Judith Garcia
Haurrarentzako arropa normalean herritik kanpo erostendut, herrian eskaintza txikia eta garestia dagoela iruditzenbaitzait. Gainera, eguraldi txarra egiten duenean herrian ez dagohaurrekin zer egin. Egun garai batean baino gehiago kontsumitzen delauste dut. Ni arropa begiratu eta erosi zalea naiz, batik bat.
Susana Hernandez
Zentro komertzialetara denborapasa joaten gara, baina,azkenean, beti erosten dugu zer edo zer. Hala ere, janaria etakontsumo gaiak beti herrian erosten ditut. Egia esan, erosketakherrian egiteak abantaila asko ditu.
Rakel Arrizabalaga
Etxarrira joan naiz bizitzera eta bertan erostensaiatzen naiz. Izan ere, amak denda izanda, normalean ez naiz zentrokomertzialetara joaten. Gero eta gehiago kontsumitzen da eta ez dakitjendea nola moldatzen den etxea ordaintzeko eta horrenbeste erosketaegiteko.
Casildo Fabian
Janaria herrian eta arropa hiriburuan erosteko ohituradugu. Izan ere, han aisialdirako eskaintza zabalagoa dago. Egun garaibatean baino hobeto bizi garela eta produktuen kalitateari gehiagobegiratzen diogula uste dut. Egunean bizi gara eta gehiegikontsumitzen dugu.