Zumarragan jaio zinen arren, haurra zinela Urretxurajoan zineten bizitzera…
Nire gurasoak Azpeitiko Atzerreka auzotik etorritakoak ziren.Jauregiren etxean jaio nintzen, baina lau hilabete nituela Urretxurajoan ginen bizitzera. Neure burua urretxuartzat izan dut beti, bainadagoeneko zumarragar peto-petoa eginda nago.
Txikitatik al zenuen apaiz izateko asmoa?
Monagilo izan nintzen. Don Nikolas zen erretore eta niretzat sekulakoerreferentea izan zen. Orduan aurkitu nuen nik sentsibilitate hau etaseminariora joatea erabaki nuen. 11 urterekin joan nintzen bertara.Bost urtetan latina eman nuen, hiru urtetan filosofia eta lautanteologia. Lehen lau urteak Saturraranen eman nituen eta gainontzekoguztiak Donostian. 1961ean ordenatu nintzen.
Nondik nora ibili zara ordutik?
Plaentxira bidali ninduten eta bertan 9 urte egin nituen.Esperientzia polita izan zen. Goizak klaseak ematen pasatzen nituen,gurasoek elizaren babespean sortutako zentro berezi batean. Diruzgaizki zebiltzanez, txintik ere ez nuen kobratzen. Arratsaldea apaizegintzetan ematen nuen: gazteekin, "Acción Catolica"-koandreekin… Hitzaldi asko antolatzen genituen eta beti poliziazinguratuta ibiltzen ginen, hitzaldiak ematera etor-tzen zirenakezagun samarrak izaten baitziren.
Plaentxitik nora bidali zintuzten?
1971n Eibarko oso parrokia aipatu batera pasatu ninduten: San Pioparrokiara. Han parroko egin ninduten. Eibarren ere klaseak emannituen: institutuan, mojen ikastetxean, ikastolan… Oso urte onakizan ziren, konprometituak eta aberasgarriak. Gazte asko zegoen gureparrokian eta sentsibilizazio lan handia egin genuen. Dena den, urteoso politizatuak izan ziren eta gogorrak ere bai. Parroko gehienaklangileriarekin oso konprometituak geunden eta espetxera erehorregatik joan ginen. 18 urte eman nituen Eibarren eta bertan utzigenuen izpirituaz pozik nago.
Zer ekimen antolatzen zenituzten?
Ebanjelioaren eta gizartearen inguruko teologia klaseak antolatzengenituen. Askatasuna, duintasuna… jorratzen genituen, teologiakonprometitua zen. Gizarte justuagoa bultzatu nahi genuen, erlijioaeta marxismoa nola uztartu ere jorratu genuen, erlijioa eta EuskalHerria… Bestalde, larunbatetan gazteentzako meza bereziak ematengenituen eta inguruko herrietatik ere etortzen zitzaizkigun.
Eibarren zeundela espetxera eraman zintuztela esanduzu, nolatan?
Gutunen bidez, telefonoz… mehatxuak izaten nituen, bainagainontzeko apaizen eta sekularren babes handia nuen. 70ekohamarkadan Ermuako Precicontrol enpresan greba izan zen etakonpentsazio-kutxa egin genuen langileek grebarekin jarraitzekoaukera izan zezaten. Halako batean diru pila bat sartu zen,dirudienez ETAk emana, eta hiru parrokori ETArekin bat eginda egotealeporatu ziguten. Zenbait urtetako espetxe-zigorra ezarri ziguten,baina amnistia heldu zen. Bandres, Peces-Barba… izan ziren gureabokatuak. ETAk guk ezer jakin gabe jarri zuen dirua eta guk, diruhura ikusi bezain pronto, baztertu egin genuen. RNEn-eta ETAnnengoela esan zuten, baina gezurra zen.
Eibarretik nora joan zinen?
Eibarretik joan aurretik, urtebete eman nuen Santa Agedan gaixoekin:astea bertan pasatzen nuen eta asteburuan parrokiara joaten nintzen.Oso betegarria izan zen. Ondoren, gotzainak Eskoriatzara joatekoeskatu zidan eta, Eibarren oso pozik nengoela esan nion arren, joanbeharra izan nuen. Bederatzi urte eman nituen bertan, oso gustura.
Handik Zumarragara etorri zinen…
Lehenago gotzainak Donostiara joatea eskaini zidan, baina ez nuennahi izan. Izan ere, Donostian harremanak ez dira hain sakonak.Ondoren, Zumarragara etortzeko esan zidaten. Ez nuen uste horieskainiko zidatenik! "Baina… ni Zumarragakoa naiz" esannien eta Urretxukoa naizela erantzun zidaten. Azkenean, baietz esannien. Ia 60 urterekin etorri nintzen eta dagoeneko pixka bat ahuldutanago, baina gustura. Jende oso jatorra ikusten dut.
Giro ona duzue, beraz, Zumarragako parrokian.
Komunidade polita dugu, baina badakit hau badoala. Badakit lasterapaizik gabe geldituko garela eta beste era bateko erlijiotasunaizango dela. Ez dakigu etorkizuna nolakoa izango den, baina orainartekoa bezalakoa ez dela izango argi dago. Gure erronka laikoakformatzea eta etorkizuna euren esku uztea da. Ziur naiz ere gureeliza beste era bateko erakundea izango dela: ez da inposatzailea etahierarkiakoa izango, umilki eta zerbitzurako ibili beharko du.Apaizak izango diren eta nolakoak izango diren… Zure komunitateangizon on bat ikusten baduzu, Jesukristoren mezuarekin konprometitua,nahiz eta ezkondua egon, zergatik ez ordenatu? Zergatik ez andreakere ordenatu? Ea gure eliza hau pixka bat irekitzen den… Elizazerbitzatzeko egina dago, bestela ez du merezi.
Zeure burua luzaroan ikusten al duzu Zumarragakoparroko?
Bikarioari ordezkoan pentsatzeko esaten diot… Gainera, artzapezanaiz eta zonalde osoko egoera begiratu behar dut. Dena den, oraindikurte batzuetan eutsiko diot. Aurrerako bizimodu lasaiagoa izan nahikonuke, baina zerbitzurako eta laguntzeko ere bai.
Urretxuar bat Zumarragako parroko, adar jotzeren batjasango zenuen…
Zumarragar peto egin naiz, bihotzez eta sentimenduz. Nire arrebak etanire lagunek hori entzuten dutenean… Zumarragan, berriz, "ezdakit, ez dakit… urretxuar handia zara zu!" esaten zidatenetorri nintzenean.
Izan ere, garai batean Iparragirreren papera ere betezenuen…
Bitan egin dut Iparragirrerena Euskal Jaian. Madrilgo San Luiskafetegian Gernikako Arbola abestu zuenekoa oroitu genuenean lehensaria lortu genuen. Ur-Gaineko asko parrokiako koruan zeuden etaseminariora bila etorri zitzaizkidan, euren karrozan Iparragirrerenaegin eta Gernikako Arbola kanta nezan. Bigarrengoan Zibilak esannaute kantatu nuen. Garai hartako askatasun falta zela eta, zeresanhandia eman zuen.
Urretxuarra eta, gainera, Athletic-zalea!
Nire erreferentziak Athletic, Orio eta Loroño ziren. OrduanUrretxun Athleticzale mordoska ginen. Izan ere, haurra nintzeneanReala bigarren mailan izaten zen sarritan eta Athletic euskaldunenespresio berezi gisa hartzen genuen. Ondoren, Realeko hiru jokalariezkontzea tokatu zait. Bestalde, Guruzeta, Esnaola, Diego eta "Pizo"Gomezen oso laguna naiz. Guruzeta nire monagilo izan zen eta ezkonduegin nuen. "Pizo", berriz, ikasle izan nuen. Arakistainekinere harreman handia nuen. Guztiek galdetzen zidaten gipuzkoarraizanik nola izan nintekeen Athletic-ekoa eta familian ere ardi beltzanaiz, baina…
Futbolzaleaz gain, kantuzalea ere ba omen zara.
Seminarioan solista nintzen eta katedralera joaten ginen kantatzera.Herri askotara ere joaten ginen eta, tartean, Urretxun kantatu nuen.Kantatzen jakitea beti ondo etorri zait, parrandetarako-eta.Harremanak errazago egiteko ere baliagarria da. Denetik pixka batatsegin dut, baina klasikoa, operak, napolitanak… beti gustatu izanzaizkit. Iparragirrerenak ere bai, noski!
Duela gutxi Txinan izan zara, bidaiazalea ere bazara,beraz.
Lehenengo bidaia handia Brasilera egin nuen. Hilabete eman nuenbertan eta oso aberasgarria izan zen: nire bizitzako egunik ederrenakbertan eman nituela uste dut. Bertako teologoekin egon nintzen etapobreekin konpromisoa nola bizi zuten ezagutu nuen. Europa erdialdeaneta Venezuelan ere izan naiz. Zumarragako parrokiako lagunekin,berriz, Jerusalemen, Istanbulen eta Txinan izan naiz.
Nolatan suertatu da Txinara bidaia?
Bidaia-agentzian oso aukera ona zegoela esan ziguten eta, hasierangehiegi-txo izan zitekeela pentsatu genuen arren, joatea erabakigenuen. 47 lagun izan gara bertan. Oraindik toki asko ditutezagutzeke, baina nahikoa egin dudala uste dut. Zerutik ikusiko ditutbeste guztiak…
Oporrak hartzeko eta bidaiatzeko premian izangozinen, gainera. Izan ere, etxez aldatu beharra ez da gozoa izaten…
Etxe nahiko enblematikoa zen eta ez genuen botatzea nahi, bainaazkenean amore eman dugu. Akordio nahiko ona lortu dugula uste dut:etxea botatzearren hiru pisu txiki, Karitasentzat-eta hiru lokal etagarajeak emango dizkigute. Dena den, hemendik aurrera ez da parrokikoetxea izango.
Bestalde, udaberrian Antonio Rey ere joan zen.
Antonio ere urretxuarra zen eta txikitatik ezagutzen nuen. Niseminariora joan nintzenean, bera oraindik apaizgaia zen. Askolagundu gintuela gogoratzen dut. Oso jatorra zen. Bizitzaren logikada: joan da eta gu ere hala joango gara.