Zein familiatan jaio zinen, Ramon?
Urretxun jaio nintzen 1916ko azaroaren2an. Goiko Kalen etorri nintzen mundura, baina gero Beasainera joanginen bizitzera. Aitak saskigintzan lan egiten zuen eta, zazpi baturte nituela, han lan egiteko deitu zioten. Ordurarte Zumarraganaritu zen, Artiz auzoan, baina Beasainen zumearekin ere lan egitenzuten Aranakoek soldata hobea eskaini zioten.
Nolatan itzuli zineten jaioterrira?
Gurasoak eta anaia-arrebak Beasainengelditu ziren, baina ni Eitzan bizi ziren aitona-amonengana etorrinintzen. Izan ere, aitari lagun batek Orbegozon niretzako lanazegoela esan zion eta bidali egin ninduten. 1932an-edo familia osoaitzuli zen herrira: aita Buscanean lan egitera etorri zen.
Nola gogoratzen duzu haurtzarokoherria?
Jauregi kalean, Goiko Kalen, eman nuenhaurtzaroa. Eskola ere bertan genuen. Ni umea nintzenean goiko kalea,Jauregi, eta beheko kalea, Iparragirre, besterik ez zeuden ia.Geltokira joatea bekatua zen, oso urrun zegoen. Sute bat egon zelaeta geltokira joan ginela gogoratzen dut. Mutikoak korrikan joanginen sutea ikustera, baina itzuli ere azkar egin ginen. Ez genuenhura ezagutzen.
Zer moduz moldatzen zinen eskolan?
Primeran. "Agustina la coja"zen irakaslea. Azkarra omen nintzen: ni baino zaharragoei irakurtzenirakasteko agintzen zidan irakasleak. Oparitan, gozokiren bat edotxokolate apur bat ematen zidan. Beasainera joan ginenean eskolanjarraitu nuen, baina 10 urterekin saski fabrikan lanean hasi nintzen:enkarguak egiten-eta.
Musikan ere primeran moldatzen zinen,nolatan hasi zinen?
Aita ere musikaria izan zen:klarinetea jo zuen Urretxuko, Zumarragako eta Beasaingo bandetan. 8urterekin Loinaz abesbatza sortu zuen Iguainekin musika klaseakjasotzen hasi nintzen. Iguain organujolea eta musika bandakozuzendaria zen. Musikarako erraztasun handia nuenez, egun bakarreanzortzi ikasgai ematen zizkidan. 10 urterekin bandan piccoloa jotzenhasi nintzen. Zumarragara etorri nintzenean, berriz, SeveroPaternainek klarinetea jotzen irakatsi zidan. 15 urterekin Orbegozonlanean hasi nintzen, baina orduak eta orduak ematen nituen klarineteajotzen. Musika bandan hasi eta bi urtera klarinete nagusi jarrininduten.
Jubilatu bitartean Orbegozon lanegin al zenuen?
15 urte nituenetik duela ia 30 urtearte, jubilatu nintzen arte, Orbegozon lan egin nuen, gerra garaikozazpi urte kenduta. Ikastea gustuko nuen eta bi urtetan, lanetikirten ondoren, mekanografia ikasi nuen. Horri esker enkargatu-edoegon nintzen. Materialaren sarreraz eta irteeraz arduratzen nintzen.Gustura egon nintzen eta ondo ikusia nengoen. Denetik zegoen:Francoren aldekoak, langile iraultzaileak…
Gerra bizitzea ere tokatu zitzaizulaesan duzu.
Bolondres joan nintzen. 19 urterekinatera nintzen etxetik eta 26rekin itzuli nintzen. Loiola batailoianegon nintzen preso egin gintuzten arte. Italiarrek atxilotu gintuztenKantabriako Limpias herrian. Laredon eta Castro Urdialesen ere edukigintuzten, eskola batean. Erreketeek eta falangistek ilaran jartzekoesan eta batzuk atera egiten zituzten. Ateratzen zituztenak fusilatuegiten zituzten. Castrotik Santoñara eraman gintuzten etahandik Sevillara, Sanlucar la Mayorrera, errepideak egitera. Cadizeneta Badajozen ere izan ginen, italiarrentzat pistak egiten.Lizentziatu eta etxera bidali gintuzten, baina handik gutxira berrirodeitu ziguten. Bigarren aldia lehenengoa baino okerragoa izan zen.
Zergatik izan zen bada okerragoa?
Bigarren Mundu Gerra hasi zen etaEspainia alemaniarren alde zegoen: denetik bidaltzen zieten etaguretzat ez zegoen ezer. Urretxu eta Zumarragako sei elkarrekin egonginen: Teodoro Lasa, Leon Arrieta, Cirilo Araiztegi, MatiasOrmaetxea, Marciano Castrillo eta ni. Leon Arrieta ileapaintzaile onazen eta ofizialei ilea mozten jarri zuten, Teodoro Lasak bankuan lanegiten zuen eta ofizinan sartu zuten. Matias ere entxufatu zuten.Cirilok, Marcianok eta nik oso gaizki pasatu genuen. Bitan pasanintzen ospitaletik. 23 urterekin 42 kilo pisatzen nituen, arropa etaguzti! Zorriak, potrozorriak, hazteria… izan nituen. Gutakoa zelaikusten zen nafar lekaime batek arropa eman zidan eta arratsalderopasiatzera ateratzeko esan zidan, bera arduratuko zela atezaindegiaz.Ondoren, soldadu egin ninduten eta Orensera bidali ninduten. Hanederki egon ginen: egunero genuen jateko eta ondo lo egiteko aukera.
Zer egin zenuen aske utzizintuztenean?
Lehen egunean lanera joan nintzendagoeneko.
Musikarekin ere jarraituko zenuen…
Etxean behar handia zegoenez, 12anaia-arreba ginen, Los bohemios del Goierri musika taldean jotzenhasi nintzen. Beasainen, Ordizian… jotzen genuen: inguruko festaguztietan. Gure musikarekin dantza egin nahi zuenari txartel batematen genion pezeta baten truke.
Talde gehiagotan ere jo zenuen.
Tolosako Beotibar orkestran ere jonuen. Klarinetea eta saxoa jotzen nuen. Nafarroan asko jotzen genueneta ondo kobratzen genuen. Janari falta zegoenez, ahal genuenguztietan maleta janariz beteta ekartzen genuen. Hiruzpalau egunematen genituen etxetik kanpo eta diru asko ekartzen genuen etxera.Baina lanean kale egiten nuen askotan eta horregatik utzi behar izannuen.
Urola orkestra ere sortu zenuen.
Jesus Gonzalez Bastida Zumarragakobandako zuzendariarekin hika-mikak izan genituen eta banda etabandako jendez osatutako orkestra utzi genituen. Urola orkestra sortueta ia astero ezkontzaren batetan jotzen genuen. Orkestra honek duela20 bat urte utzi zion jotzeari.
Parrandarako makina bat aukera izanzenituen. Zalea al zinen?
Ez dut sekula gustuko izan. Taldekidebatzuk, ordea… Nafarroan, batez ere, analfabetismo handia zegoeneta musikariok jainkoak ginen. Herritarren etxeetan ostatu hartzengenuen eta batzuek etxekoen alabarekin lo egiten zuten.
Banda askotan ere jo zenuen.
Urretxuko eta Zumarragako bandetanjotzen nuen, txandaka: bi pieza Zumarragan, bi Urretxun, biZumarragan, bi Urretxun eta, azkenik, hiruna. Bergaratik, Beasaindik,Ordiziatik… ere deitzen zidaten. Igandetan eta jaiegunetandantzaldia izaten zen, baina Garizuman dantza egitea bekatua zen.Saxofoia jotzen ere ikasi nuen eta, pixkanaka, bandak utzi nituen.Izan ere, orkestretan bandetan baino diru gehiago irabazten zen.
Banda zuzendaria ere izan zara.
Legazpiko bandako zuzendaria zenGorrotxa hil zenean zuzendari egin ninduten. Urretxuko MusikaTailerra sortu zenean ere, zuzendari egin ninduten. Besteek bezalakobratzen nuen, baina musika horren gainetik egon da beti niretzat.Koadrilako batek ez dudala batere gastatzen esan zion behin nirelagun min bati, ez baitut sekula ez erre eta ez edan. "Egia esandizu", esan nion, "baina nik 300.000 eta 150.000 pezetakosta zitzaizkidan pianoa eta saxofoia ditut etxean".
Nolatan erabaki zenuen txistuajotzen ikastea?
Zumarragan hirukoteak jotzen zuenaspalditik: Okarizek, Zenekortak eta San Pedrok. Duela 50 bat urte,Zumarragako Bandan nirekin jotzen zuen Jose Telleriak horiek kaleegingo zuten egunean txistua herritik desagertuko zela esan zidan."Ez da desagertuko, ni hasi behar naiz eta", esan nion.Martin Zenekortarengana joan nintzen eta ez zidala irakatsiko esanzidan. Adiskide handiak ginen eta beranduago barkamena eskatu zidan,baina ez zidan irakatsi. Hori dela eta, hurrengo larunbateanDonostiako Erviti dendara joan eta txistua eta ikasteko metodoa erosinituen. Txistua jotzen ikasi nuenean, besteei irakasten hasi nintzen.Lehenengo etxekoei irakatsi nien: bi alabei eta bost ilobei.Txistulari banda gazteena izan nuen: gazteenak 7 urte zituen etazaharrenak 12. Txistua garesti irten zait niri… Izan ere, 17 txistudoan eman ditut. Jende askok ikasi zuen nirekin txistua jotzen.Denborarekin utzi egiten zuten, baina normala da.
Zuk ere jo zenuen.
Baita Zumarragako txistulariekinere… Pascual Okariz gaixo jarri zen eta bere ordez hasi nintzen. Biurte eman nituen Zumarragan txistua jotzen, Pascual sendatu zen arte.
Solfeo irakaslea ere izan zinen.
Gurasoen Elkarteko Javier Biainekeskatuta hasi nintzen, dagoeneko jubilatuta nengoela. Ondoren,Secundino EsnaolaMusika Eskola sortu zen eta Gurasoen Elkarteko guztiok hartugintuzten. Txistu eta solfeo klaseak eman nituen, Zelai-Ariztiikastetxean. 1995ean utzi nuen musika jarduera.
Musika izan da zure afizio iabakarra.
Asko gustatu zait. Beste batzuktxikitoak hartzen ibiltzen ziren… Nik gerra garaian utzi nion ardoaedateari, ez dakit zergatik. Frontean ematen ziguten ardo errazioalagunari ematen nion. Ardoa gustatuko balitzait, egarria izandasoilik edango nukeen. Izan ere, jendeak egarririk gabe edaten du etagoserik gabe jaten du. Horrek amorrua ematen dit, ez dut ulertzen.Erre ere ez dut egin.
Dena den, futbola ere gustukozenuen.
Oso gustuko nuen, baina utzi eginnuen. "El peque" dietzen zidaten. Eskuineko barnekoanintzen eta abilezia nuela esaten zidaten. Egun ez dut futbolaatsegin, korrika lasterketak ditut gustuko. Futbolariek zenbatkobratzen duten ikusteak amorrua ematen dit. Kirol moduan ondo dago,baina medikuei ez ematea eta futbolariei halako dirutza ordaintzea…
Musika utzi zenuenetik, zertanematen duzu eguna?
Pasiatzea eta egunkarian ikustenditudan intereseko gauzak moztea eta gordetzea gustatzen zait. Musikaidaztea oso gustuko dut. Txistuarekin jotzeko 32 pieza egin ditut,Legazpiko ereserkia ere bai… Azkena valsa idatzi dut, bainadagoeneko ez nago musika idazteko moduan. Ikusmen arazoak ditut etanotak mugitu egiten zaizkit. Buruan musika dut, baina ez dut horiidazterik.
Bestalde, duela gutxi arte musikaikasten jarraitu duzu.
Biolontxeloa jotzen ere aritu nintzen,Musika Eskolan. Utzi egin behar izan nuen, kalte egiten baitzidan.Medikuarenera joan eta "zer da orain ikasten ari zaren hori?"galdetu zidan. "Utzi ezazu, gehiegi-txo baita dagoeneko".Bestalde, hiru urte eman nituen Mila Osinalderekin pianoa ikasten. Ezzidan batere kobratu.
Musikarako halako zaletasuna etadohaina izanik, lastima gehiago ikasteko aukera ez izana…
Soldaduzkara bolondres joateko asmoanuen, bertako musika bandan jatekoa eta kontserbatorioan ikastekoaukera ematen baitzuten. Fitxa betea nuen, baina gerra hasi zen.Ikasteko aukera izan banu noraino heldu ote nintzen? Auskalo.Beharbada porrot egingo nuen, baina…