-Zer izan nahi zenuen umetan?
Garai hartako ia gainontzeko guztiek bezala,pilotaria. Ederrena zaharraren gainean bizi ginen, gainera…
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Tabernan egotea, gazteekin. 5 hilabete eman ditutOsaba taberna gabe eta goizetan aspertu egin naiz. Goizetan mendirajoaten nintzen apur bat eta arratsaldetan alabari laguntzen nionGabiriako ostatuan. Orain, Osaban, alabei mesede egiten diet, bainaeurek ere niri egn didate taberna irekita.
-Bizitzeko toki bat?
Gabiria. Hura da lasaitasuna!
-Tabernarik gabe, ezin bizi?
Hogei urtetik gora daramatzat gazteekin eta dagoenekobeharrezkoa dut.
-Zer alde daude Osabazaharretik berrira?
Lehengora zihoan jendea dator, baina tabernahandiagoa eta prestatuagoa denez, beste bezero batzuk ere badatoz.
-Anekdotaren bat?
Osaba zaharra itxi ondoren, sei bat alditanGabiriatik Urretxura etorri eta zuzenean tabernara jo dut.
-Osaba zaharra eta berria itxuraz oso ezbedinak dira,zergatik ez diozue izena aldatu?
Gazteek eurek esan didate Osaba izena mantentzeko.Hala, bide batez, “Tio Mari” zena oroitzen dugu.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Gaztaina-kolorekoak.
-Egindako azken oparia?
Ardo kaxa bat errefuxiatu bati.
-Eta jasotakoa?
Aloña Muñoa presoaren aitak oparitudidan makila.
-Data bat?
Hilaren 19a. Emaztearen urtebetetze eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Jesus, Aloña eta Nagore.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara.
-Gustuko telebista saioa?
ETB2 ikusten dut gustuen.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Gran Hermano”.
-Liburu bat?
Irakurri dudan azkena Jon Idigorasen “El hijo deJuanita Gerrikabeitia” da.
-Filme bat?
“La fuga de Segovia”
-Soinu bat?
Txistuarena.
-Usain bat?
Whiskyarena.
-Janari bat?
Makailoa, era guztietara.
-Ura ala…
Ardoa, eta ona bada, hobe.