Euskara ikasteko hamar aholku
Testu hau PelloBiainek idatzi zuenduela urte batzuk. Euskaraz ez jakitetik filosofia klaseak euskarazematera pasa dela ikusirik, zaila izango da gai honen ingurukoaholkuak emateko pertsona aproposagorik topatzea!
1.-Lehenik eta behin, ikas ezazu euskara benetan ikasi nahi duzulako.Hala ez bada, koherentea izan zaitez eta ez ikasi, euskarak maitalelibreak nahi baititu, ez menekorik. Eta euskara ikasi beharra baduzu,(lana, titulua…) ikas ezazu euskaraz egin nahi duten pertsonekikoerrespetu eta maitasunagatik. Horixe izango da argudiorik onenaerdaraz egin nahi duzunean errespetu eta maitasun berberak eskatzeko.
2.-Hurbil zaitez euskararengana aurriritzirik gabe, euskara besteedozein hizkuntza bezain ikasgarria eta mintzagarria baita: euskaraez da ez hobea, ezta txarragoa ere, ez da errazagoa ezta zailagoaere: utz iezaiozu barreneraino sartzen oztoporik eta aurriritzirikgabe.
3.-Eduki ezazu euskara (eta edozer) ezagutzeko jakinmina, jakinminezezagutza gozagarri baita. Hala ez bada, euskara (eta edozer)aspergarria irudituko zaizu eta berehala gogaituko zara.
4.-Uste osoa izan ezazu zeure buruan eta sinets ezazu benetan euskaraikasteko gai zarela, hau da, lehenago edo beranduago eta kosta ahalakosta, zureganatuko duzula. Uste oso honek indar handia emango dizuunerik zailenetan. Hala eta guztiz ere, eraman ezina egiten bazaizueta sofritzen baduzu, uztazu eta lasai lo egizu.
5.-Gogoz ikas ezazu euskara: zenbat eta gehiago ikasi, orduan etagogozkoago. Izan ere, euskara ikasteko bidean erdia atsegina da etabeste erdia ahalegina. Era berean, gutxi jakin arren, baloratu,gozatu eta handitu dakizuntxoa, horrela, euskara ez da izango faltazaizun zerbait, zure barruan haziz doan eta gero eta zureagotxoa denzerbait baizik.
6.-Kontuan hartu milaka ariketa egin beharko dituzula, baina euskarapaperean zimeltzea nahi ez baduzu, izan zaitez lotsagabe euskaraahoratzeko orduan eta bila itzazu lagunak euskaraz mintzatzeko,horrela bakarrik ikusiko baituzu aurrera egiten duzula.
7.-EGA titulua edo eskuratu behar baduzu, ez ahaztu titulua lortu etagero hasiko zarela benetan euskara ezagutzen eta zure barruansendotzen eta bizitza osoa ez dela aski euskara (ezta erdara ere)osoki ikasteko. Eta ez zaitez harritu euskara ikasten duzunean erdaraere ikasten baduzu.
8.-Sar zaitez beldurrik gabe euskararen munduan: literatura, kantak,bertsoak… eta ohartuko zara euskara esker onekoa dela: zukeuskarari bizia ematen badiozu, euskarak bizia emango dizu. Biziezazu euskara eta euskarak biziko zaitu.
9.-Saia zaitez euskara ahalik eta ondoen mintzatzen, baina ezeuskaraz perfektuki mintzatzen, perfekzioa jainkoen kontua baita.Erabil itzazu baliabide guztiak: hitzak ikusi, entzun, idatzi,asmatu, jolastu, sentitu, arnastu, laztandu…
10.-Goza ezazu euskarak eta erdarak eskainiko dizuten askatasunaz,askatasuna hautatzeko ahalmenean bakarrik gauzatzen baita eta biekmerezi dutelako zure askatasun eta maitasun mugagabeak.
Pello Biain:“Euskara ikasteko maitasunezko harremana izan behar duzu berarekin”
PelloBiainen aitarenfamilia euskalduna da, baina euskararen katea berarekin etetekotanizan zen: aitonak apenas zekien gazteleraz, aita gazteleraz euskarazbaino hobeto moldatzen da eta Pellokapenas zekien euskaraz. Euskal munduarekin zuen harremana kulturareneta politikaren bitartekoa zen. "Euskaldunen mundua kantuenbidez ezagutzen nuen. Bestalde, euskararen inguruan zegoenideologiarekin, abertzaletasunarekin, ere harremana nuen".
Euskara ikasteko egin zituen lehen ahaleginak antzuak izan ziren."Gaueskoletan eta euskaltegian ibili nintzen, mila ariketa eginnituen… baina ezinezkoa iruditzen zitzaidan, egunen batean,ikasitako aditz horiek ahotan jartzea".
Egun batean, ordea, euskara bere egin arte ez zuela amore emangoerabaki zuen. "Taberna batzuetan lan egin nuen eta euskaraz hitzegiten zidaten pertsonei mesedez gazteleraz hitz egiteko eskatzeaksekulako amorrua ematen zidan. Bestalde, irakaskuntzan lan egin nahinuen eta banekien horretarako euskara ikasi beharra nuela. Ikasketakbukatu eta soldadutza egin ondoren, erabaki sakona hartu behar izannuen: hemen gelditu eta euskara ikasi edo kanpora joan. Gelditzeaerabaki nuen".
Biainek bi urte emanzituen euskara ikasten, buru-belarri. "Urtarriletik ekainerabitartean egunero bost ordu eman nituen euskaltegian. Arratsaldean,berriz, ariketak egiten nituen. Irailean Lazkaora joan nintzen,euskara ikasteko bertara joan behar zela esan baitzidaten. Garaihartan, boom-a izan zen: barnetegia ireki berria zen eta euskaraikasteko bermea zegoen".
Lazkaon urte eta erdi eman zuen. "Ordura arte euskaraz esaldilaburrak esateko gai nintzen soilik eta, bertan, EGA eta filosofiaklaseak euskaraz emateko titulua atera nituen. Hilabete gogorrak izanziren, neure buruari euskaraz egin behar nuela zin egin bainion.Hasieran, ostiraletan etxera itzultzen nintzenean, korapiloikaragarria ekartzen nuen. Izan ere, gauzak adierazi nahia eta ezinaoso gogorra da. Zumarragara etortzea eta erdaraz egin ahal izatealiberazioa zen".
Hiru helbururekin hartu zuen PelloBiainek horrenkonpromezu sendoa. "Euskaldunek euskaraz hitz egiteko duteneskubidea errespetatzeko, euskal kulturan murgiltzeko eta libreagoaizateko. Izan ere, hizkuntza bakarra badaukazu, hizkuntza horretanhitz egitera kondenatuta zaude. Bestalde, euskara ikasteko arrazoisentimentalagoa ere banuen: aitaren familiaren aldetik euskararenkatea nirekin hautsi zen eta horrek amorru handia ematen zidan".
Euskara ikasteko arrazoi sendoak eta gogoa izanik, ez omen zitzaionbereziki gogorra egin. "Zortea izan nuen, euskararekinmaitemindu egin bainintzen. Zenbat eta gehiago ikasi, orduan etagehiago gustatzen zitzaidan. Gainera, ikasten nuena ahotan jartzennuela ikusten nuen. Neureganatu nezakeela ikusi nuen eta betikotopikoak gainditu nituen: euskara oso zaila da, inoiz ez duzu hitzegingo euskaldun zahar batek bezala… Euskara ikasteko maitasunezkoharremana izan behar duzu berarekin, gustatzen ez bazaizu jai duzu".
Gogoak eta bere izaerak lagundurik, berehala ekin zion ikasitakoapraktikan jartzeari. "Edozein hizkuntza ikasteko eta hitzegiteko lotsagabea izan behar duzu, futbol entrenatzaileak bezala.Gainera, Andoni Salamero eta Jose Luis Padron bezalako euskaldunzaharrekin elkartu nintzen eta hasieratik euskaraz egin nuen".
Biainen ustez, jendeakez die euskara ikasten dutenei aparteko meriturik onartzen. "Ezdut uste jendea euskaldun berri batek egiten duen ahaleginazkonturatzen denik. Bestalde, maila batera helduta, jende asko ez dakonturatzen euskaldun berria zarenik. Horrek euskara ikastea posibledela erakusten du".
Ikasketa ez omen da, ordea, euskaltegian amaitzen. "Euskararenmundua Lazkaotik irteten zarenean hasten da. Tituluak aterata nahikoaegin duzula pentsatzen baduzu, azalean geldituko zara eta euskarazimeldu egingo zaizu. Nik argi daukat ez dudala sekula bukatuko.Euskaldun zahar-berria naiz: 20 urte egingo du euskara ikasi nuela,baina oraindik neure burua euskaldun berri ikusten dut. Dena den,lanari esker euskararekiko harremana etengabea izan da eta horrekeragin handia izan du. Horrela ez bada, bakoitzak aurkitu behar dunorbait euskaraz hitz egiteko. Jende askoren arazoa hori da, ez duelanorekin euskaraz hitz egin".
Pellok oso argi duahaleginak merezi duela. "Hizkuntzek harremanak egiteko baliodute eta hori oso polita da. Bestalde, beste giro batzuetan, euskalkulturan… sartzeko balio du. Gainera, askatasun handia ematen du:euskaraz edo gazteleraz egin erabakitzeko askatasuna ematen du.Merezi du, benetan".
Iñigo Garrido:“Eguneroko bizitzan ahal dudan guztia euskaraz egiten saiatzennaiz”
Iñigo Garridoere urte askoan euskara ikasten aritu den herrikidea dugu. GarridoEuskal Herriko toki askotan aritu da lanean eta, hala, euskalki edoeuskaraz hitz egiteko era ezberdinak ezagutzea egotzi zaio. Horreknahastea ekarri badio ere, jakin izan du nahasketa zuzentzen, etaaise aritzen da orain euskaraz.
Zer harreman zenuen euskararekin ikasten hasi aurretik?
Gure familian, nahiz eta euskara ez egon gure bizitzan finkatuta,beti eduki dugu harremana. Nahiz eta orokorrean gazteleraz mintzatu,beti zeuden euskaraz esaten zenituen hitzak edota esamoldeak… Horrez gain, senitarteko batzuk euskaldunak dira eta haiekin, nolaedo hala, euskaraz hitz egin dugu txikitatik. Eskolan 6-7 urterekinhasi ginen ikasgai moduan euskara ematen. Nahiko garai txarra zen,irakasle gehienek ere ez baitzekiten euskaraz. Haiek ere euskaldunberriak izaki, sekulako nahasteak sortzen ziren.
Noiz erabaki zenuen euskara buru-belarri ikastea?
17 urterekin eskola utzi eta lanean hasi nintzen. Lehenengo lanaLeitzan izan nuen, bi urtez, eta han jende guztia euskalduna zen,bere bizitza guztia euskaraz egiten zuen. Niri sekulako amorruaematen zidan euskaraz ondo ez jakiteak. Horrela, euskaltegian hasteaerabaki nuen. Bi urtez aritu nintzen AEK-n eta harreman oso onak eginnituen. Irakasleak zoragarriak ziren eta hala nola euskara pittin batikasi nuen. Hori bai, ikasitakoa ahalik eta lasterren praktikanjartzen saiatzen nintzen. Bestalde, nire koadrilako gehienakeuskaldunak dira eta laguntza handia eman zidaten. Asko eskertzen dutalde horretatik izan dudan laguntza, ikasitakoa, ahal bezainpronto ahotan jartzea ahalbideratu didalako. Badaude euskaldunzaharrak beti daudenak prest zuri laguntzeko. Hor dago koska,ikasitakoa lehenbailehen ahoan jartzean.
Zer izan da gehien kostatu zaizuna?
Aditzak. Leitzan ikastean, hango hizkeraren berezitasunak ereneureganatu nituen. Gerora, Elorrion lan egitea tokatu zitzaidan, etaElorriokoek beste hizkera bat darabilte. Gero Lekeition, Getarian,Donostian, Iruñean…. aritu naiz lanean, eta noski, lekuhorietan darabiltzatenak denak euskarak dira, baina leku bakoitzekoakbere berezitasunak dauzka, bakoitzak bere aditzak dauzka eta ohituratxarrak hartzen joan nintzen. Askotan nahasten nituen lekuezberdinetako aditz eta hizkerak. Hori guztia alde batera utzi etaeuskara batua ikasten hastea asko kostatu zitzaidan. Gaur egun,oraindik ere, akatsak egiten ditut. Kristoren nahasketa nuen buruaneta asko kostatu zitzaidan hori zuzentzea. Bi urte daramatzatUrretxuko euskaltegian ikasten, nahastea zuzentzeko.
Erabilgarria egin al zaizu gerora euskara?
Baietz esango nuke, gehienbat telebista ikusteko, irratia entzuteko,liburuak irakurtzeko… oso lagungarria da. Horrez gain, badaudeeuren bizitza euskara hutsean egitea erabaki duten pertsonak, eta nikuste dut haiei ere errespetua izan behar diegula. Nahiz eta hemendenok berdin pentsatu ez, elebitasun batean bizi garela argi izanbehar dugu, eta hori errespetatu egin behar dugu.
Zein da orain euskararekin duzun harremana?
Eguneroko bizitzan ahal dudan guztia euskaraz egiten saiatzen naiz,nahiz eta zoritxarrez, nire gurasoekin adibidez, ezin dudan. Denaeuskaraz egitea oso zaila da, Zumarragan euskararen egoera ez baitanahi genukeen bezain ona. Nahiz eta euskaraz jakin, normalean ez daerabiltzen eta asko kostatzen da lagun talde bat osatzean euskarazhitz egitea. Hala ere, saiatzen gara, eta azkenaldian gehiago.Bestalde, askotan nire inguruan sortzen dira euskara erabili ezindudan momentuak eta gaztelerara jo beharra izaten dut, baina horialdatzea gure esku dago.
Zer esango zenieke euskara ikasi nahi bai, bainaoraindik ere pausua ematera ausartu ez direnei?
Animatu egin nahi nituzke, joan daitezela denak euskara ikastera, osobaliagarria baita. Argi izan behar dugu, hemen biziz gero,elebitasun batean bizi garela, eta hori errespetatu egin behar dela,horrekin gozatu ahal izateko.
Lourdes Rodriguez:“Egunerokoan disfrutatzeko aukerak bikoiztu egiten dira”
Lourdes Rodriguezirakaslea dugu Gainzuri ikastetxean. Bere kasua azpimarratzekoa da,gutxi izango baitira hainbeste gogoz hainbeste lekutan euskaraikasten aritu direnak.
Zer harreman zenuen euskararekin ikasten hasi aurretik?Zer dela eta hartu zenuen euskara ikasteko erabakia?
Gaztetxoa nintzela, nahiz eta egoerak gazteleraz hitz egiterabultzatzen zuen; etxean, gure familian, beti izan dugu euskararen etaeuskal kulturaren aldeko jarrera baikorra. Euskara ikastera gehienbatEuskal Herriak bizi zuen egoerak eta kontzientziazio kultural etapolitikoaren gorakadak eraman ninduen. Horrela, gure gunean, elizainguruan, sinesmenaren eta kulturaren inguruan gazte talde batelkartzen hasi ginen, apaiza zelarik gidaria. Gure helburua, baihizkuntzaren aldetik eta bai kulturalki heztea zen, gero era bereanmonitore gisa aritu ahal izateko.
Nolakoa izan zen euskara ikastearen esperientzia?
Giroak bultzatuta, gure nortasuna bilatu nahian, hizkuntza ikastengenuen aldi berean kulturalki ere janzten joan ginen: historia,etnografia, musika (Valverde, Knorr…)… Haien kantaldietan sortzenzen giroak, haien abestiek…. asko lagundu zuten euskararen inguruansortu zen mugimendua indartzen. Basauriko San Migel auzokoa naiz etahan hasi nintzen euskara ikasten 15 urterekin. Apaiza genuenirakaslea eta klaseak gauero izaten genituen. Bizkaieraz hasi nintzenikasten, eta horrekin batera, Labayru institutuko zenbaithistorialari eta etnograforen hitzaldi eta ikastaroetara ere joatenhasi nintzen. Derioko udako seminarioan izaten ziren jardunaldietanere parte hartzen hasi ginen. Euskerazaleak elkartean ere aritunintzen, Xabier Peña idazle tolosarra ere irakasle izan nuela.Bere klaseetan Castejanak idatzitako Iparragirreren bizitzari buruzkoliburua lantzen aritu ginen. Nork esango zidan geroUrretxu-Zumarragara etorriko nintzenik bizitzera! Hori guztiaz gain,irakasleentzat Zornotzako eskolan antolatzen ziren larunbatetakoikastaro berezi batzuetan ere hartu nuen parte, EGA tituluaateratzeko. Gero, hizkuntza eskolan ere aritu nintzen, beste batzuenartean Koldo Mitxelena izan nuelarik irakasle. Zortea izan dut,euskal kulturan garrantzitsu izan diren pertsona askorengandikikasteko eta ikasi ahala ingurukoekin, lagunartean, lanean…praktikatzeko aukera izan dudalako. Umeen irakasle gisa hasinintzenez, beraiekin nire euskara landu eta hobetzeko parada izandut. Bi seme izateak ere, asko lagundu dit euskaraz ikasten; halaetxean bertan euskaraz bizitzeko aukera baitut.
Zer egin zitzaizun zailena?
Alde batetik aditzak, baina beste alde batetik, euskaldun zaharrekduten kutsua, aberastasuna, esamoldeak erabiltzeko erraztasuna….Ahoskera lantzea ere kostatu zait, bizkaitarra izanik, s-z akatsazuzentzea kosta egiten baitzait. Hainbeste urte euskara ikasten arituondoren, oraindik ere, ikasteko asko dudala ikusten dut.
Zer da gehien gustatu zaizuna?
Gai eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko izan dudan aukera, edotahizkuntzarekin disfrutatzeko dudana, ze izugarri gustuko dut euskarakgauza sinpleak eta xumeak esateko dituen baliabide eta konparazioak,gauza oso ederrak esateko aukera ematen digutenak.
Eguneroko bizitzan zer harreman duzu euskararekin?
Eguneroko bizitzan dena euskaraz egiten saiatzen naiz. Ohiturakdirela eta, askotan nahigabe irteten zait euskara. Nik zortea daukat,eskolan ere horretan baikabiltza. Euskara ez da soilik ikastekotresna, baita eguneroko bizitzan erabiltzeko, harremanetarako edotaherriko ekintzez gozatzeko. Euskara ikasita, eguneroko bizitzandisfrutatzeko aukerak bikoiztu egiten zaizkizu. Hizkuntzaidentitatearen zatia da, zure bizitza osatzen zoaz hizkuntzarekin.
Zer esango zenieke euskara ikasi nahi bai, bainaoraindik ere pausua ematera ausartu ez direnei?
Lehenengo, euskara hemengo kulturaren zati oso garrantzitsua delaesango nieke, ezin duguna galtzen utzi. Ez dela nahikoa "zezaila den" esatea. Ikastearekin batera norberak erabiltzen badu,eta ahalik eta gauza gehienetan begi eta belarrietatik euskarajasotzen saiatzen bada, euskara bizitzeko oso-oso baliagarria delajabetuko da eta ez zaio oso zaila egingo. Ezin da itxaron zerbaitjakin arte erabiltzeko, erabili ahala ikasten baitzoaz. Beti izangodugu dakitenen laguntza, zuzentzeko, animatzeko edota praktikatzeko.
Jorge Andueza:“Euskaldun zahar gehienek gutxi laguntzen dute”
JorgeAndueza "Pitu"-keuskara ikasgai izan zuen eskolan, baina ez zuen euskara menderatzealortu. Hori dela eta, 19 urterekin AEKn izena ematea erabaki zuen."Lagunak euskarazko ekitaldietara joaten baziren, nik ez nuenjoaterik eta amorrua ematen zidan. Halako batean, Lazkaoko MaizpideEuskaltegian zegoen lagun batek euskaltegian izena ematera animatuninduen. Goizean euskaltegira joaten nintzen eta arratsaldeanaitarekin lanera. Askoz ere errazago, berehala, ikasiko nuela ustenuen. Hori dela eta, hurrengo urtean Lazkaora joatea erabaki nuen".
Bi ikasturte astelehenetik ostiralera Lazkaon eman zituen."Azkenerako nazkatu eta utzi egin nuen. Orduan, bilatzen arinintzena aurkitu nuen egunkarian: baserri batean ikasitakoapraktikatzeko aukera. Zestoako Sastarrain baserri-eskolan urtebeteeman nuen".
Hiru urte barnetegian eman ondoren, JorgeAnduezak euskara mailaona lortu zuen eta erronka berria jarri zion bere buruari:unibertsitate ikasketak euskaraz egitea. "Neure buruari euskarazikasteko gai nintzela erakusteko, animatzaile soziokultural ikasketakegin nahi nituen; baina gizarte hezkuntza karreragatik ordezkatuzutela esan zidaten. Hala, unibertsitatean sartu nintzen".
Anduezaren ustez,euskara ikasi ondoren, euskaraz bizi ala ez hautatu behar da. Denaden, euskaldun berri batentzat ez omen da erraza euskaraz bizitzea."Ezin duzu denekin euskaraz hitz egin. Niretzat oso gogorra izanda euskaldunekin hitz egitea. Izan ere, euskaldun zaharrak euskaramaila oso altua ez duen euskaldun berriaz paso egiten du. Ezin dituzuguztiak zaku berean sartu, baina euskaldun zahar gehienek gutxilaguntzen dute. Gainera, oso gauza bitxiak gertatzen dira: herrikojendeak bertso saio batean ez agurtzea, esaterako. Zergatik? Bertsosaio batean erdaraz hitz egitea gaizki ikusia dagoelako eta nirekineuskaraz hitz egiten ez dutelako izango zen…".
Dena den, Jorgek ezzuen amore eman eta euskaraz hitz egiteko modua topatu zuen. "Zukzeuk bidea egiten ez baduzu, akabo. Beti euskaraz egiteko prestzeuden lagun batzuk topatu nituen eta horrek izugarri lagundu zidan.Gauza oso bitxiak gertatzen dira: Artizar aisialdi taldeko lagunbatekin euskaraz egiteko ohitura hartu nuen eta bera bezaineuskaldunak diren bere anaiekin, ordea, erdaraz egiten dut. Beregaraian, euskaraz egiten nienean erdarara pasatzen zirelako gertatuda hori".
Euskaraz egin ahal izateko, bertso eskolan izena ematea ere erabakizuen. "Herrian non aurkitzen duzu giro euskalduna? Euskaraz hitzegiteko ohitura duten lagunak ez badituzu, zaila da euskaraz egitea.Hori dela eta, bertso eskolan sartu nintzen".
Jorge Anduezakhainbat esparrutan euskaraz bizitzea lortu du, baina ez guztietan."Egunero ikasten da zer edo zer, baina gauza batzuk azaltzekoahalmenik ez dut oraindik. Gai honi buruz, ordea, asko hitz egin duteta ez zait kostatzen".
Zenbait egoeratan oraindik euskaraz egitea kostatzen zaion arren,lortutakoaz harro da, noski. "Euskara ikasteak beste perspektibabat eman dit. Hizkuntza bat ikasten duzunean beste errealitate batezagutzen duzu eta zure pentsakera aldatzen da. Izan ere, erdalduneneta euskaldunen pentsakerak ezberdinak dira. Orain badakit zer dennorbaiti erdaraz egin beharrak amorrazioa ematea, esaterako. Garaibatean, euskaldunak bi hizkuntza dituela eta solaskideak euskaraz ezdakienetan erdaraz egin behar duela pentsatzen nuen. Hizkuntzakikastea oso aberasgarria da, hizkuntza ikastearekin batera berekultura eskuratzen baituzu".
Hori dela eta, Anduezakerdaldun elebakarrak euskara ikastera animatu nahi ditu. "Euskaraikasteak merezi du. Izan ere, euskara ez dakitenek ezagutzen ez dutenerrealitate bat dago eta nahita nahiez beraien herrian bertan apurbat baztertuta daude: jende asko haurra izan ondoren euskara ikastensaiatu dela ikustea besterik ez dago. Aita-ama, aitona-amona,osaba-izeba… asko familiako haurrekin komunikatu ezingo direnbeldur dira. Motibazioa oso garrantzitsua da".