LourdesSasieta
LourdesSasietak bizitzarenzati handi bat darama merkataritzan lanean. Oso gaztetan bereizebaren mertzerian hasi zen lanean eta duela 23 urte, berriz, Arestiliburudenda ireki zuen. Magisteritza ikasia, haurrak gustuko ditu etahezkuntzarekin lotutako denda irekitzea erabaki zuen.
AngeliUrtaran
Carlos Nuñezek Legazpi kaleanfarmazia eta drogeria ireki zituenean AngeliUrtaran jarri zuendrogerian langile. Nuñez hil eta bi urtera, duela 18 urte,Angelik drogeria berekargu hartu zuen. 38 urte daramatza denda horretan lanean eta 2008urte hasieran jubilatuko da.
Asko aldatu al da merkataritza urte hauetan guztietan? Zertan?
Angeli: Lourdesekez zuen horrenbeste nabarituko, baina erabat aldatu da. Duela 20 urteegiten nuen kaxa eta gaur egungoa antzekoak dira.
Lourdes: Eta zergatikuste duzu eman dela hori?
Angeli: Garai hartanez zegoen gurearen moduko drogeriarik herrian. Egun, berriz, lehiaaskoz ere handiagoa dago. Bestalde, gazteen kontsumo ohiturak aldatuegin dira: ia astebururo oporretara joaten dira, zentrokomertzialetara joaten dira arratsalde pasa… Hala, dendatxikitakook espezializatu beharra dugu; toki guztietan saltzen ezduten hori saldu.
Lourdes: Nikauzo-dendak ezagutu ditut, liburudenda ireki aurretik, eta haieketxeko sukaldearen modukoak ziren. Bezeroarekin adiskidantza egitenzen eta tartetxo bat zutenean dendara joaten ziren solasalditxoaegitera. Orain, kafea hartzera joaten dira. Bezeroarekin tratua askozere zuzenagoa zen. Egun, gurea merkataritza lan hutsa da ia. Lehenapenas irteten zen auzotik erosketak egiteko. Egun, berriz, dendagehiago daude eta espezializazio handia.
Angeli: Lehen bezeroekeuren arazoak kontatzen zizkizuten. Rojas Marcos psikiatrari amaaskoren depresioak dagoeneko dendarioi arazoak kontatzeko ohituragaldu delako ematen direla entzun nion behin. Jendeak dagoeneko ez duinorekin hitz egiten, karroa bete eta kito! Orain oso gertukoeisoilik kontatzen dizkiegu gauzak.
Lourdes: Denbora erefalta da. Bizimodua asko aldatu da eta berarekin merkataritza. Lehenhaurrek kalean jolasten zuten… Aipatu bezala, egun merkataritza lanhutsa egiten dugu ia: erosi eta saldu. Bezeroaren gustuko produktuaez baduzu, joan egingo da. Lehen arkatz bakarra zegoen, orain bostmota daude eta bostak izan behar dituzu.
Angeli: Produktuezberdin asko ekoizten dira, iragarri egiten dira eta bezeroa eskeetortzen zaizu. Publizitateak eragin handia du eta sekula ez dut ondoulertu zergatik. Zergatik izan behar da iragarkikoa betikoa bainohobea? Produktuak etengabe aldatzera behartzen gaitu.
Lourdes: Nire ustezhori da gure lanetako bat, zentro komertzialengandik bereiztengaituena: gure ezagupena bezeroaren eskutan jartzen dugu. Zentrokomertzialetan ez dago halako ezagupenik.
Angeli: Hori hala da.Zentro komertzialean zalantza duen bezeroak arduraduna bilatu beharradu. Gu, ordea, bertan gaitu: tratua pertsonalizatua da eta argi etagarbi esaten diogu zer den gehien komeni zaiona.
Lourdes: Horrek baliohandia du gaur egun. Zentro komertzialak aisialdiarekin lotuagoakdaude.
Herrian garai batean baino denda gehiago daudela diozue, bainalokal huts asko ere badaude.
Angeli: Herrian dendagehiago daude, baina apenas irekitzen dira jantzi-dendak adibidez.Egun, denda irekitzea oso arriskutsua da. Izan ere, alokairuak osogaresti daude. Hala, lokal huts asko daude.
Lourdes: Ez dut usteekonomia kontuagatik bakarrik denik. Izan ere, dendak sakrifiziohandia eskatzen du. Dendan ordu asko sartu behar dira eta jendea ezdago horretarako prest.
Angeli: Nik, ordea,merkataritzan lan egin nahi duen jendea badagoela uste dut. Baina,zertan espezializatu? Dena den, egia da ordu asko sartu behar direla.Igandeetan ere lan egina naiz.
Lourdes: Guk lehenzazpi urtetan igandeetan ere ireki genuen eta, egun, larunbatarratsaldeetan irekitzen dugu. Bestalde, sekula ez dugu zortzietanixten. Dena den, oso gustukoa dut nire lana.
Angeli: Nik gero etalanerako gogo gutxiago dut, ordea. Jubilatzeko irrikan nagodagoeneko. Izan ere, bizitza osoa eman dut dendan lanean. Gaztaroabertan eman nuen, baina sekulan ez dudala ezer faltan izan eta ezdudala lan arazorik ere esan behar da.
Zertan egin du hobera merkataritzak?
Angeli: Produktuakhobetu dira batez ere. Gero eta gauza gehiago egiten dira etaenpresen arteko sekulako lehia handiagoa dago. Guk ere hobera egingogenuela suposatzen dut, dendari hobeak izango al gara!
Lourdes: Lanean, garaibatean baino askoz ere ezagutza handiagoa dut.
Angeli: Bestalde,ikusi bezain pronto dakigu nolakoa den bezeroa: berehala dakigunolako zerbitzua eskaini behar diogun. Psikologia asko lantzen da lanhonetan.
Lourdes: Guztiokezberdinak gara: batzuk lotsatiagoak, besteak irekiagoak… Nireustez, jendaurreko lan guztietan bezeroari askoz ere harreraadeitsuagoa egiten zaio gaur egun. Konpetentziak horretan lagundu du.
Angeli: Mundu guztiariberdin hartu behar zaio eta, gero, bezero bakoitzaren araberakozerbitzua eskaini behar da. Guk ezin dugu egun txarrik izan, umoreonez egon behar gara beti.
Lourdes: Guk, ordea,bezeroen arazoen berri izaten dugu batzuetan eta guk ere sofritzenditugu.
Herritarrok kanpora erosketak egitera asko ateratzen garelauste al duzue?
Lourdes: Ohitura horiaisialdiarekin lotuta dago.
Angeli: Larunbatarratsaldeetan haurrak dituzten bikote gazte asko joaten dira zentrokomertzialetara. Lehen jende gehiago izaten zen herriko dendetan.Behin bakarrik izan naiz halako batean eta bertako giroa, airea…zorabiatzeko modukoak iruditu zitzaizkidan.
Lourdes: Bai, bainaUrretxu-Zumarragan ez dago haurrekin non egon. Hiru haur badituzu,nora joan zaitezke beraiekin eguraldi txarra egiten duen egunetan?Tabernak eta frontoia ez dira irtenbidea. Zentro komertzialetakoairea ez da oso osasungarria izango, baina herriotan familienaisialdia hobeto landu beharko litzateke. Ez al dago plazak nolabaitestaltzeko modurik? Zumarragako kiroldegiko taberna ere itxitadago… Gurasoentzat eta haurrentzat aproposa den tokiren bat beharda: batzuek kafea hartzeko eta besteek zainduta jolasteko. Antion ereaterperen bat jarri zitekeen, ez da luxuzko kafetegirik edotabernarik behar.
Herrian ekitaldiren bat antolatzen denean nabaritzen al duzue?
Angeli: Ez. SantaLutzitan lehen izugarri saltzen zen, esaterako, baina orain ia inorkez du denda irekitzen. Lehen baserritarrek euren bisita denetikerosteko aprobetxatzen zuten. Egun, denok egunean bizi gara:baserritar guztiek egunero herrira jaisteko aukera dugu.
Lourdes: Gainontzekookere garai batean janaria biltzeko ohitura genuen.
Angeli: Egungauzatxoren bat besterik ez dugu erosten egun horretan.
Lourdes: Egunean biziahal bagara, herrian bertan behar dugun guztia eros dezakegulako da.Zakurrak non orraztu ere badugu…
Angeli: Esan bezala,espezializazioa da bidea. Denda ireki nahi duenak zer edo zerezberdina eskaini behar du. Denetik saltzen zuten dendak, betikoak,aspaldi joan ziren pikutara.
Inguruko herrietan egoera antzekoa dela uste al duzue?
Lourdes: Nire ustezantzekoa da.
Angeli: Beasainekhobera egin duela eta Ordizia jaitsi egin dela esaten da. Egia esan,ez du ematen Ordiziako merkataritzan berrikuntza handirik eman denik.Tokian-tokiko ekonomiaren egoerak eragin handia du. Beasainen CAFzein ondo dabilen ikustea besterik ez dago. Horrek segurtasuna ematendu eta dendariei eurei gogo handiagoz lan egiteko eta inbertitzekoindarra ematen die. Arrasaten eta Bergaran ere merkatariek lan handiadutela esaten dute. Urretxu eta Zumarragako merkataritzak enpresekinbatera egin zuen behera.
Lourdes: Liburudendanez ditugu horrenbeste nabaritzen ekonomiaren gorabeherak eta,gainera, gure bezeroak ez dira kanpora joaten erostera. Izan ere,jendeak fotokopiak edo aldizkariak momentuan behar ditu. Arropaerosteko denbora behar da eta aisialdian erosten da. Gure dendak,berriz, unean-uneko beharrak asetzen ditu eta momentuan erosten da.Jostailuei dagokienez, irakaslea naizenez, hezkuntza bultzatzendutenak saltzen ditugu. Horregatik eta merkatalgune handienprezioekin lehiatu ezin garelako, ez ditugu Gabonetako kanpainanmodan jartzen dituen jostailuak erosten.
Zentro komertzialei aurre egiteko modurik ikusten al duzue?
Angeli: Horiekinlehiatzerik ez dago. Norberak aukeratu behar du zer nahi duen:harreman zuzena eta adeitsua edo hara joan eta besterik gabe erosi.Askotan gogoratzen naiz garai bateko herriko dendetaz: DoloresNietorena, Nati ogi saltzailea… Emakumeen solasaldiak dendetan,nola zorretan uzten genien…
Lourdes: Tratua askozere zuzenagoa eta goxoagoa zen eta jendeak horren beharra du. Hirihandietan, adibidez, denda txikiek funtzio hori betetzen dute.Bezeroek, gizaki guztiok, konfidantzazko tratua behar dugu. Hirihandietan ez gara inor eta horrek segurtasun eza ematen digu.
Angeli: Egun ez dagobarrena norekin hustu eta gaixotasun asko sortzen dira. Presaka bizigara eta ez dugu nork entzungo gaituen.
Lourdes: Horretarakotartea hartzen dugunean beti dugu zer kontatu eta asko ikasten dabesteekin hitz egiten.
Instituzioek merkatari txikien alde nahikoa egiten duela usteal duzue?
Lourdes: Nire ustezgarrantzi handiagoa eman beharko liokete eta alokairu merkeakbultzatu. Gure lanpostuei ez zaiela behar bezainbesteko garrantzirikematen uste dut. Lagun asko gara merkataritza txikian lan egitendugunak eta merkataritza txikiak sortzen dituen lanpostuak hobetobabestu beharko lituzkete. Errazegi irekitzen dira merkatalgunehandiak.
Angeli: Gainera,askotan zentro komertzialetako langileek oso lan baldintza txarrakizaten dituzte.
Gabonak heltzear dira, nola dator aurtengo kanpaina?
Angeli: Kanpainahonetaz ez dugu kexatzerik. Nik Erregetarako saltzen dut batez ere,nire dendakoak beste opari baten osagarriak izaten baitira eta,gainera, helduei zuzenduak. Bestelakoan, urte guztian antzera saltzendut. 10 edo 15 urte gutxiago izango banitu, denda guztiz berritukonuke.
Lourdes: Jendeakherrian erosten ditu, batik bat, Gabonetako opariak. Izan ere, gauregun berehala ekartzen digute bukatzen zaigun produktua. Horrekinasko irabazi du merkataritza txikiak. Hori dela eta, dagoeneko ezdira opariak aurrerapen handiz erosi behar. Azken unean egin daitezkeerosketak eta herrian bertan, gainera. Egun denborak balio handiaduenez, hori oso garrantzitsua da.
Nola ikusten duzue etorkizuna?
Lourdes: Nire ustezespezializaziora jo beharra dugu. Horretaz gain, egunean egon beharradago. Guk, adibidez, argazkigintzan ematen diren aurrerapen guztiengainean egon beharra dugu.
Angeli: Lehenmerkatariok lasaiago lan egiten genuen. Bestalde, egun markekin lanegitea askoz ere zailagoa da. Izan ere, konturatzerako zurekin lanaegiteari uzte diote. Urtetan eurekin izandako harremanak ez du baterebalio eurentzat.
Lourdes: Tratua askolandu behar da: lana gustuko izan eta ahalik eta traturik onenaeskaini. Bestalde, zintzotasuna izugarri garrantzitsua da; egia esanbehar zaio beti bezeroari.