DV-ko herriko orrialdeetan azaldu zen albiste honi, laster erantzunzion alkate jaunak, aipaturiko orrialdeetan egin zitzaionelkarrizketa batean, non zer iruditzen zitzaion EAren ekimen hau,ahuntzaren eztularen modukoa zela erantzun zuenean.
Egun, Zumarraga bezala trenbideak zeharkatzen dituzten zenbait herri,euren garapen iraunkorra mugatzen duela ikusiz jokaera batzuk hartzenhasita daude, trenbideak lurperatu ala trena saihesbide batetik heldudezan.
Arbulu jaunak betidanik uko egin dio bere uztatik atera ez denedozein proposameni, nahiz eta honek Zumarragari eta herritarreiabantaila nabarmena suposatu. Beraz, ohituta gaitu horrelakojokaerarekin.
Ahuntzaren eztula aipatu dugunez, zer arraio egiten ari dira, esatebaterako, Bizkaiko zenbait lekutan -Bilbo, Basauri, Basurto, Durango,Balmaseda edo Ortuella aipagarrien artean- non milaka eta milaka eurokosta edo kostatzen ari diren, trenbideak lurperatu ala ibilbideaaldatzeko ekimenak bultzatuz…
Esan dezagun, Bizkaian trenbideak ezkutatzeko ari diren gertaera honiguztiari, "Trenbideengatik ezkutuan egon den Bizkaiarenberragertzea" deitzen zaiola.
Gure lurraldean, berriz, guk dakigula Eibar, Ordizia eta Beasainenari dira dagoeneko, herri horiek zeharkatzen dituzten trenbideaklurperatu edo saihestu nahian. Gainera, Goierriko herri horietanlortu dute jada Fomento erakundeak udaletan proposatu dutenazterketaren finantzaketa. Orduan, orain arte aipatu diren herrihorietan guztietan, ahuntzaren eztula baldin badute eredu, hemenzergatik ez?
Atzean adierazi dugun guztia esan genezake hemen bultzatu nahiangabiltzanaren ispilu dela, erakunde ezberdinen babesa dutela gainera;zergatik, bada, hemen ez da posible izango epe ertain batean gaurZumarragan oztopo suposatzen duten trenbide madarikatu horiekpasadizo bihurtzea?
Lerro hauen hasierara etorriz, badirudi ekimen hau susmo txarrarekinjaio dela, eta zenbait kontrajartzerekin aurkitu genezakeela.Horregatik sinatzaileek garbi utzi nahi dugu, ez dugula amorerikemango, azterketa martxan jarri arte behinik behin. Eta horretarakoprest gaude ahal dugun baliabide guztiak erabiltzeko, ea denon arteanlortzen dugun trenbide gabeko Zumarraga. Herriak eta datozenbelaunaldiek eskertuko digute.
Eta bukatzeko, ezin dizuegu aurreratu zer nolako abantailak edoetekinak izango lituzkeen herriak ekimen hau burutuko bagenu, lanhori hirigintzan dabiltzanei uzten diegu. Baina sinestu ezazueherriko erdiguneak izugarrizko iraulketa izango lukeela.
Hala izan bedi.
Julian Arin, Jose Mari Aztiria, Jose MariGabiria eta Pello Garziandia