Izan ere, bi herri hauetako jendearen jokabideak 360ªekobihurtzea adierazten du. Aldaketa horren eragileak, badu izenpropioa, eta denok ezagutzen dugu, KULTURA, hain zuzen ere. Ez duthilabete osoagorik aurkitzen, abendua baino.
Hilabete honek asko du ikusi eta oroitzapenean gordetzeko; hortaz,argazki rallyan parte hartzen hasi naiteke. Gabonetan ontzat ematendugun hori lau haizetara zabaldu behar dela esaten digute behin etaberriz. Oraingoan diotena egingo dut; argazki film horretan sortuditudan bat-bateko irudiak Juan de Lizarazu aretoko erakusketadesberdinetan gehituko ditut.
Aretoa alde batean utzi, eta behin kalean barna, haurrak ikustenditut, iskanbilan. Hara! Olentzero, aspaldiko laguna… Banoa eskatudiodan hori oroitzen duela ziurtatzera. Uf, baietz esan dit… Hator,hator kantatzen hasi direnean bilantziko ezaren sindromea jaio zait,eta San Martin de Tours elizan egin dut hurrengo parada; ezin galduGabonetako kontzertua.
Irteeran, tripa zorriak 24ko afaria ekarri dit gogora. Aurten,sorpresa emango diet etxekoei. Mairi elkartera abiatu naiz pentsatugabe eta sukaldaritza ikastaroan eman dut izena. Menua prest. Lastimaardo kontuetan aditua ez izatea… Zorioneko hilabete oni esker, horiere ez da arazoa. Zerbaiterako dago Arabako Errioxako ardo lehiaketaeta dastaketa! Kontent atera naiz alkohol pilo hartatik. Lagunezezagun oparia egiteko gogoz! Santa Lutzitako Feria ospatzeakerraztuko dit lana, bai horixe…
Postuz postu ibiltzeak barrenak hoztu dizkit. Poltsikoan geratzenzaidan diru apurra zenbatu eta Zelai Aristi aretoan berreskuratu dutberoa, hitz eta ikuskizun bihurtua. Etxerako bidean X. Gazte Astearenoihartzunak iritsi zaizkit; eta ni ere gazte sentitu naiz, munduatontorretik ikusteko gosez. Goierri K.E. besotik hartu eta abianipini dut mendi martxa. Izerdiak, geratzeko ordua iritsi dela esatendit. Pentsatzen jarri eta ekintza hauetan guztietan jaso ditudanakgutxi ez direla aitortu dezaket. Emozioa, jakinduria, irribarra,esperantza, gogoa… Guztiekin beste abendu bat osatu eta ErakusleihoLehiaketan parte hartuko dut…
Abendua hitzaren definizioa eskatuko balidate, urtearen hamabigarreneta azken hila dela esango nuke, lasai asko. Jende eta gertaerenneurria aztertzen ibilia naizen honetan, aldiz, abendua jada ez zaithilabete soil bilakatzen. Abendua. Hotzaren etxea. Kulturaren ama.Biztanleon iratzargailua.
PD: Garazi lehengusina margolari omen dator. Krismatxapelketara bidali duen horretan, esaldi hau gehitzea eskatu diot:Gabon onak igaro eta urte berri on urretxuar eta zumarragar guztioi!
Araiz Padrón