Udazkenean sartzeko data irailaren 23a omen da, baina zin egitendizuet nire barrenak festen ondorengo astearte horretan esatendidala, kitto! Atera jertseak, gorde bainu-jantziak eta hasi zaitezganorazko zerbaitetan. Bizitza berri bat hasi behar dut eta SanJuanetako espiritu gaiztoen uxatzearen antzeko zerbait bizi izaten dunire metabolismoak. Ikastaroak, kirol planingak, lanerakohelburuak… Zenbatek hasi nahi ditugu proiektu berriak? Gerourtarrilaren 1ean (utz dezagun 2an) berrituko ditugunak? Eta seguraski beteko ez ditugunak…
Horrelako giro ezkorrean nagoelarik buruari buelta batzuk ematenhasia naiz gure bizimoduaren inguruan.
Gure herri honen bizitzaren udan ote gauden sentsazioa daukataspaldian eta udazkena uste baino gertuago dagoela pentsatzen dut.Esan nahi dut. 70-80. hamarkadetan bizi izan zen susperraldiekonomiko-sozial-kulturala udaberritzat hartuko nuke. Krisi latzakbizi izan genituen, drogak bero-beroan hartu gintuen bereatzaparretan baina gizarteak edo jendarteak bizitzeko behar zuenbizitasuna zeukan.
Gaur egun, udako beroaldian goxo-goxo bizi ote garen errezeloadaukat. Itxaropenaren garai haiek amaitzen ari dira eta udazkenerabidean goaz. Lehen egindako herri-lanen fruituetatik edo errentatikbizi garela iruditzen zait eta soldatarik gabeko lanerako dagoeniturri hori egunen batean agortuko den susmoa daukat, hau da, herrimugimenduak oso puntualak dira eta gero eta gutxiago sutzen dagizarte edo jendartea.
Gehientsuenak lo hartuta gaude eta poltsikoarekin pentsatzen duguburuarekin beharrean (edo ez dugu pentsatzen…). Aspaldi honetanherrian sortu den eztabaida gogorrena Mugitegi parean eraiki denerrotondak ekarri du. Nire lagunartean gehiago hitz egin dugu horreninguruan etxebizitza erosteko daukagun zailtasunetaz baino, edotaegingo diren proiektu berriei buruz baino (Urretxuko bial berria,AHTa, itxura garbirik ez duten hainbat proiektu…) Hori bai,eztabaida, Realaren egoerarekin hortxe hortxe ibiliko da lehian.
Gaur egun Nafarroa Oinezera joateko 2 autobus betetzen badiraeuskaltzaleok arrakastaz hitz egiten dugu eta ez gara konturatzen 15egunez behin 4 edo 5 autobus betetzen direla Anoetara joateko.
Bailarako ekonomiaren egoera ez dago bere gorenean egia esan, guregurasoen artean ia denek Urola Garaian lana egiten duten bitarteannire lagunen %40 inguruk egiten dute. Urretxuko bi fabrikahandienetatik batek 100 lanpostu ingururekin alde egin digu etabestearen egoera aitortu dezaket ez dela kanpaiak jotzeko modukoa,bailarako beste hiru lantegi handienek ez daukate geroa ziurtaturik,ezta gutxiago ere. Baina gu lasai gaude. Nire galdera da; gure geroaUrretxu-Zumarragan izango al da? Orain arte bota ditudan kezka haueketa beste batzuk dauzkat buruan, baina agian nire kontuak besterik ezdira izango. Beste iritzirik balego, nahi duenak hemen du haritxo batdatorren hileko iritzi artikulua idazteko.
Azken paragrafo honetan gaia errotik aldatzea barkatuko didazue.Gidoitik irtengo naiz momentuak eta barrenak halaxe eskatzen baitit.Urretxun erredobleak aspaldian trabatzen ari zaizkigu eta honetanaditua den batek istripu bat izan berri du. Askoren iritzia da danborjole ona dela, beste batzuentzat irakasle ona izan dela, baina nikesan dezaket are pertsona hobea dela. Animo Juanma eta jakin ezazuSanta Zezilia gertu daukagula eta behar den bezala ospatzeko denokegon behar dugula. Doakizula besarkada bat zuri eta uneoro alboandituzun etxekoei.
Ibon Garmendia