Nolatan halako musikazaletasuna?
Txikitatik. 6 edo 7 urterekin Legazpiko parrokiako haur abesbatzanhasi nintzen abesten. Gero, amak bultzatuta, solfeo eta piano pixkabat ikasi nuen. Ondoren, Legazpiko bandan hasi nintzen klarineteajotzen. 14 urterekin elizkizunetan organoa jotzen nuen. Azterketeinien beldurragatik, ez nituen ikasketa arautuak egin. Izan ere,epaimahai baten aurrean egin behar ziren. Beranduago solfeo ikasketakegin nituen, urte bakarrean, eta 5. maila bitarteko piano ikasketakere osatu nituen.
Bandaz gain, zein taldetan aritu zinen?
14-15 urterekin Urretxuko berbena talde bateko kideek eurekin jotzekoeskatu zidaten. Bergarako talde batekin ere jo nuen. Hori guztiaabesbatzen mundua utzi gabe egin nuen. Bai abesbatzetan eta baimusika taldeetan gazteena nintzen.
Abesbatzetako lana oso gustuko duzu.
26 urterekin-edo Santikutz abesbatzaren ardura hartu nuen. Hori delaeta, zuzendari lanerako prestatzen hasi nintzen: teknika bokala,solfeoa, armonia, kontrapuntua, kantuko erdi mailako ikasketak…egin nituen. Bakarlari gisa lehen pausoak ere orduan eman nituen.
Noiz eta nolatan etorri zinen Goiargira?
Bixi Garziandiak deituta etorri nintzen, abesbatza mundutik ezagutzengenuen elkar. Urte betez Santikutzeko eta Goiargiko zuzendaria izannintzen, baina gehiegitxo zen. Hori dela eta, Santikutz utzi nuen.Garai hartan hobea zelako hautatu nuen Urretxu-Zumarragakoa, nahizeta erabakiak legazpiarrei ez zien grazia handirik egin. 10 baturtetan izan nintzen Goiargiko zuzendari.
Beste lan batzuk ere egingo zenituen.
1985ean antzinako musika jorratzen duen Peñaflorida Kaperasortu zen eta arlo hori jorratzen hasi nintzen. Musika mota horilantzen duten hainbat taldetan izan naiz. Bestalde, OrfeonDonostiarra, Andramari, Hodeiertz eta Eskifaia abesbatzetan ereabestu dut, eurek eskatuta, errefortzu gisa. Azken 10 urte hauetanUrretxu eta Zumarragako txistulari taldeentzat moldaketa lanak eginditut eta Kantu Afarian ere parte hartu dut.
Kantu Afariaren inguruko web orria ere sortu duzu.
Duela hiruzpalau urte, erdi txantxetan, kantuafaria.com web orriasortzeaz hitz egin genuen. Kontu honetaz ideiarik ere ez nuen, bainaerraza zela esan zidaten eta hiru abesti sartu nituen froga gisa.Urtetan hiru horiek bakarrik egon dira. Aurten, ordea, aurrera egiteaerabaki dut.
Lan handia izan al da?
Hasteko, aurretik eginda dagoena begiratu dut. Interneten abestiaskoren letrak daudela ikusi dut, baina zenbaitentzat hori ez danahikoa. Nik neuk, doinua entzuterik ez badut ez dut abestia zein denasmatzen askotan. Kantu Afarirako egindako lana dela eta, 80bat abestiren letra, partitura eta akordeak prest nituen. Horiek izanziren Interneten jarri nituen lehenak.
Zurearen tankerako Web orri gutxi daude, orduan.
Hala da. HABEk bakarrik du antzerako zer edo zer. Nire orriarendiseinua ez da ona, baina eduki aldetik merezi duela uste dut. Weborrien diseinu mundua ezagutzen duen jendearen eskaintza jaso dutnirea hobetzeko eta ea beraiek irakatsitakoarekin hobetzerik dudan.
Zure Web orriaren ekarpen nagusia erabilgarritasunada, beraz.
Une honetan 120 bat abesti daude hiru formatutan: letra, partituraeta akordeak. Hala, edozein musikarik edo taldek abesti hauek jotzekobehar duen oinarria du. Bestalde, musika eskoletako ikasleek kanpokomusika soilik jotzeko aukera izaten dute eta Web orri honek bertakomelodiak eskaintzen dizkie.
Zer gehiago aurkitu dezakegu atarian?
Gabonak izan direla eta, abestiak bi ataletan banatuak daude: bateanGabon kantak eta bestean betiko doinuak. Beste atal bat UrretxukoKantu Afariari buruzkoa da. Bertan urte hauetan abestu ditugunabesti guztien zerrenda eta abesti bakoitza zenbatetan kantatu dugunageri da.
Zure lana ez zenuen oraindik bukatutzat emango…
Presa gabe baina etengabe ari naiz. Ez dut uste sekula lan haubukatutzat emango dudanik. Izan ere, beti egongo da abestiren batsartzeko.
Zer esan dizute zure lagun musikariek?
Web hau ez dut oraindik zerbitzarietan-eta ezagutzera eman. Dena den,aurrerago promozionatzeko asmoa dut. Orain arte 500 bat lagun sartudira, batzuk aholku eske. Gehienek gustatu zaiela aipatu didate.Bestalde, eskola publikoaren www.ikasguay.com-en, haurrentzakointeresgarriak diren web orrien zerrendan ageri da eta, HABEkoarekinbatera, azpimarratu egin dute.
Bukatzeko, beste zer edo zer aipatu nahi zenukeXabier?
Kantu mugimendua oso indartsu dagoela aipatu nahi dut. Jendeakantatzeko irrikan dago. Donostian, esaterako, astero elkarterenbatean abesteko biltzen den jendea dago eta hilean behin AldeZaharreko kaleetan kantatzen dute. Interneteko bilatzailean KantuAfaria idazten baduzu, emaitza asko ageri dira. Dena den,Urretxukoa bezalakoa, inon ez.