ItziarAgirre: “Jendeak salaketarik jartzen ez badu egoerak antzerajarraituko du”
Itziar AgirreUrretxuko zinegotziak aholkularitza bulego batean lan egiten du etabezeroen artean ostalariak dituzte. Hori dela eta, Tabakoaren AurkakoLegea goitik behera irakurri du dagoeneko. Dena den, ez dubatere argi ikusten legeak dioen guztia betearaziko denik.
Zer azpimarratuko zenuke lege berriaz?
Lokal handiek 8 hilabete izango dituzte erretzaileentzako txokoaegokitzeko. Bestalde, printzipioz zigorrak administratiboak izangodira: udalek eta Eusko Jaurlaritzak bideratzen dituztenak. Erre ezinden tokian erretzen ari denari isuna jar diezaiokete, baina baitaostalariari ere.
Erretzaileentzako txokoa egokitu bitarteko 8 hilabeteetan,lokal handietan erretzerik izango al da?
Printzipioz, egokituta ez dauden tokietan debekatuta dagoela jartzendu. Baina 8 hilabete horietan utzi egingo dietela suposatzen dut.
Bestalde, ostalaritza lokal txikia dutenek euren lokalean erretzeautzi edo ez erabaki behar dute.
Erabakia jakinarazi egin behar dute eta lokalean erre daitekeen edoez dion kartela begibistan jarri behar dute. Bestalde, erre ezin dentokian ezin da tabako makinarik egon. Besteetan makinak barrualdeanegon behar dira, tabernariak kontrola dezakeen tokian. Horretaz gain,makinek gailuren bat izan beharko dute ostalariek tabakoa norkerosten duen jakiterik izan dezan. Gailu homologatu hori nolakoaizango den ez da zehaztu oraindik.
Ostalariei egoera deserosoak jasatea tokatuko zaie beharbada.Euren lokalean erretzerik ez badago, erretzen hasten denari aurreegin beharko diote.
Ezin dute erretzen utzi, bestela zigorra jaso baitezakete. Bainaerretzaileak ere isuna jaso dezake, norbaitek salatzen badu.Erreklamazio orriak eskatzen baditu, akabo. Izan ere, orri horiekEusko Jaurlaritzara heltzen dira.
Elkarteekin zer gertatuko da?
Onartu berri den legeak dion guztia toki publikoen ingurukoa da:ikastetxeak, kirol instalakuntzak, zentro komertzialak, kulturguneak… Elkarteak pribatuak dira eta eurek erabaki behar dute zeregin nahi duten.
Zer uste duzu gertatuko dela urtarrilaren 1etik aurrera?
Jendeak nola erreakzionatzen duen ikusi beharko da. Nire ustez,jendeak salaketarik jartzen ez badu egoerak antzera jarraituko du.Lokal handietan aldaketak egin behar dira eta hori zainduko da, bainatxikietan… Beharbada, ertzainek tabernak itxita dauden ikustekoerronda egiten dutenean tabakoarena ere begiratuko dute. Baina,egunez… Nire ustez, hasieran ez da legea beteko; pixkanaka hasikoda betetzen. Kanpaina egingo da, gero jakinarazpenak egongo dira…Lehen zigorrak hel-tzen diren arte…
Legea atera duenak berak legea betearaztea zaila izango du…
Festetan nork kontrola dezake hau? Nola kendu puruak frontoietatik?Aplikatzea oso zaila da. Ertzaina joan behar al da frontoietan puruakerretzen diren kontrolatzera? Norbaitek salatzen badu arduradunaUdala da, frontoia berea baita. Isuna ere berak jarri behar al du?Denborarekin ikusi beharko da nola egiten den horren kontrola, zerisun jartzen diren… Beharbada hasieran isun txikienak jarriko dira,baina ostalarientzat isun guztiak gogorrak dira. Erretzaileentzakoisunak 30 eurokoak dira, baina debekatutako toki batean erretzenuztea larritzat hartzen da eta 600 eurotik gorako isuna aurrikustenda halakoetarako. Falta arina kartela ez jartzea da, baina tabakoasaltzea larria da. Bestalde, hiru falta arin egitea larritzat hartzenda.
Dena den, gizartean bertan tabakoaren aurkako jarrera geroz etaindar handiagoz nagusitzen ari da.
Baliteke seme-alabekin kafea hartzen ari denak norbaitek tabernahorretan erretzea oso gaizki hartzea. Gaur egun jendeak oso argi duzeintzuk diren bere eskubideak. Betebeharrak ez dakit, bainaeskubideak…
Beste batzuentzat, ordea, eragozpena izango da haurrekin tabernaedo kafetegi batzuetan ezin sartu izana.
Beharbada. Baina legearen helburu nagusietako bat haurrak babesteada.
Helburu horiek eta gainontzekoak lortzeko, beste erabaki batzukere hartu behar dira, ala?
Bai. Tabakoaren publizitatea, hamar zigarroko paketeak eta tabakoaerosteagatik opariak egitea debekatu egin behar da, adibidez.
Abokatua izanik, legea goitik behera ezagutu beharko duzu…
Bai, aholkularitza bulego batean lan egiten dut eta gure bezeroenartean ostalariak ditugu. Argi dago etorriko zaizkigula, oraininformazio bila eta aurrerago, beharbada, zigorren bat jaso dutelako.
Erretzailea al zara? Zuri zer iruditzen zaizu hau guztia?
Nik parranda egiten dudanean soilik erretzen dut. Ez zait gaizkiiruditzen erretzaileentzako tokiak mugatzea, askotan kea gehiegizkoaizaten baita. Taberna batzuei dezente zailduko die kontua, egunez etagauez lan egiten baitute. Horiek aukeratu egin beharko dute eta,beharbada, bezero batzuk galduko dituzte.
IñakiLizarralde: “Adin txikikoeiirakatsi egin behar zaie, ez debekatu”
Tabernariei dagokionez, taberna handietakoek erretzaileentzakoeremua jarri beharra dute. Txikietakoek, berriz, euren tabernanerretzen utziko duten edo ez erabaki behar dute. Urretxun etaZumarragan ez daude legeak handitzat jotzen dituen horietakoak.Taberna txiki guztiek edo ia guztiek, berriz, erretzen utziko dute.Kontu hau nola bizi duten jakiteko, The Intrepid Fox tabernako IñakiLizarralderekin izangara. Drogen inguruko hausnarketa interesgarria ere eskaini digu.
Ba al dakizu legeak zer dioen?
Zurrumurruak besterik ez daude: taberna batzuetan ezingo dela erre,adin txikikoak ezingo direla erretzaileen tabernetan sartu, ezingodela jatetxeetan eta pilotalekuetan erre (ez dut sinesten)…
Garrantzia handia eman al diozue?
Gauza oso ezberdinak entzuten dira. Interneten zer edo zer begiratudut, baina gehiegi ez kezkatzea erabaki dut: azken finean, denadelakoa inposatu egingo digute eta kitto. Legea nork betearazikoduen, auskalo.
Tabernariek bilerarik egin al duzue?
Gertukoekin hitz egin dut, baina ez dugu bilerarik egin. Jendeakokerren ikusten duena taberna batera sartu behar baduzu zurekin doanadin txikikoa kanpoan utzi beharra da. Nire bezero batzuek haur jaioberriak dituzte eta tabernan jende gutxi dagoenean sartzen dira.Urtarrilaren 1etik aurrera orduan ere ezingo dira sartu.
Sartuko balira zu kaltetuko zintuzkete. Izan ere, eurak kanporabidali ezean, zigorra jaso dezakezu.
Hor dago koska. Ez dago nire esku bezeroei noiz baimendu sarrera etanoiz ez. Haurrak dituzten tabernariek haurrak kanpoan utzi behar aldituzte zer edo zer egiteko tabernara sartu beharra badute?
Zer uste duzu gertatuko dela urtarrilaren 1etik aurrera?
Abian jartzen denean ikusiko dugu zer gertatuko den. Nire ustez, legehauek ez dute zentzu handirik eta eurek zer zentzu ematen diotenikusi behar. Entzun dudanaren arabera, tabernetan erre daitekeela edoezin dela dioen kartel handi bat jarri beharko dugu.
Zeure burua gaztetxoei sarrera galarazten ikusten al duzu?
Agian hala ibili beharko dut, zer nolako kontrola ezartzen den ikusibehar. Astean zehar ez dira mutiko asko etortzen. Normalean kafeahartzen badute eta egun batean zuritoa eskatzen badute, ez da ezergertatzen. Bata bestearen atzetik zuritoak eskatzen hasten dengazteari, berriz, ezetz esaten diot. Euren dinamika ikusten duterabakia hartu aurretik. Tabakoaren Aurkako Legea, ordea, ez dutulertzen: taberna batean ezin da erre, baina kalean bai. 16 urtekoaktabernetara ez joatea lortuko dute, baina ez erretzea… Makinetaneta estankoetan ezingo dute tabakoa erosi, baina lortuko dute.Merkatu beltza sortuko da.
…
Gauza asko daude debekatuta, baina egin egiten dira. Zergatik?Uzten delako. Noizean behin sarekadaren bat egiten dute jendeakgazteek porruak erretzearen aurka zer edo zer egiten dutela ikusdezan, baina beraiei komeni zaie gehien gazte zehatz batzuk porruakerretzea. Tabernetan erre egiten dela? beraiek dira urtetan erretzenutzi dutenak eta! Gainontzeko drogez zer esan… komunak ixtea al dairtenbidea? Bestalde, zergatik erretzen du jendeak, nahiz eta jakintxarra dela? Beste batzuek internet behar dute edo egunero Irimorajoatea. Kontrola galtzea edo drogak denetik ihes egiteko erabiltzeairuditzen zait gaizki, gauzei erabilera txarra ematea. Norberak bereekintzen gaineko ardura hartu behar du eta inori kalterik ez egin,kito. Adin txikikoei irakatsi egin behar zaie, ez debekatu. 16urtekoari ez erretzeko esaten badiozu, orduan erreko du.
Zer gertatuko da asteburuetan?
Herriko taberna ia guztietan erretzerik badago, zer egingo dute 18urte azpikoek? Etxean geldituko al dira telebista ikusten? Kalerairteten diren gazteen gurasoek badakite euren seme-alabak zertarairteten diren. Aste osoa ikasten eman eta gero, asteburuan ligatzerairteteko, lau trago hartzeko… eskubidea dute. Guk ere hala ikasigenuen. Lege hauekin gazteek mendira joan eta futbol partidak ikusibesterik ez dutela egingo uste badute, jai dute. Garitoetara joangodira eta hauetan tabernetan baino askatasun handiagoz edan eta errekodute.
Zuentzat zaila izango da asteburuetan adin txikikoen sarrerakontrolatzea.
Guk ezin dugu ezer egin: tragoa eskatzea datorrenaren adina kontroladezakegu, baina ez izkina batean eserita dagoenarena. Tabernariokatean gorila bat jarri beharko bagenu, dauden tabernen erdiak itxikolirateke.
Zer diote bezeroek?
Jendeak hasieran 100m2 baino gutxiagoko tabernetan ezingo zela erreuste zuen, baina ez da hala. Ez dirudi kontua asko aldatuko denik.Erretzailea drogazale gisa aurkezteko joera dago eta luzera tokiaskotan ezingo da erre. Taberna giroak sortzen dituen kalteez askohitz egiten da, baina onurak ere baditu. Jendeak tabernetanibiltzeari uzten dionean, etxean ordu asko emango ditu eta bestearazo batzuk sortuko dira. Gure tabernan inork ez du alkohol askoedaten astegunetan, jende gehiena lagunekin egotera etortzen da.Gainera, ez da tabernan bakarrik edaten eta erretzen, etxean ere askoedaten eta erretzen da. Baina norbaiti guztiok etxean sartuta egoteakomeni zaiola dirudi.
Nola bizi duzu hau erretzaile bezala?
Erre ezin daitekeen tokira joanez gero, ez dut inongo arazorik.Erretzailea naiz, baina batez ere pertsona adeitsua. Hori dela eta,lege berriak ez nau kezkatzen. Erretzailea izanik arazo bat dudalaonartzen dut eta kito.
Mari Mendoza:“Batzuei edo besteei ateak itxi behar dizkiet”
Tabakoaren aurkako legea zeresan handia ematen ari den seinale,Ezkurra tabernan horretaz hitz egiten ari ziren sartu ginenean. Ez daharritzekoa, oso bezeria zabala baitute eta erabaki bat hartu edobestea hartu bezeroen zati bat edo bestea hasarrarazi eta galdubaitezakete.
Ezkurra tabernako Mari Mendozakbadu nahiko buruhauste tabakoaren aurkako legea dela eta. Oraindik ezdu erabakirik hartu, baina… "Ez dut batere argi ikusten.Niregatik erretzen utziko nuke, baina haurrei atea ixteak min handiaematen dit".
Bezeroren batek erretzen uzten ez badu ez dela gehiago sartuko esandio. "Ume txikiak dituen emakume batek erretzea debekatzen badutez dela gehiago sartuko esan dit, baina egunen batean nire beharraizan dezakeela esan diot. Haurrekin ateratzen denean erretzeadebekatzen duten tabernak beharko dituzte", dio Marik.
Ezkurran haur asko sartzen dira euren gurasoekin, baina baitaerretzaile asko ere. "Goizetan ia denak erretzaileak dira, bainaarratsaldeetan kafetegiak haurtzaindegia dirudi. Batzuei edo besteeiateak itxi behar dizkiet: haurrei ala erretzaileei".
Beste bezero batek bera ez zela inori sarrera galarazteko gai izangoesan zion. "600 euroko isuna jokoan baduzu… behin erabakiahartuta, erabakitakoarekin aurrera egin beharra dugu".
Zer erabaki hartu, ordea? "Sekula ez naiz halako egoeran izan.Bezeroen artean erreferenduma egiteaz ere hitz egin dugu.Entzundakoaren arabera, bezero gehienek tabernan erretzen uzteanahiago dutela esango nuke. Dena delako erabakia hartuta ere, inoragintzera etorri arte ez dut martxan jarriko", dio Marik.