Non jaio zinen Benita,zein familiatan?
Aitaren aldetik bere lau arreba eta anai bat bakarrik ezagutu nituen.Ezin dut aitari buruz ezer esan, 29 urterekin hil baitzen, nik 4 urtebete aurretik. bera ezagutu ez izana, bizitza osoan izan dudan penahandia da. Etxean ama, anaia eta ni ginen, baina ama berriro ezkonduzen eta bost anaia-arreba gehiago izan nituen. Aitaren familiak betiasko maite izan gaitu guztioi eta harreman handia izan dugu, baina…
Ama berriro ezkondu aurretik, gorriak ikusikozenituzten.
Aitona ere alarguna zen eta berarengana joan ginen, Zaldibarrera. AmaAmerikatik etorritako gizon batekin ezkondu zen eta bere baserrirajoan ginen. 9 urte nituen eta ugazaitak goizeko 5etan esnaraztenninduen behiak zaintzera joateko. Behin, horretan nengoela, lokartueta jipoitu egin nahi izan ninduen. Aitonarengana joan nintzen etagertatu zena jakin zuenean, gu jipoituz gero azkar aitortzera joatekoesan zion. Gerra garaian ama eskopeta batekin harrapatu zuten etakartzelara eraman behar zuten, baina senarrak bere burua eskaini zueneta bera eraman zuten.
Gerra heldu zenerako emakumea zinen jada.
1934an ezkondu nintzen, bi seme-alaba nituen dagoeneko eta gerraamaitu aurretik hirugarrena izan nuen, trenak hil zuena. Gerragaraian urtebete egon nintzen senarrari buruz ezer jakin gabe. Nik eznuen alde egin nahi izan. Izan ere, jendeak alde egiten zuenean,euren etxeak ireki eta altzariak-eta eramaten zizkieten. Militarrekjarrera txarra zuten emakumeokin, senarrak ekartzera behartzengintuzten.
Noiz eta nolatan etorri zinen Zumarragara?
Artiz familiaren Donostiako etxean zerbitzari lan egitera etorrinintzen, 18 urterekin. Londres hotelaren parean bizi ziren. AbuztuanZumarragara etortzen ginen. Saski eta orrazi lantegia zuten eta niresenarra zenak orrazi fabrikan lan egiten zuen. Hala, ezagutu genuenelkar. Burgosen jaiotakoa zen, baina 6 urterekin hona etorritakoa.
Artiztarren etxean Maria Cristina Espainiako erreginaezagutu omen zenuen.
Egungo erregearen amonari bazkaria zerbitzatu nion, bai. Artiz aitaliberala zen, baina emaztea monarkiaren aldekoa. Espainiakoerrege-erreginak Donostiara etortzen ziren eta 1929an eta 1930eanArtiztarren etxean izan ziren.
Aurrerago Renfen lan egin zenuen, langazain.
Gerraren ondoren izan zen. 1940an hasi nintzen, duela gutxi hil denGregorik utzi zuenean, eta 1952a arte egon nintzen bertan. Sukaldeazuen txabola bat zegoen Rojo y Zaldua enpresako bulego ondoan etabertan familiarentzat bazkaria egiten nuen. Gainera, garai hartan ezziren egun bezainbeste tren pasatzen eta joste-lanak egin nituen. Lanhorri esker dut pentsioa, baina trenak alaba eraman zidan. Bizitzagogorra da. Garai hartan razionamendua zegoen: Osinaldeneantxokolatea ematen zuten eta Pasionaria deitzen genion emakumearendendan, Kalebarrenen, kafea. Alabak txokolatea eskatu zidan etadagoeneko nahikoa eman niola esan nion. Senarrak umea txokolaterikgabe ez uzteko esan zidan. Joan egin behar nuen, baina atera heldunintzenean alabak musu bat emateko esan zidan. "¡Quépesadita eres!" esan nion, orduan eman zidan azken musua. Haladira gauzak… Askotan pentsatzen dut, nondik aterako ote dut nikindarra? 94 urte ditut eta gauzak egiteko eta bizitzeko gogoa.
Zergatik utzi zenuen Renfeko lana?
Alaba nagusiak, ni lanean nengoen bitartean, etxeko lanak egin beharzituen. Josten ikasi nahi zuela esan zidan eta lana utzi nuen.
Ordurako seme-alabak kozkortuak izango ziren…
Txikienak bi urte zituen orduan. Orain zaharrenak 70 urte ditu.Borroka latza izan zen, baina seme-alabak aurrera ateratzea lortunuen. 65 urterekin kobratzen hasi nintzen, baina senarra hil zeneannire pentsioa kendu zidaten. Orain, berriro kobratzen hastea lortudugu.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Denetik: jostea, puntu-lanak egitea… Orain mantelak eta bizilagunenhaurrarentzat txaketatxoa egiten ari naiz. Bestalde, telebistaikustea ere atsegin dut. Batez ere, pilota partidak, Rex eta kutxenlehiaketa. Kalera ere egunero joaten naiz: eguraldi ona egitenduenean Etxeberrira, txaletetan bizi den nire ahizparengana…Erosketak ere nik neuk egiten ditut. Jendea harritu egiten dabakarrik bizi naizelako. Senarra hil zenean askok gogaitu eginninduten: "orain bakarrik…" esaten zuten gupidaz. Inongolaguntzarik ez duena dagoela bakarrik esaten nien. Ahal dudanbitartean neure kabuz moldatzen saiatuko naiz. Senarra hil zenean,Mari Carmeni ni ere berehala joango nintzela esan zioten…
Orain lasaiago biziko zara.
Duela bi urte arte pareko etxebizitzan bizi zen anaia eta senarrazaindu behar izan nituen. Hilabete gogorrak izan ziren. Beste arrebakere etortzen ziren bera zaintzera, baina anaiak nahiago zuen nijoatea. Izan ere, ni lasaiagoa naiz. Senarra haserretu egitenzitzaidan, arreba gehiago bazituela esaten zidan. Anaia nuela etazaindu egingo nuela esan nion eta hala egin nuen hil zen arte. Orainlasai nago: ahal nuen guztia egin nuen bere alde. 19 hilabetetansenarra, semea eta hiru anai-arreba hil zitzaizkidan.
Nondik ateratzen duzu indarra Benita?
Ni ere txunditu egiten naiz. Orain primeran bizi naiz. Familiakoguztiak nitaz izugarri arduratzen dira. Bakarrik bizi naiz nire erarabizi nahi dudalako. Ez nintzateke beste etxe batean bizitzeraohituko.
Josi egiten duzu, otorduak prestatzen dituzu,erosketak egin… Hori guztia egiteko gorputz osoa ondo behar duzu.
Hiru hilean behin tentsioa begiratzera joaten naiz, baina ez dutsendagairik hartzen. Medikua txundituta dago, berarengana bakarrikjoaten naizelako. Behin analisiak egitera joan eta medikua berriazen, ordenadorean 92 urte nituela eta sendagairik ez nuela hartzenikusi zuenean eta bakarrik joan nintzela konturatu zenean, sekotxundituta gelditu zen.
Kalean ere zer edo zer esango dizute.
Luis Mari parrokoa asko pozten da ikusten nauenean. 94 urte betenituenean senarrarentzat eta semearentzat meza jartzea joan nintzeneta bi musu eman zizkidan.
Egia esan, oso pozgarria da zu ikustea, bizipozaematen du.
Baikorra eta lasaia naiz. Senarra gaixo egon zenean ere, ni neumoldatu nintzen. Gauzak patxadaz egiteak ez du esan nahi sofritzen ezdenik. Nire anaia oso gaizki zegoela ikusi nuenean, arropa aldatzekobaimena eskatu, arropa aldatu eta anbulantzia deitu nuen. Hori guztialasaitasunez egin nuen, ez diot gaixoari larritzeko arrazoirikematen. Nahiz eta sofritu, urduri jartzeak ez du ezertarako balio.