Zer diozu zeure familiaz, Joxe?
Aita Ezkiokoa zen eta ama Beasaingoa. Ezkondu eta DeskargabarrenekoProntxone baserrira etorri ziren, maizter. Hantxe jaio nintzen etaoraindik han nago zentsatuta, nahiz eta Legazpin bizi naizen. NikPatrizion lan egiten nuenez eta arrebak Legazpin mertzeria zuenez,bertan pisua erosi genuen. Baserria anaiak eramaten zuen eta oraindikbehi batzuk badauzka.
Non ibili zinen ikasten?
Santa Barbaran euskara hutsean ibili ginen, baina 7 urterekinnazionaletara jaitsi nintzen. Santa Barbarako eskola tabernakojantokia dagoen tokian zegoen. Garai hartan haur asko zeuden inguruhartan eta baserritarrek antolatu zuten eskola. Udalak lokala jarrizuen, baina ordaindu egiten zen.
Euskaldun peto-petoa, zer moduz moldatu zinennazionaletan?
13 urte bete arte bertan egon nintzen. Hasieran gogorra izan zen,besteek aurrera egiten baitzuten eta guk ez. Gainera, tartekabaserritarroi “aldeano”, “borono” eta halakoak deitzenziguten. Laguntzen zigutenak ere bazeudela esan beharra dago. Denaden, erdararako grina handia zegoen. Guraso euskaldun petoak zituztenasko euskaraz ikasi gabe gelditu ziren.
Gerra ondorengo urte haiek ez ziren batere samurrakizango bestela ere…
Nahiz eta gure baserria txikia zen, kale gorrian baino zerbaitgehiago sortzen zen. Dena den, baserrian ere gosea… Esnea-etaizaten ziren, baina ogia nahi beste ez. Gainera, gure baserriak ezzuen bertatik bizi izateko gaitasunik eta aitak Patrizio Etxeberrianlan egiten zuen.
Zu non hasi zinen lanean?
13 urterekin eskola utzi eta nire jaiotetxeko ugazabaren baserrirajoan nintzen lanera. Garai hartan gau-eskolara ere joaten nintzen.Bertako errekaren izena ez genekien ia eta Ebro, Tajo, Duero, el otroy el de la moto ikasi genituen. Maisua espainol huts-hutsa zen eta guJose Antonio Primo de Riveraren diskurtsoak entzuteko desiatzenegoten ginen, gainera. Izan ere, horiekin hasten zenean beste lanbatzuk ahazten zituen.
Eskolan esperientzia txarra izan zenuen arren,ikastea gustuko duzula esango nuke…
Egin gabeko gauza asko utzi ditudan sentsazioa dut. Orain konturatzennaiz, gehiago saiatuz gero, aukera gutxi izan arren, gehiago egingenezakeela. Ikastea gauza handia da, egun bat galtzea tren batgaltzea bezala baita. Pertsona batek, eskua galdu nuenean, "orainarte besoak landu dituzu, baina aurrerantzean burua landu beharkoduzu" esan zidan. Neure gisara ahal dudan guztia ikasten saiatunaiz, baina beste aukera batzuk ere izan zitezkeen. Dena den,bizitzari ondo erantzun diot eta gizartearen errespetua irabazi dut.
Zer aldatuko zenuke atzera eginez gero?
Patriziotik irten nintzenean, fundizioko zuzendariak “¿quésensación lleva usted?” galdetu zidan. Nik, “con 16 añosno empezaría en un fábrica de estas ni loco. Para míuna fábrica de este nível es refugio de vagos ymangarranes”, esan nion. Fabrikan oso gustura aritu naiz lanean,baina fabrika handi bat ez da pertsona garatzeko tokia. Ni,erretiratu eta gero garatu naiz asko. Askok “bi esku izanbahitu…” esan didate. Nik, “dudarik ez izan, askoz ere leloagoizango nintzateke” erantzuten diet. Ezintasun horrek handitu egitenhau. Ez dakit zeinek, eskua kentzearekin, kendu baino gehiago emanegin dit. Fabrikan batzuk lanean ikusi eta “que se me diga manco loacepto, pero, viéndote a tí trabajar, que se me digainútil, ¡ni por el forro!” esaten nien. Hori bai,erreminta guztiak eskuineko eskurako egokituta daude eta lan guztieibuelta bilatu behar izan diet.
Eskua Patrizion galdu zenuen, zenbat urte emanzenituen bertan lanean?
17 urterekin joan nintzen Patrizio Etxeberria enpresara lanera eta 18urterekin, istripu baten ondorioz, eskuineko eskua galdu nuen.Istripuaren ondoren ere Patrizion jarraitu nuen lanean, erretiratuarte: almazenetako kontrola eramaten nuen. 37 urte eman nituen bertanlanean. 56 urterekin aurrejubilazioa eman ziguten gure adinekoei etaloturatik ihes egiteko zortea izan genuen, baina ez naiz inoizgelditu.
Saltsa askotan ibilitakoa zara, bai. Zinegotzi izanzinen, adibidez.
Udaletxean zortzi urte egin ditut zinegotzi bezala, bi alditan:1979tik 1983ra independenteekin eta 1987tik 1991ra HerriBatasunarekin. Hirigintza eta zerbitzu batzordean ibili naiz, batezere. Zerbitzuen barruan nekazaritza sartzen zen eta azokakberreskuratzeko eta indartzeko lan asko egin genuen.
Zer nolako esperientzia izan zen?
Udaletxean eman nituen lehen lau urteetako esperientzia izugarriaizan zen niretzat, nire bizitzako esperientzia onena. Jendepreparatua baino gehiago, oso zintzoa zen. Harreman izugarria izandugu eta oraindik ere senitartekoekin bezalako harremana dugu.Momentu oso zailak izan ziren, baina kanpotik etortzen ziren ekaitzakoso erraz gainditzen genituen. Juanito Arbizu Urretxun oso gustukoazen, Jose Mari Lasa, Jose Luis Garmendia, JoxemiLasa… guri botoa hasi eskuinetik eta ezkerrerainoko jendeak emanzigun. Asanblearioak ginela eta batzarrean botatu ziren izenekinaurkeztu ginela esan beharra dago.
Zein esango zenuke izan zela zuen ekarpena?
Lan asko egin genuen, ez etxebizitzak egiten, baizik eta zerbitzuakegiten. Izan ere, dena zegoen egiteke. 1987tik 1991ra, berriz,sekulako oposizioa egin genuen. Izan ere, hirigintza oso serio hartubeharrekoa da. Urretxuko garapena hitzarmen bidez egin da eta halaherritarrei ez zaie aukerarik ematen alegazioak egiteko. Hemendemokrazia delegatua da eta ona izateko partizipatiboa izan behar da.Kontratista bat udaletxe inguruan, otso bat ardi artean bezala delaesaten dut. Baina horretarako daude artzainak, ardiak babesteko.Otsoak zer egingo du bada, uzten bazaio? Artzaina artaldea zaintzekodago, ez otsoarekin pastela egiteko. Bestalde, askotan eraikuntzakegin eta gero legea eraikuntza horiei egokitu da…
Nekazaritzako arduradun ere egon zinen.
Giro ona genuen, kultur etxeko teknikariekin oso harreman ona nuen,azokak bultzatzen saiatu ginen… Ordu asko sartzen nituen etajendeak udaletxetik irtendakoan zer egingo nuen galdetzen zidan.Enpresan ere berbera esaten zidaten! Ni lanera gustura joatennintzen. Beti esan dut: lanean saiatuko naiz, baina aldi bereankritikoa izango naiz.
Urretxun Santa Lutzia feria indartzeko lan handiaegin omen zenuen…
Sekulako buelta eman genion! Sartu nintzenean fruta, barazki etaabereekin 50 metro bakarrik betetzen ziren Gernikako Arbola plazan,Zumarragak dena hartuta zuen. Hurrengo urtean, aurrekontu berarekin,180 metro jarri genituen. Pauso handia zela ikusi zen eta Ramonek-etaoso gogotsu hartu zuten. Nahiz eta hirigintzan eztabaidak izatengenituen, ez ginen amorratu. Ni ibiltzen nintzen baserritarrei deika,kultur etxeko Mirenek eta Irenek ez baitzuten ezagutzen baserrimundua. Izan ere, baserritarrekin ondo ulertzeko baserritarra izanbehar da. Baserritarrek erdizka, zeharka… hitz egiteko ohituradute.
Erlezaintzan ere aritzen zara, nolatan?
Zazpi bat urte nituela, basoan erlauntza bat aurkitu nuen eta auzokobatek hura arbolatik atera zuen. Orduantxe hasi ginen etxeanerleekin. Handik zortzi bat urtera, erle munduan gaixotasun bat sortuzen eta erle gehienak galdu genituen. Urte batzuetan erleen kontuautzita izan genuen, baina beti nuen buruan eta jubilatu nintzeneanburu belarri murgildu nintzen.
Zerk erakartzen zaitu hainbeste erleen mundutik?
Mundu zoragarria da. Erleen antolaketa eta ingurumenari egiten diotenaportazioa izugarriak dira. Edozein fruta-arbolaren uzta bikoiztuegiten da, gutxienez, polinizazio on batekin. Ehiza gustukoa nuen,baina nik gozatzeko piztia akabatu baino, ingurumenari zerbaitaportatuz gozatzea erabaki nuen. Santa Barbaratik Beidakarrera bideanterrenotxoa erosi eta sekulako lanak egin nituen.
Gipuzkoako Erlezain Elkarteko lehendakaria erebazara…
Zazpi urte daramatzat eta ordu asko kentzen dizkit. Erleakgobernatzea erraza dela, erlezainak gobernatzea dela zaila, esatendut beti. Erlezaintzak behar duen materiala erosten dugu erlezainenesku jartzeko, ikastaroak antolatzen ditugu, aholkularitza eskaintzendugu, aldizkari bat ateratzen dugu, bost urte daramatzagu bertakoerlea berreskuratzen… Argi dago bertakoa dela hemengo klima etaorografiari hobekien egokituta dagoena, urte asko baitaramatza hemen.Kanpoko erleak, ordea, otsailean bi egun zoro egiten baditu, udanburu belarri sartu dela uste du.
Zure ezagun batzuek, langilea zarela azpimarratudigute.
Sekula ez naiz geldirik egon eta egun guztiei garrantzia handia emandiet beti. Ohera zerbait berria egin dudala joaten banaiz, gusturasentitzen naiz.
Hori jakinda, jende asko hurbilduko zitzaizunlaguntza eske…
Beti esan dut baietz esatea bezain garrantzitsua dela ezetz esatea,baina horretan ez genuen ikasi. Gauzak ondo doazenean ez dakit, bainagauzak gaizki doazenean, seguru han izango naizela. Joanda edoeramanda, ez dakit.
Bestalde, printzipio sendoak omen dituzu.
Nire lema gauzak patxadaz eta arretaz egin behar direla da.Bestalde, ezkertiarra naiz ideologiaz, baina garrantzia handiagoaematen diot gizatasunari. Gizatasunez jokatzen baduzu, nahiz etaideologia ezberdinekoak izan, munduaren azkeneraino joango gara. Nireustez gizartean hor zulo handia dago: ezkertiar matrikula duenakperfektuagoa dela dirudi, baina gizatasuna garrantzitsuagoa da.
Ez al duzu ezer egin gabe gozatzeko modukozaletasunik?
Bertsolaritza asko gustatzen zait, baina, adinean sartzean, ezerk ezdit egiten halako emoziorik. Mutikotan-eta niretzat ez zegoenbertsoak baino gauza handiagorik. Bilbora, Donostiara… joatennintzen bertsoak entzutera. Geu ere isildu ere ez ginen egiten,egungo aukerak izan bagenitu… Uztapide, Lasarte, Lazkao Txiki…oso gustukoak nituen, baina bertsolari peto-petoa Txirrita zen nireustez. Dena den, bat aukeratzekotan, Xalbador hautatuko nuke.Txistuak jo zizkiotenean han nintzen.