seguru adin horretan disfrutatu daitekeen plazerrik handiena izandutela Alde Zaharreko jatetxeetako gutiziak dastatuz.Horretan zalantzarik ez, baina gure kontura itzuliz, hanburgesak etasandwichak irentsi beharrean aipatutako agure horiekume-umetatik euskaldunok bezain sano, natural eta bapo jan izanbalute… zer marka ez ote lukete ezarriko Anoeta estadioan? EtaNobel Saria eskuratzea? Ba gure gazteek Selektibitatea gainditzearenpareko marka izango litzateke, ez gehiago.
Gotzon Aranburu