-Zer izan nahi zenuen umetan?
Ez nuen “andereño izan nahi dut” etahalakorik pentsatzen. Feliziana samarra nintzen. Gero, eskolan,zientziak nituen gustuko.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Irakurtzea, pasiatzea, hondartzara joatea, jendearekinkafetxoa hartzea… Ia egunero irakurtzen dut, gehienbat nobela.Misterioa asko atsegin dut, baita zinean ere. 12-13 urterekin AgathaChristie-ren nobelak irakurtzen nituela oroitzen dut.
-Bizitzeko toki bat?
Hauxe edo kostaldeko herriren bat.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin da.
-Egindako azken oparia?
Play Station-erako joko bat.
-Eta jasotakoa?
Lepoko bat.
-Data bat?
Umea jaio zen eguna, 1992ko urriaren 15a. Beno, jada ezda horren umea…
-Neska eta mutil izen bana?
Mutil izena Unai, semearena, eta neska izena Ane.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
DV, Berria eta Hitza.
-Gustuko telebista saioa?
CSI. Lehen kapitulua ikusi egiten dut eta bigarrena,berriz, grabatu.
-Bereziki gorroto duzuna?
Klaudio Landarena, Patricia Gaztañagarena-eta.“Gran Hermano” ere ez dut atsegin.
-Liburu bat?
“El perfume”.
-Filme bat?
“El nombre de la rosa” oso berezia iruditu zitzaidan. Lehenagoliburua irakurri nuen, baina pelikulako karakterizazioa oso bereziairuditu zitzaidan. Oraindik ere berriro ikusi behar dut!
-Soinu bat?
Olatuena.
-Usain bat?
Kafearena.
-Janari bat?
Patata tortila.
-Ura ala…
Ardoa, baina freskoa.