1929an eskari bat heldu zen Zarauztik Zumarragakoudaletxera: EstebanOrbegozo izeneko gizonbatek lursaila eskatu zion udalari, bertan lantegia jartzearen truke.Udalak zinegotzi bat bidali zuen Zarautzera Orbegozokbertan zuen lantegia ikustera eta honi ikusi zuena gustatu zitzaion:lantegi txukuna zen eta Zumarraganjartzea merezi zuen. Udalak baldintza bakarra jarri zion Orbegozori:herriko langileak hartzea.
1930ean, egun tanatorioa dagoen tokian, ireki zuen lantegia EstebanOrbegozok. Handik urtegutxitara hil egin zen eta bere semeek, Faustinok, Saturninok etaPedrok, hartu zuten enpresaren ardura.
Gerra garaian, beste lantegi asko bezala, militarren esku egon zeneta horrek bultzada eman zion. Dena den, hazkunderik handiena gerraostean izan zuen: 50eko eta 60ko hamarkadetan. Bi hamarkada horietan,Orbegozo 100 langilepasatxo izatetik 3.000 lagun izatera pasatu zen. Gezurra badirudiere, garai hartan lantegietako arduradunak langile bila joaten zirengeltokira eta, ondo lan egiten bazuten, familiakoei eta ezaguneideitzeko esaten zieten. Gaztelatik, Extremaduratik, Galiziatik…langile asko etorri ziren.
Urte haietan Zumarragakopopulazioa ia laukoiztu egin zen eta Urretxukoabikoiztu. Trenak etorkinez gain heltzen ziren eta gure herriak ezzeuden halako etorkin andana hartzeko prestatuak. Hala, etorkinhauetako asko ordura arte abandonatuak egon ziren baserrietan etaardien txaboletan pilatuta bizi behar izan ziren auzo berriak eginziren arte. Asko, urik gabe, komunik gabe, argindarrik gabe… biziziren; San Martin, Legazpiauzunea, Aparizio, Mundo Mejor, Etxeberri, Urola kalea… egin zirenarte. Etxe berriak berehala saltzen ziren eta, inflazio handiazegoenez, 5-10 urtetan ordaintzen ziren.
Urte oparo haietan, Orbegozondenetik egiten zen: sukaldeak, ur-berogailuak, bainerak,iturgintzarako osagarriak, tuboak, autoentzako txapa… Geroz etalabe handiagoak eta modernoagoak behar ziren: hasieran kokez zebilenlabea, gero tximinia erraldoiak zituzten Siemens labeak, ondorenKaminpe…
Baina dena ez zen oparotasuna Orbegozon,langile askoren lan baldintzak oso txarrak baitziren. Sindikatuaklegez kanpo zeuden, baina, lan baldintza gogorrek bultzatuta, langilemugimenduak sekulako indarra hartu zuen: hainbat greba egin ziren,enpresak langileen buruzagiak kaleratu zituen, poliziak atxiloketaugari egin zituen… 1969ko urte bukaeran greba handia egin zen arte.Greba hark hiru hilabete iraun zuen eta sekulako elkartasun uholdeaeragin zuen. Beste herri batzuetan ere langileak kalera atera ziren,Euskal Herriko bazter guztietatik zein atzerritik Zumarragakoelizan itxialdian zeuden Orbegozokolangileei janaria eta dirua bidali zitzaien…
Azkenean, enpresak langileen zenbait eskakizun onartu zituen. Bainagreba ez zitzaien batere merke atera ez enpresari eta ez langileeiere. Izan ere, greba ostean, Orbegozotarrekenpresaren sail batzuk Lezora eta Agurainera eraman zituzten.Gainera, geldialdiak hainbat bezero galtzea eragin zuen. Horienartean garrantzitsuena SEAT izan zen.
Aurrerantzean, ia dena gainbehera. 70eko hamarkadan nazioarteko krisienergetikoa izan zen. 1982an, berriz, ETAk Saturnino Orbegozobahitu zuen. Handik urte gutxitara bankuak etorri ziren ate joka:enpresak eurekin zorrak zituela eta enbargatzera. Zorionez, langileekgertatu behar zen berri izan zuten eta ateak itxi zituzten enbargoagalarazteko. Hilabete batzuetan ezinegona nagusitu zenUrretxu–Zumarragan:Orbegozo 1.000 langileinguruko lantegia zen oraindik eta bi herrien etorkizuna kolokanzegoen. Azkenean, estatuak dirua jarri zuen eta Marcial Ucinenpresak, pezeta baten truke, Orbegozohartu zuen. OrbegozotarrakMadrilera joan ziren bizitzera.
Ordutik, aurre jubilazioak eta enpresaren modernizazioa izan diranagusi. Ucin Aceralia enpresaren eskuetara pasatu zen eta Aceraliak,beste batzuekin, Arcelor multinazionala sortu zuen. ArcelorZumarragan 300 lagunpasatxok lan egiten dute eta ez dago trenean, maleta eskuan, heltzendiren peoientzat tokirik. Urretxueta Zumarragan ez dirajada langile ilarak ikusten, ez da adar hotsik entzuten.
Antonio Molina:“Garai hartan oso polita zen herrian zegoen giroa ikustea”
Antonio MolinaSorian jaio zen, baina bertako bizi baldintzak ez zituen gustuko etaUrretxu–Zumarragaraetorri zen. MolinakZumarragako Udaleaneta Alcorta y Mendizabal enpresan lan egin zuen Orbegozonhasi aurretik. Bertan 13 urte eman zituen, langile mugimenduanaritzeagatik kaleratu zuten arte. Ondoren ere, Patrizion, sindikatumunduan jarraitu zuen.
Esteban Orbegozoenpresa Sorian ere ezaguna omen zen. "Sorian lan egin nuen azkenherrian jaiotako asko Lasartera etorri ziren eta, oporretan itzultzenzirenean, Orbegozoaipatzen zuten. Zumarraganlana aurkitzeko arazorik ez nuela izango esan zidaten eta 1952an, 22urterekin, etortzea erabaki nuen".
Ostatu hartzea lana aurkitzea baino zailagoa zen. "Trenetikjaitsi nintzenean, udalaren obretan lan egin nahi nuen galdetuzidaten. Melitonen ohea alokatu nuen eta han hilabete pasatxo emannuen. Ondoren, Zumarragagoialdera joan nintzen. Bertan, ahizpa batzuek hiruzpalauapopilo-etxe zituzten. Gela bakoitzean hiruzpalau lagun egoten gineneta tabernetan bazkaltzen genuen. Ondoren, ezkondu nintzen arte,Eitzan egon nintzen".
Molinak bi hilabetebesterik ez zituen eman Zumarragakoudalean lanean. "Negua heldu aurretik, Alcorta y Mendizabalenpresan lana eskatu nuen: biharamunean joateko esan zidaten. Seihilabete eman nituen tornuan laguntzaile. Bigarren mailako ofizialkargura igotzen ez nindutenez, Orbegozonlana eskatu nuen. Bertan gehiago irabazten zen, baina lana gogorragoazen. 12 orduko bi errelebotan lan egiten genuen, fundiziotiksukaldetarako ateratzen ziren piezak aireaz eta areaz garbitzen. Seihilabetez behin mediku-froga pasatzen genuen, silikosia hartzekoarriskua baikenuen. Hori dela eta, inork ez zituen bi urte bainogehiago ematen lan horretan".
Urte eta erdi eman zuen piezak garbitzen, Siemens labeetara bidalizuten arte. "Hasieran ikatzaren gasarekin eta ondoren fuelarekinmetala urtzen zuten labe izugarri handiak ziren. Galdaketa bakoitzean60 tona altzairu ateratzen zen. Ez ziren sekula gelditzen eta bertanlan egiten genuenok apur bat gehiago irabazten genuen. Hori dela eta,beste sailetako askok Siemens labeetan lan egitea eskatzen zuen.Nagusiei euren jaioterrietatik urdaiazpikoak-eta ekartzen zizkietelagogoratzen dut. Lotsagarria zen, baina halakoa zen garai hura".
Lan baldintzak oso gogorrak ziren. "Diktadura modukoa zen.Orbegozotarrek bazutenlangileak nork estutu eta miseria handia bizi zen. Sail bakoitzeankomun zikin bat besterik ez zegoen, dutxarik eta konketarik ezzegoen. Terrazetako urarekin betetzen genituen palanganak".
Hala, Molinaklangileen lan baldintzak hobetzeko lan egitea erabaki zuen."Gehiegikeriak jasan ezin genituenok, erreklamazioak aurkeztueta grebak bultzatu genituen. Lehen greba 1956an egin zen labeelektrikoetan, baina errelebu bakarrak egin zuen geldialdia. Beste bierrelebuak 12 ordutara jarri zituzten eta greba egin zuten errelebuko14 lagunak kaleratu egin zituzten. Gertaera hark langileon batasunabultzatu zuen. Ordutik aurrera, erreibindikazio guztietan kaleratuakberronartzeko ere eskatu genuen".
Erreibindikazio gogorrak 1966an hasi ziren. "Ordurako langilemugimendua hobeto antolatuta zegoen. Otsailean soldata igoera etasegurtasun neurrien hobekuntza eskatzeko greba egin genuen. Enpresak18 lagun kaleratu zituen. Irimok eta Sarraldek ere geldialdia eginzuten eta manifestazioan 7.000 lagun inguruk parte hartu genuen.Correos dagoen tokian Goardia Zibilak kargatu egin zuen. Horrek giroaare gehiago gaiztotu zuen eta, gainera, atxiloketak hasi ziren. Grebaegiteko arrazoi bat gehiago… Eibar ere kalera irten zen Zumarragakolangileekin elkartasuna adierazteko. Han ere atxiloketak egon ziren.Hurrengo pausoa CCOOren Gipuzkoa mailako aurkezpena egitea izan zen,Zelai-Ariztin hain zuzen ere. Goardia Zibilak aurkezpenean partehartu zutenak Madrilera eraman zituen".
Giro horretan, grebak bata bestearen atzetik egin ziren. "Oporretatikbueltan, garai hartan aste betekoak ziren, lankideek kartzelanjarraitzen zuten. Berriro kalera irten ginen eta enpresak 28 lagunkaleratu zituen, tartean ni. Zerrenda beltza Euskadiko enpresariguztien esku zegoenez, ez ziguten inon lanik ematen. Hori dela eta,kale saltzaile hasi nintzen. Ondoren, Patrizion ere aritu nintzen.1971n, berriz, familia hemen utzita Suitzara joan behar izan nintzen.Izan ere, CCOOko bat atxilotzen zuten bakoitzean gure izena aterakozen arriskutan geunden. Suitzatik bueltan Patrizion lan egin nuen,1991n jubilatu nintzen arte".
Antonio Molinakmalenkoniaz oroitzen ditu metalurgiaren urrezko garaiak. "Garaihartan oso polita zen herrian zegoen giroa ikustea, ehundaka langilelantegira nola sartzen ziren… Aspalditik, gurea zerbitzuen herriabilakatzen ari da. Arcelorrek 300-400 langile ditu, Irimo joan eginzaigu, Sarraldek 30-40 langile ditu eta, gainera, U-Z Legazpirajoan behar da. Ez da erraza hau guztia zergatik gertatu den azaltzea,baina nire ustez Eusko Jaurlaritzak beste zonalde batzuei lehentasunaeman die. Pena handia ematen dit garai bateko giroa eta egungoakonparatzeak".
IñakiAbasolo: “Giroa asko aldatuda: lehen denok bat ginen, elkarri laguntzen genion…”
IñakiAbasolo 15 urterekinjoan zen lehenengoz Orbegozora.Dagoeneko 42 urte daramatza bertan lanean eta, normala den bezala,jubilatzeko irrikan dago. Hemendik hiru urtera jubilatuko da,bizitzaren hiru laurden bertan eman ondoren.
Abasoloren familiaDurangon bizi zen, bere aita Orbegozoraetorri zen arte. "Aitak Galdakaon lan egiten zuen, laminaziolantegi batean. Orbegozoklaminazio trena muntatu zuen eta aita hor lan egiteko etorri zen1954an".
Beste familia askotan bezala, semeak aitaren pausoak jarraitu zituen."Batxilergoko hirugarren maila bukatu eta lanean hasteko gogoanuen. Aitak Orbegozonlan egiten zuenez, bertan aurkeztu zuen eskaria. Elektrizitatekontuak atsegin nituela esan nien eta elektrikari aprendiz hasinintzen. Ez zen lana, ikasketa baizik. Huskeria ordaintzen zuten,baina hura izan zen nire eskola. Hasteko, ofizial baten ondoan,motoreak bobinatzen ikasi nuen. 16 urterekin, berriz, konponketalaguntzaile hasi nintzen. 18 urterekin hirugarren mailako ofizialegin ninduten eta makinak konpontzeko deitzen zidaten. Pixkanaka,gero eta matxura zailagoak konpontzen eta motore handiagoakbobinatzen hasi nintzen. 20 urterekin aprendiz bat hartzen zenuen,gero mailaz igo… horrelakoa zen sistema".
Orbegozo lantegihandia zen IñakiAbasolo bertan hasizenerako. "Garai hartan 2.500 lagun inguru izango ginen. Eskulanasko zegoen, lana oso neketsua zenez, jende asko behar baitzen.Gainera, denetik egiten zen eta sail asko zeuden: tutueria,iturgintza osagarriak, sukaldeak, ur-berogailuak, iltzeak eta alanbrearantzaduna egiteko trefilaketa, ajustajea, fundizioa… Aparicio,Madaya eta Sarralde ere handiak ziren, baina Orbegozorenondoan…".
Abasolo hasi zenean,etorkinen etorrera puri-purian zen. "Beste bost urte edo iraunzuen horrek. Ez genion garrantzia handirik ematen, dagoeneko jendezgainezka zetozen trenak eta autobusak ikustera ohituak baikeunden".
Etorkin guztientzat lana zegoen, peoi lana. "Laminazioan batezere, lana oso gogorra zen. Hasieran, labe elektriko txiki bat jarrizen. Gero, Siemens labeak jarri ziren. Haietan sekulako jende pilaklan egiten zuen. Urte guztian ez zioten galdatzeari uzten, ez zirengelditzen. Trenak ere bazeuden. Tuboa egiteari utzi zitzaionean,eraikuntzarako barrak egiteko trena jarri zen. Txapa asko ere egitenzen, SEAT auto enpresarako".
Hori guztia 1969ko greba handiaren ondoren aldatzen hasi omen zen."Garai hartan soldadutzan nengoen. Greba haren ondoren hasiginen soldata txukuna irabazten, baina SEAT enpresak txapa erosteariutzi zion. Hala, Orbegozoktxapa egiteari utzi zion, nahiz eta zegoen onena egiten zuen".
80ko hamarkadan, berriz, fabrika ixteko zorian izan zen. "Enpresakporrot egin zuen eta bankuak gainera bota ziren. Langileok lantegiaitxi genuen barruan ginela eta hala prezintatzea eragotzi genuen. Osoune gogorra izan zen, eskerrak langileok argi ibili ginen! Denok hanitxi ginen eta inor ez zen sartzera ausartu. Ondoren negoziazioakhasi ziren, sozialistek kudeatzaileak jarri zituzten eta, azkenean,Ucinek Orbegozo pezetabaten truke erosi zuen eta enpresaren kargu egin zen. Gero Aceraliakhartu zen enpresa. Diotenez, enpresa errentagarria da etahemengoarekin aurrera egiteko asmoa dute. Laminazio trenak berritzenari dira, Kaminpeko fundizioan ere berrikuntzak egiten ari dira…".
Produkzioa hazi den arren, askoz ere langile gutxiago daude. "Langilejaitsiera lantegiaren zati bat Agurainera eraman zutenean hasi zen,70eko hamarkada hasieran. Siemens labeak kendu zituzten eta aurrejubilazioak hasi ziren. Nire aita 62 urterekin jubilatu zen, bestebatzuk 58rekin, gero 60ra igo zituzten, beste batzuk 55 urterekinjubilatu ziren… Orain, 60 urterekin jubilatzen gara".
Langile kopuruak behera egitearekin batera, laneko giroa ere aldatuda. "Lehen sekulako jende joan-etorria izaten zen. Eguerdiko12:00etan, tutua jotzen zenean, toki guztietatik jendea ateratzenzen. Orain ez da tuturik jotzen: bakoitzak badaki zer egin behar dueneta automata moduan ibiltzen gara. Giroa asko aldatu da: lehen denokbat ginen, elkarri gehiago laguntzen genion… Halako enpresetakolana asko aldatu da. Guztiok elkarrekin otartekoa jatetik bakoitzanahi duenean kafea hartzera joatera pasa gara".
Luis Blanco:“Enpresa hartan harriak sartu eta urrea ateratzen zen, baina…”
Luis Blanco1950ean etorri zen Valladolidetik gure herrira. Berehala Orbegozonlanean hasi zen: hasieran fundizioan, gero elektrizitate sailean eta,azkenik, elektronika eta pneumatikan. 20 urte pasa dira jubilatuzenetik, baina ondo oroitzen ditu lantegian bizitakoak.
Blanco artzainzegoen Urretxu–Zumarragaraetorri aurretik. "Artzain nengoen, baina, ezagutza nuenez,jendeak handik ateratzeko esaten zidan. Ekainaren 3an etorri nintzen,larunbata zen, eta 5ean, astelehenean, lanean hasi nintzen. Garai hartan pertsonal burua Valladolidera, Andaluziara… joaten zen lanegiteko jende bila, baina ni koinatuaren bitartez hasi nintzenOrbegozon lanean".
Fundizioan hasi zen. "Ia hamahiru urte eman nituen bertan,ezagun batek nire alde egin zuen arte. Pertsonal buruakarratsaldeetan irratiak eta telebistak konpontzen nituela jakin zueneta elektrizitate sailera pasa ninduten. Ondoren, elektronika etapneumatikan izan nintzen; 57 urterekin jubilatu nintzen arte. 20 urtepasa dira ordutik. Lanean asko ikasi nuen eta preziatua izan nintzen,hori oso garrantzitsua da".
Fundizioko lana izan zen BlancokOrbegozon egin zuengogorrena. "Ondo irabazten zen, baina oso gogorra zen: garaihartan dena eskuz egiten zen, pisu handiak jaso behar genituen,eskuak odoletan izaten genituen askotan… Ordutik, ohean eseritaeranzten eta janzten naiz. Bestalde, sekulako beroa pasatakoak gara:labera igo eta berehala uretara jaitsi behar botak sutan zeudelako,esate baterako".
Gainera, etorri eta lehenengo urteetan lantegitik oso urruti bizizen. "Arreba Erosidoeta baserrian bizi zen eta beraiekin izannintzen: handik herrira euri eta elurpean jaitsi egin behar zen…Igande askotan ez nintzen herrira etortzen, gauez itzultzea ezbaitzen batere samurra. Hala ere, etxe txukuna genuela eta, pozik.Beste batzuk txabolatan bizi ziren…".
Blanco herrira etorrizenerako Orbegozolantegi handia zen, baina gero are eta gehiago hazi zen. "Enpresahartan harriak sartu eta urrea ateratzen zen, baina hanka-sartzeakizan ziren, buru batzuek dirua hartu zuten, beste batzuek hirugarrenmailako txatarra lehenengo mailakoaren prezioan ordaintzen zuten,entxufe asko egoten ziren, Orbegozotarrenartean ere arazoak izan ziren… Enpresa izugarri hazi zen eta ezzegoen behar bezalako antolakuntzarik".
Luis Blancosarritan joaten zen Saturnino Orbegozorenetxera, hango telebistak konpontzera. "Adiskidetasun handia nuenMaria Jesusekin, etxekoandrearekin. Telebista konpontzera lanorduetan joaten nintzenean ere, konponketa lana ordaintzen zidan.Lantegiko buru askok, ordea, lantegiko margolariak, iturginak,igeltseroak… doan izaten zituzten. Mari Jesusek batzuek lantegiangertatzen den berri ez dugula uste dute, baina badakigu norborrokatzen den bere alde eta nor ez; esaten zidan. Nik konplitzeneta Orbegozotarraknirekin beti oso ondo portatu ziren".
Dena den, ugazaben eta langileen artean arazoak izatea ere ezda harritzekoa. "Urte askotan estatuari ez zitzaion kobratzengenuen guztia deklaratu. Hori izan zen grebak egitearen arrazoietakobat. Enkargatua izan arren, greban parte hartu nuen eta pertsonalburuak enkargatuei ematen zieten ikatza kenduko zidatela esan zidan.Lasai kendu diezadakezue, ez didazue ematen eta, esan nion. Ondoren,baja hartuz gero, langileei bezala, %75 soilik ordainduko zidatelaesan zidaten".
Blanco 80ko hamarkadaerdialdean jubilatu zen. "54 urterekin jubilatzea eskainizidaten, baina alabaren ikasketak ordaintzen ari nintzen eta ezinnintzela hain gazte jubilatu esan nien. 57 urterekin jubilatuninduten: besteei lana utzi behar zitzaien, nahiz eta batzuek ezgenuen oraindik jubilatzeko inongo gogorik. Dena den, gure jubilazioaonenetakoa izan zen. Pozik naiz, baina osasuna besterik ez nueneskatzen eta duela ia bi urte emaztea joan zitzaidan. Lagunak etaseme-alabak ditut, baina emaztea galtzea oso gogorra da".
Luis Blancoez da enpresan egon jubilatu zutenetik. "Duela urte batzuk,makina berriak ikustera joateko esan zidan enkargatu batek.Zertarako?, esan nion, nola funtzionatzen duten ez dut ulertzen eta!Hutsaren hurrengoa diruditen gailuek hamaika operazio egitendituzte".