Oraindik lanera Donostiara egunero joaten jarraitzen dut, nahiz etatelematikoki etxetik lan egin dezakedan, kontuan izan jubilazioa 80urtera arte luzatu zutela pentsio sistemaren arriskuaren arrazoiazela medio.
Telematikak ematen dit Zumarragan lan egiteko aukera bakarra,aspalditik Zumarragako ekonomia egitura txikitu baitzen eta bertakogarapen endogenoa sustatzeko agintarien estrategia faltak bertakoekonomia balio erantsi gutxiko jardueretan oinarrituz joan da.Debagoiena eta Donostialdeko zentro ekonomiko garrantzitsuenetanloturik lo egiteko herria soilik bilakatu da tamalez. 2. mailakoazpieskualdea. Enpresa indartsu eta ekonomia sozialaren presentziahutsalaren ondorioak. Globalizazio ekonomikoaren korronteek gogorragoastindu gintuzten.
Ahaleginak ez ziren falta izan bertako enpresa historiko etahandienak herrian jarrai zezan. Argixaoko futbol zelaiari izenaaldatu zion udalbatzak, "Arcelor" bezala bataiatu zutenberunezko zelaia. Emaitza onik gabe. Ingurumen legeak saihestu etalan kostuak jaisteko Senegalen kokatu zuten Zumarragako lantokiaarrazoi komertzialak zirela medio. Ingurumen nahiz osasun kostuaksozializatu eta irabaziak pribatizatu. Axioma perfektua. Kostuakkostu, bertako sindikatu bertikalak egokitzat jo zuen operazioa beregaraian. Berun gutxiago arnasten da ordudanik, baina ordura artearnastutako guztia?
Herriko alderdi politiko nagusien borondatez urteetan zinegotzienliberazioa sistematikoa bihurtu zuten eta herri lanaren aldekoborondatea desagertuz joan da. Motibazio ideologikoari motibazioekonomikoa gailendu zaio. Lan politikoa eta teknikoa bereizteaizan zen aspaldian herri lanaren funtsa eta joko araua. Joerabestelakoa izan da, lan politikoa profesionalizatu da soldatapekobihurtuz eta lan teknikoa zerbitzu enpresen esku uzten da polikipoliki. Efizientzia arrazoiak zirela medio. Non ote demokrazia etaaurrekontu parte hartzaileak aldarrikatzen ziren garaiak?
Santa Isabel festak kultur zerbitzuak eta kalitate ziurtagiri guztiakdituen enpresa batek antolatzen ditu oso modu efizientean. Ondorenbetiko kexak, gazteak ez dira inplikatzen eta mozkortzen besterik ezdakite. Baina, tira, herritara orokorrean gustura dago SantaIsabelak uztailaren 2an izaten jarraitzen dutelako eta ezpata dantzaegiten delako oraindik. Genero arazoa gainera ez da azaleratuoraindik. Antioko Hotela herriko jatetxe famatu batek kudeatzen duorain eta bertan egiten da orain Santa Isabeleko herri bazkaria.Jaitsiera ofizialik, berriz, ez dago, Eusko Jaurlaritzako HerrizaingoSailaren Ospakizunetarako Legeak debekatu baitzuen segurtasun arazoakzirela medio.
Zer gehiago? Miguel Lopez de Legazpiren estatuaz aparte urteluzez bere burua "sozialista liberaltzat" jotzen zuenalkate txiki baten estatua dago, Leturiasetako auzoa El Salvadorbihurtu zen eta Zumarragako geltokitik Urretxurako sarrera itxiajarraitzen du (Errotonda madarikatua!). 50 urte geroago ere zakurrakoinutsik.
Baina bada berri onik txikito. Orain 2055ean Zumarraga ez da UrolaGaraia, Goierri Garaia gara. Eskerrak. Hori behintzat lortu genuen.
Josu Aztiria