-Zer izan nahi zenuen umetan?
Mojetan ikasten nuen eta misiolariaizan nahi nuen. Madagaskarrera joan nahi nuen, hain zuzen ere. Izanere, Azkoitiko lekaime bat bertan zegoen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Baserri giroa eta mendia asko atseginditut. Lasaitasuna, haizea hartzea eta loreak zaintzea. Senarrarenfamiliak Ezkion baserria du eta ni loren arduraduna naiz.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxuko Kultur Etxetik Zumarragakoplazara eta Zumarragako plazatik Kultur Etxera oso ondo bizi naiz.
-Urretxuko Kultur teknikariaZumarragako plazan bizitzea ere…
Askotan entzun behar izan dut eta niazkoitiarra naizela erantzuten dut.
-Zuen laneko onena eta txarrena?
Onena jendearekin lan egiten dela etahorrek asko aberasten duela. Okerrena, instituzioak berarekindakarren burokrazia.
-Diru askorekin, zer ekitaldiantolatuko zenuke?
Inor ekarri baino, herriko taldeenbaliabideak eta azpiegiturak hobetuko nituzke.
-Artista asko ezagutuko zenituen,jatorrak al dira?
Gehienak bai, baina batzuk nahikopetralak suertatu dira.
-Herriko txoko bat?
Urretxuko plaza eta Goiko Kale.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilegorriak ere bai.
-Egindako azken oparia?
Iparragirre Saria irabazi dutenenliburuak.
-Eta jasotakoa?
Belarritako batzuk.
-Data bat?
Otsailak 11, Lourdesko amaren eguna:Nire izena MirenLourdes da, senarra garai horretan ezagutu nuen, egun horretanezkondu ginen eta seme-alabak Lourdesko Ama Ikastolara joaten dira.
-Neska eta mutil izen bana?
Elene eta Gorka.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
DV eta Hitza. Asteburuan Berria eta ElMundo ere bai.
-Gustuko telebista saioa?
Etxean informatiboak ikusten ditugugehienbat.
-Bereziki gorroto duzuna?
Bihotzeko saioak.
-Liburu bat?
García Marquezen “100 añosde soledad”
-Filme bat?
“Los chicos del coro” asko gustatuzitzaidan.
-Soinu bat?
Itsasoarena.
-Usain bat?
Larrosarena.
-Janari bat?
Amak egindako edozein saltsa.
-Ura ala…
Garagardoa ere gustuko dut.