Mari Mar Prieto
Ez daukat garitorik etxe ondoan, baina badakit askougaldu direla. Ondo iruditzen zait horiek sortzea. Izan ere, kaleanokerrago ibil daitezke. Lokal hauetan filmak ikusten dituzte,bideo-jokoetan aritzen dira… Ondo portatzen diren bitartean…Erabileraren arabera, onak edo txarrak izan daitezke.
Marga Barriento
Primeran iruditzen zait. Non sartu badute behintzat.Tabernetan baino hobeto daude. 15 eta 16 urteko alabak ditut etagaritoa alokatu dute koadrilakoekin batera. Ordutik, lasaiago nago.Lokala bera ikusi dut eta ondo dago: musika aparailua, bideoa…dute. Alabek batzuetan bertara gonbidatzen naute.
Rikardo Babarro
Etxe inguruan bat jarri dute. Betidanik gazteekeuren modura antolatu nahi izan dute, naturala da. Herrietan, egiaesan, ez dago horretarako aukera handirik. Horren isla dira garitoak.Ez dagoenez ezer araututa, badakit arazoren bat edo beste egon dela.Gorakada egon da gazteen artean eta gero eta lehenago alokatzendituzte.
Mila Alberdi
Beno, ondo erabiltzen badute, errespetuz, ez dagoarazorik. Gazteek ere nonbaiten egon behar dute. Nire ilobak garitoadu, baina ez du horri buruz asko hitz egiten. Gure etxe inguruan erebadugu eta badakit bizilagun batzuk, zarata dela eta, kexatu egindirela.