Nongoa da zure familia Mikel?
Sakana aldeko herri txiki batekoak gara, Dorraokoak. Han jaio etalehenbiziko urteak bertan pasatu nituen. 11 urterekin joan nintzenbertatik, baina sustraiak han ditut. Bi anaia bertan bizi dira.
Nora joan zen 11 urteko mutikoa?
Fraideetara joan nintzen, Kaputxinoetara. Garai hartan, hura ilusioazen. Izan ere, nire herrian 11 urterekin lanean hasten ziren.Kaputxino bizardun bat eskolara joan zen eta zerua ireki zigun: ikasiegingo genuela, futbolean ere bai, misioetara joateko aukera izangogenuela… Nire kasuan pribilejioa zen kanpora ikastera joatea.Etxean hiru mutil eta bi neska ginen eta anai zaharrago batek etabiok altxatu genuen eskua eskolan fraile joateko. Anaia dagoenekoetxean laguntzen hasita zegoen eta ni joan nintzen. Bost gazte joanginen herri txiki hartatik.
Zer nolako aldaketa somatu zenuen?
Dorrao oso herri euskalduna da eta Altsasura joan ginenean "losvasquitos" deitzen ziguten. Eskolan gehienak Iruñea etaAragoitik joandakoak ziren eta euskaldunak gutxiengoa ginen. Eskolanbeste nafar horiek agintzen zuten.
Zenbat denbora eman zenuen Altsasun?
Bost urte eman nituen. Krisialdiak izan nituen, baina bidea eginnuen; ikasketetan ondo bainenbilen. Handik Zaragozara joan nintzeneta bertan hasi nuen erromesaldia: Zaragozan hiru urte eman nituen,Zangozan beste urte bat eta azkenak Iruñean. Bertan bukatunituen ikasketak. 60ko hamarkadan sartuta geunden dagoeneko etaapurtzeko izpiritua zegoen. Gure kurtsoa izan zen muga: protestakahasi ginen, debekatua zeudenak egiten hasi ginen, bizarra etakoronilla eraman beharraren aurka hasi ginen…
Zer ikasketa egin zenituen?
Denetik ematen genuen. Apaiztu ondoren, berriz, teologia ikasi nuen,baina aginduz. Orduan oso gutxi errespetatzen zuten norberaren joera.Tuteran nengoela, lehen urtea praktiketan, Erromara bidali ninduten.Epe luzea neukan libre Erromara joan baino lehen, aita hil zen,krisialdi bat izan nuen eta hiru hilabete pasatu nituen herriannekazaritza lanetan. Herriko gazteekin harremanak izan nituen etahaien giroan murgildu nintzen. Hori bertako batzuentzat eskandaluaizan zen: nire gainekoei jakinarazi zieten eta asteburuetan Altsasuraerretiratzera behartu ninduten.
Zer moduz Erroman?
Esperientzia polita izan zen, mundu guztiko jendearekin harremanaegin bainuen. Orduan ezagutu nituen Euskal Herriko hainbat kide,frantziskotarrak-eta. Tartean Pello Zabaleta legazpiarra zen. Orduanhasi nintzen euskararen ezagutza formala izaten eta hemengo egoerazjabetzen: euskaraz hitz egiten genuen, euskara klaseak hartu nituen,Burgosko prozesuaren inguruko manifestuak egin genituen…
Elizaren instituzionalizazioa ere bere gordineanezagutuko zenuten…
Fedea galtzeko lekurik aproposena Erroma da. Ideia berriak erebazeuden, kontraesan pilo bat ikusi nituen eta krisialdi sakona hasizen. Munduarekiko zirrikitu bat ireki zen eta apurtu egin nuen. Denaden, prozesu pertsonala izan zen. Horretan nahiko bakartia naiz.Oporretan komentuetara joatea zen ohitura, baina nik nire kabuzantolatu nituen oporrak: Parisera joan nintzen eta ikasle arruntenerresidentzia hartu nuen. Frantses klaseak hartzen eta lanean hasinintzen. Horretaz gain, udako lantegietan izena eman nuen. Horrekgarrantzia handia izan zuen nire bizitzan, gazte normalekinkontaktuan jarri bainintzen. Hala, erlijioaren bidea baztertzen joannintzen. Bigarren ikasturteko oporretan Ingalaterrara joan nintzen.
Zer egin zenuen lizentziatu ondoren?
Filipinetara irakasle joatea gonbidatu ninduten, baina dagoeneko eznuen gehiegi sinesten eta langile auzo batean lan egitea eskatu nuen.Frantziara bidali ninduten: etorkinen kaperau izateaz gain, lana ereegin behar nuen. Erlijioa nire kezkekin lotzeko azken aukera nuen etaonartu egin nuen. Bi urte eman nituen bertan: 1970 eta 1971n. 68komaiatzean gertatutakoen eraginak ezagutu nituen. Oraindik fraideanintzen, baina nire bizitzako beste aro bat hasi zen bertan:langileen aldeko borrokan murgildu nintzen. Frantzian hasi eta orainarte.
Zer egiten zenuten?
Zaila izan zen. Izan ere, komite bat eratu, sindikatu ofizialen aurkajo eta greba antolatu genuen. Unibertsitate munduan Maoisten babesagenuen, mehatxatu egin gintuzten… Agerian gelditu nintzen etapertsonal buruak muga gertu zegoela eta kontuz ibiltzeko esan zidan.Garai hartan borroka armatua baztertu eta borroka politikoarenildotik ari ziren ETAkideak ere ezagutu nituen. Haiek ea Frantzianzer egiten nuen esan zidaten, nire lekua Euskal Herrian zegoela.Arrazoia zuten: Altzara etorri, langileen parrokia batean lan egitenzuten gazte batzuekin jarri eta lanean hasi nintzen.
Langileen eskubideen alde hor ere?
Zardoya igogailuen enpresan lan egiten nuen. Familia enpresa zen,baina garai hartan Otis enpresa amerikarra sartu zen. Honek gureerreibindikazioei muzin egin zien eta errepresioa hautatu zuen. Grebaegin genuen eta enpresak 17 bat kaleratu gintuen. Atxiloketak hasiziren eta ihes egin behar izan nuen: Donostiatik Hondarribiara,Hondarribiatik Zaragozara… Carrero Blanco zerura bidali zutenean,ezer jakin gabe, panfletoak banatzen ari nintzen Zaragozan. HortikMadrilera joan nintzen eta dagoeneko desagertu den alderdi batekinkontaktuan jarri ninduten: Organización Revolucionaria deTrabajadores (ORT).
Noiz itzuli zinen Euskal Herrira?
Arriskua txikitu zenean, baina alderdian jarraitu nuen. Lazkaon jarrinintzen bizitzen, arrebaren etxean, eta Patrizion hasi nintzenlanean. Francoren azken urteetako borroka guztiak harrapatu gintuen:Irimoren magalean, Antioko ermitatik gora… biltzen ginen borrokakojendea. Ez naiz ausarta, baina egin beharra zegoen. Gernikako Arbolaplazan motoa lapurtu eta kangurua jarrita Legazpin propagandabanatzen genuen. Biharamunean motoaren jabeari gutuna bidaltzengeniola esan beharra dago: iraultzaren alde lapurtu genuela etahalako lekutan utzi genuela.
Etxean ba al zuten zure ibileren berri?
Susmoa, bai. Garai hartan, dena den, isilean bazegoen konplizitatea.Izan ere, nik nahiko egoera estuetan sartu nituen. Behin poliziakarrebaren pisua arakatu zuen, esaterako.
Ez al zintuzten sekula atxilotu?
"Txiki" eta Otegi afusilatu zituztenean alde egin beharraizan nuen eta itzuli nintzenean, koartada txarra nuenez, Patriziokolanpostua galdu nuen. Ondoren, Franco hil baino hiru egun lehenago,hiru egun pasatu nituen komisaldegian. Lazkaoratu eta hurrengogoizean arrebak esnatu ninduen hil zela esanez.
Zeintzuk ziren zuen aldarrikapenak?
Urte oso interesgarriak izan ziren, orduan finkatu baitzirenhitzarmen kolektiboak. Metalurgia beti izan da langileen arteanaurreratuena eta lurraldeko hitzarmenaren alde mugimendu handia izanzen. Egunero Orbegozo aurrean orri informatiboa banatzen nuen, bainalantegi hauetan gure sindikatuak oso presentzia txikia zuen. Ordukoakatsetako bat hori izan zen: hamaika alderdi zeuden eta bakoitzakbere sindikatua zuen.
Zerk ezberdintzen zintuzten beste alderdi etasindikatuengatik?
Tximinoek eta gizakiok zer alde dugu geneetan? Kasu askotan ezergutxik ezberdintzen gintuen. Klandestinitateak atomizazioa erraztenzuen, zaila baitzen elkartzea. Bestalde, guztiok oso dogmatikoakginen: guk daukagu arrazoia eta besteei kritika. EMKrekin elkartzekozorian izan ginen, Partido de los Trabajadores de Españarekinbatzera iritsi ginen, PCE ofiziala kritikatzen genuen… Lehenbizikohauteskundeen ondoren desagertu ginen, baina Nafarroatik diputatuaateratzeko zorian izan ginen. Gure alderdia apaiz aurrerakoieningurukoa zen, Nafarroan apaiz batzuek indarra zuten langile auzoetaneta hortik botu asko atera genituen.
Hauteskundeetara aurkeztu al zinen?
Zumarragako alkategai izan nintzen! Dirulaguntzak lortzeko udalkopuru zehatz batean hautagaitza aurkeztu behar zen eta hemenaurkezteko agindua jaso genuen. Hautagai zerrendan lagunak, ez dakitnoren ama… sartu nituen. Horren ondoren alderdia desagertu zen etaez naiz gehiago sigla baten azpian aritu.
Franco hil baino apur bat lehenago Patriziotik botazintuztela esan duzu, nora jo zenuen?
Sei bat hilabete eman nituen langabezian, arrebari tabernanlaguntzen. Gero eraikuntzan hasi nintzen, lehengusu batekin.Barrenkale amaierako etxeetako adreilu gehienak nire eskutatikpasatakoak dira. Casino gaineko pisu batean 11 bat lagun jarri ginen.Dirurik sekula ez dut izan: Frantzian nengoela, Francoren pagari ukoegin nion eta Ferrolen erahil zituzten langileen familiei,errefuxiatuei eta hemengo langileen mugimenduari eman nien. Altzan,berriz, komunismoa praktikaten genuen eta gure soldatak kutxakomunera joaten ziren. Handik soinean neramanarekin atera nintzen.Casino gaineko etxean ere dena kaxa batera joaten zen. Ezkongabeanaizen arren, beti jendearekin bizitzen egon naiz: fraileekin,alderdikideekin… Independiente jarri naizenean bakarrik aurreztudut dirua.
Noiz utzi zenion fraide izateari?
Praktikan 1972an, baina prozesua bakardadean eraman nuen eta papeleoaAltzan nengoenean bete nuen; handik lau urtera edo. Amorrua emanzidan, galdera guztiak sexuaren eta emakumeen ingurukoak baitziren.Nik, eliza uzteko arrazoi bezala, eliza barruan iraultza egitekomodurik ez nuela ikusten jarri nuen.
Nola hartu zuten erabakia zure etxean?
Gurasoak oso gazte hil ziren, semea fraide zutela eta pozik. Nirekurtsoan 11 atera ginen Iruñetik, baina bakarrak jarraitzendu. Uzten lehena izan nintzen.
Fraidea, sindikalista… gehienok euskara munduanegindako lanagatik ezagutzen zaitugu, ordea.
Lehengusua Gasteizera joan zen eta lanpostu finkoa nuen arren, hemensustraiturik nengoenez, hemen gelditu nintzen. Orduantxe hasi nintzeneuskararekin, beharrak bultzatuta, 1980an. San Jose ikastetxekoirakasle batzuek klase partikularrak emateko eskatu zidaten eta halahasi nintzen. Klaseak emanez alfabetatu nintzen. Euskaltzaindiako etaHizkuntza Eskolako azterketetara aurkeztu eta, emaitza jakin gabe,Eusko Jaurlaritzaren irakasle deialdian izena ematera joan nin-zen.Jaurlaritzak udalei euskaltegiak irekitzeko gonbitea pasatu zien etaUrretxu, Arrasate eta Ermua izan ziren baiezkoa ematen lehenak. Hala,1981ean Urretxun hasi nintzen beste bi lagunekin batera. Jose MariLasa eta Jose Luis Garmendia izan ziren kudeatzaileak.
Lehen urteak gogorrak izango ziren.
Eskaera izugarria zegoen, baina lehen bi urteetako eskema oso itxiazen: derrigorrez bost orduko ikastaroak izan behar ziren. Gero, gauregungo modelo guztiak atera ziren. Euskaltegiaren ardura nuela, 9irakasle eta 200 ikasletik gora izatera pasa ginen. Jose Mari Etxanizzena eta biok Uda Ikastaroak antolatzen hasi ginen eta osoarrakastatsua izan zen: 400 ikasle izatera iritsi ginen. Lizeoko gelaguztiak hartzen genituen. 25 irakasle kontratatu genituenEuskaltegian langileen alde egitea ahaztu gabe lan egin nuen. Gurehitzarmenaren negoziazioan parte hartu nuen.
Euskaltegiko lana asko aldatuko zuen urte hauetanguztietan…
Hasierako urteetako ikasle mota gustukoagoa nuen. Garai hartaninolako arazorik gabe planteatu zitekeen, esaterako, aste beteLeitzara joatea. Oraingo ikaslegoak mila eginkizun ditu. Ikaslearrakastatsuenak euskararen aukera egin eta erabat murgildu direnakizan dira.
25 urte inguru eman dituzu euskara klaseak ematen.Zer bilakaera izan du euskarak bi herri hauetan?
Ez dizut ezer originalik esango. Ezagutza igo dela ez du inorkzalantzan jartzen, baina erabilera da pil-pilean dagoen kontua. Oraintrenean ibiltzen naiz eta elkarrizketa euskaraz eramaten duten lehenbaino gazte gehiago ikusten ditut. Duela urte batzuk, Lizeotikirteten ziren gazteek erdara hutsean egiten zuten.
Jubilatu ondoren, zertan zabiltza?
Euskararekin lotuta jarraitzen dut: irakurle talde bat eramaten dut,Mintzalagun taldetxo batean parte hartzen dut… Bestalde, AlboanGobernuz Kanpoko Erakundean sartu naiz bolondres eta astean biegunetan laguntzen dut. GKE honek hezkuntza egitasmoetan lan egitendu, batik bat. Hegoaldeko herrialde batean urte pare bat ematekoasmoz sartu nintzen, baina oso zaila da. Izan ere, dedikazio handiaeskaini behar zaio, ondo prestatu behar da… Internazionalista ereizan naiz. Langile mugimendua eta internazionalismoa elkarrekinlotuta daude: Frantzian gertatzen ari den sustraiak nondik datoz?Nazioartean dauden ezberdintasunetatik.
Fraide gutxik egingo zuten zuk bezainbeste lan.
Asko harritzen dira ikasketak eginda urte askotan langile arruntaizan naizelako. Sektore guztietan lan egin dut inongo arazorik gabe:piko eta pala, trenbidean ere aritu nintzen. Nire kontzientziaklangileei laguntzeko onena langile izatea zela esaten zidan. Hemengolangileei ez zitzaien fraidea langilea izatea buruan sartzen. Altzannengoela, lantegiko kide baten semea bataiatzea tokatu zitzaidan etalantegian euren lankide bat fraidea zela zabaldu zen. Batzuek ezzuten sinesten.
Zaletasunen bat ere izango duzu…
Senitartekoek Jacatik gertu etxe bat dute eta ibilaldi ugari egitenditut. Nafarroara ere joaten naiz, anaiarengana. Kontzejukoagiritegia desastre eginda zegoen eta txukuntzen ari naiz. Batekineta bestearekin, hala ematen dut eguna.