Javier García de Andoin
Nik egunean zigarro pare bat besterik ez dut erretzen,baina kontua oso gatazkatsua dela iruditzen zait. Jatetxeak etatabernak erretzearekin oso lotuta daude eta bezero on askoerretzaileak dira. Goierri elkartean, hasiera batean behintzat,erretzen utziko dugu. Debekatuko bagenu, segur aski, bazkide askokalde egingo lukete.
Lourdes Auzmendi
Nahiko lan izango dugu… Izan ere, erretzailea naiz.Etxean sukaldean eta balkoian soilik erretzen dut. Umeekin ibiltzennaiz autobusean eta nola edo hala agoantatzen dut erre gabe. Uzten ezduten tokitan moldatzen naiz, baina irten bezain pronto… Urtehasieran erretzeari uzteko asmoa dut, alabari hala agindu diot, etabeharbada lege berri hauek lagungarriak izango dira.
Maria Erostarbe
Oso noizean behin erretzen dudanez, legeak ez dit askoeragiten eta ez diot garrantzia handirik eman. Dena den, ingurukoekerretzeak ez dit molestatzen. Gainera, tabakoa fabrikatu eta salduegiten dute, baina gero ez dute erretzen uzten. Hori ez zait batereondo iruditzen. Jendeak erretzeari uztea nahi badute, utzidiezaiotela fabrikatzeari.
Nuria Molina
Duela hiru urte arte erretzailea izan naiz. Orain hartubehar dituzten neurriek ez didate gehiegi eragiten. Hori dela eta, ezdut gai honen inguruan asko pentsatu. Dena den, tabernetan erretzeagalaraztea oso zaila ikusten dut. Betidanik egin izan den gauza da.