-Zer izan nahi zenuen umetan?
Familian denak mekanikariak dira, baina nikelektrikari izan nahi nuela oso argi nuen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea eta mendiko argazkiak ateratzea.
-Bizitzeko toki bat?
Urbia. Perusaroi elkarteko bazkidea naiz etajubilatutakoan bertan bolada luzeak pasatzeko asmoa dut.
-Sekula igo duzun mendirik altuena?
Aneto, oso Piriniozalea naiz.
-Mendirik gustukoena?
Balaitous. Edozein tokitatik igota ere, benetakomendia da.
-Bueltatxoa emateko?
Belokiko buelta. Zementozko bidea izugarri atsegindut.
-Gustuko mendizalea?
Manuel Iraola, Juan Mari Gabilondo… Mendianibiltzen irakatsi didaten horiek. Pertsona bezala ere asko ikasi duteberaiengandik.
-Irimo ala Izaspi?
Izaspi nahiago dut, mutikoekin joateko aproposagoada.
-Mendirako lagunik onena?
Jende askorekin ibili naiz, baina gehien RamonGaztañagarekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak esan beharko dut, bestela…
-Egindako azken oparia?
Semeari oparitu nion saskibaloi kamiseta.
-Eta jasotakoa?
Semeak oparitu zidan mendirako bisera.
-Data bat?
Ez dut data bat bereziki gogoratzen.
-Neska eta mutil izen bana?
Mutil izena, Iñaki. Neska izenei dagokienez,ez dut izen bat bereziki gustuko.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Ez dut telebistarik ikusten.
-Bereziki gorroto duzuna?
Iluntzean hondamendien inguruko saio bat botatzendute eta ez dakit jendeak nola ikus dezakeen halakorik.
-Liburu bat?
Kurt Diembergerren “El nudo infinito” mendiariburuzko liburua gau bakarrean irakurri nuen.
-Filme bat?
Ez dut bat ere bereziki gustuko.
-Soinu bat?
Errekarena.
-Usain bat?
Usaimen eskasa dut, baina etxean irteerak prestatzenari naizenean lur hezea usaindu dezaket.
-Janari bat?
Arrautza frijituak patatekin.
-Ura ala…
Ardoa.