-Zer izan nahi zenuen umetan?
Sekula pentsatu ere ez dut egin!
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea: ibiltzera eta perretxikotara.
-Bizitzeko toki bat?
Jaioterria, Bidania.
-Sekula igo duzun mendirik altuena?
Mont Blanc
-Mendirik gustukoena?
Posets.
-Bueltatxoa emateko?
Bueltatxoa emateko, Urbia eta Aizkorri. Aizkorrirajoan, Urbian arrautza pare bat jan eta hiruak aldera etxerabueltatzea bezalakorik ez dago.
-Gustuko mendizalea?
Felix Iñurrategi.
-Irimo ala Izaspi?
Izaspi.
-Mendirako lagunik onena?
Norbera onena… Hamarretik bederatzitan bakarrikibiltzen naiz.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Bai ilehoriak eta baita beltzaranak ere.
-Egindako azken oparia?
Ez naiz behin ere izan detaile zalea izan.
-Eta jasotakoa?
Urtebetetze egunean egingo zidaten.
-Data bat?
San Jose eguna oso garrantzitsua izan da beti gurefamilian, gure aitak egun horretan betetzen baitzituen urteak.
-Neska eta mutil izen bana?
Aitor eta Amaia, seme-alabenak.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Pilota da gehien atsegin dudana, baina kirol saioguztiak ikusten ditut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Politikariak elkarren artean biraoka hasten direnean,ez dut atsegin.
-Liburu bat?
Orain Reinhold Messner-ena ari naiz irakurtzen.
-Filme bat?
Orain “bakeradak” ikusten ditut gehienbat, iaegunero ikusten dut filmeren bat. Garai batean ikusitakoen artean“Los diez mandamientos” gogoratzen dut.
-Soinu bat?
Soinu txikiarena.
-Usain bat?
Mentafinarena.
-Janari bat?
Amorraina, perretxikoak eta entsalada izan ezik,gainontzeko guztia.
-Ura ala…
Gustatu-gustatu, cava gustatzen zait.