Mikel De Juan
Zorrotzago zaindu beharko litzateke, bainasalaketa egin bezain pronto. Betidanik egon dira halako kasuak, bainaorain hasi dira emakumeak beldurra alde batera utzi eta salaketakjartzen. Nire ustez, hau konponbiderako lehen pausoa izan daiteke.Isilik egonda ez da ezer konpontzen. Gazteen artean gutxiago ematenda, baina etxean ikusten denak zerikusi handia du.
Puri Plazaola
Halakoak gertatzen badira, nahikoa egiten ez denseinale. Ez da maila sozial kontua, goiko mailetan artean ere ematendira tratu txarrak eta hilketak. Gizonari aspalditik irakatsi diotebera dela etxean jaun eta jabe, ezin duela negarrik egin… Horiguztia aldatu egin behar da, heziketan lan handia dago egiteko.Errespetu kontua da.
Jaione Adrados
Ez da nahikoa egiten. Emakumea gizonezkoengizartean bizi da oraindik. Legeak ezarri, gogortu eta betearazi eginbehar dira. Hildako gehienak salaketak jarri dituzten emakumeak dira.Egia esan, beldurtzeko moduko kontua da.
Txomin De Domingo
Ez du irtenbide errazik, bestela honezkero hartua egongolitzateke. Erasotzailea urruntzeaz, heziketaz… hitz egiten da.Komunikabideetan horrenbestetan ateratzea kaltegarria dela ere esatenda… Aspalditik datorren kontua da eta ez dago konponbide magikorik.