Maribel Telleria:“Egungo bizimodua dela eta, independienteak izatea komeni zaie”
Manuel Mari Telleria 1948an jaio zen, maiatzean 58urte egin behar ditu beraz. Duela hiru urte arte, hil zitzaion arte,amarekin bizi izan zen. Orain, Maribel arrebarekin bizi da.Berarekin hitz egiten izan gara Manuel Mariri buruz.
Umetan, mutiko lasaia omen zen. "Ez zuen arazorik ematen".Arazoa berak eta bere gurasoek izan zuten, eskolara bidaltzekogaraian. "Zumarragako eliza parean mojen eskola zegoen etagehienok hara joaten ginen. Anaia bezalakoak garai hartan ez zireneskolara joaten, baina mojek lasai bidaltzeko esan ziguten. Handikurte erdira etxera bidali zuten. Zalaparta sortzen zuela esanziguten".
Zorionez, ez zen eskolara joan gabe gelditu. "Medranotarreketxera deitu eta Manuel Mari hartuko zutela esan zuten. Amak,haserre, ni ere Medranotarrengana bidali ninduen. Anaiari pazientziahandiz irakatsi zioten irakurtzen eta idazten eta taldean oso ondointegratu zuten. Jokamoldea ere irakatsi zioten. Ausartak izan zireneta ondo portatu ziren".
Gurasoak ere garai hartako asko baina ausartagoak izan ziren. "Aitakikastetxeren batera bidali nahi zuen, baina horretarako herritikkanpo joan behar zen eta amak ez zuen nahi. Herria izan da anaiariirakatsi diona". Garai batean, lana ere egin zuen. "Aitakaroztegia zuen eta Manuel Mari makina batean jartzen zuenzuloak egiten. Aita jubilatu zenean amak ez zuen beste inora lanerabidali nahi izan. Legazpiko Gureak orduan ireki zen, duela 30 baturte, eta nire ustez anaia ondo egongo zen bertan".
Dena den, Maribel Telleriak aipatu bezala, ManuelMarik kalean ikasi zuen asko. "Gure osabak kalean askoibiltzen ziren eta izugarri arduratu ziren berarekin. AndoniSalameroren aitak toki guztietara eramaten zuen eta gizarteanmurgiltzen lagundu zion. Hala dabil orain nire anaia kalean dabilenbezain lasai! Herri guztiak ezagutzen du eta!". Osasuna lagundu, gainera. "Ez du sekula gaixotasunik izan eta egun ereprimeran dago".
Hala, anaia zaindu beharra ez da Maribelentzat gehiegizkolotura. "Gidatu egin behar dugu: ordu honetan hemen, besteanhan… esan behar diogu. Bestelakoan autonomoa da. Jaikitzen denean,zer arropa jantzi behar duen esaten diot. Gosaldu eta kalera irtetenda. Hori bai, guk jarritako orduak zorrotz errespetatzen ditu".
Manuel Mariren zaletasun handiena musika da eta ZumarragakoMusika Bandaren jarraitzaile sutsua da. "Entseiuetara joaten daeta abesti guztiak ezagutzen ditu. Kontzertu eta pasakalle guztietanizaten da eta Landerrekin aurrealdean joateari uzteko esan diogu,baina ez dio grazia handirik egin. Duela lauzpabost urte omenaldiaegin nahi izan zioten, baina amak ez zuen nahi izan. AmarentzatManuel Mari gurutze modukoa izan zela uste dut".
Manuel Mari Telleriaren beste zaletasun handietako batirakurtzea da. "Idazketa ez du praktikatu, baina egunkariagoitik behera irakurtzen du. Futbola ere atsegin du: Realarenjarraitzaile amorratua da eta lehen Urolaren partidetara ere joatenzen. Bestalde, pilota partida guztien berri du eta berak esaten dionire senarrari egun horretan zer partida dauden. FernandoTapiarengatik galdetuz gero… Orbegozon lan egiten zuen eta lagunadu. Kartetan jokatzea ere asko atsegin du. Galeperran badu norekinjokatu eta etxean, berriz, askotan solitarioak egiten ditu. Oinezibiltzea ere gustukoa du. Bidegorri amaieraraino joaten da inori ezeresan gabe".
Manuel Marik bere garaiko sindromedunek baino bizitza hobeaizan du, baina egungoek baino aukera gutxiago ere bai. "Gureaktailerretakoek-eta bidaiak egiten dituzte, baina Manuel Marikez du sekula halakorik egin. Izan ere, 58 urte ditu dagoeneko etabere garaian bera bezalakoak baztertuak zeuden. Baserri askotanezkutuan izaten zituzten eta kaletarrak zirenak ez zituzten kaleraateratzen. Anaia, berriz, beti kalean ibili da".
Hala, herri guztia ezagutzen du. "Hildako guztien berri ematendigu, euren izen-abizen eta guzti. Oso oroimen ona du. Kanpoan bizidiren nire lagunak etortzen direnean, izen-abizenak oroitzen ditu".
Maribelek anaia ondo bizi dela uste du. "Zoriontsua delauste dut. Ez du sofritzen. Bere zaletasunak lantzen utziz gero,gustura. Bestalde, beti edonora joateko prest dago". Orain,Maribelen biloba Anderrekin ere gozatzen omen du. "Barreasko egiten dugu, beti bere gain egoten baita. Umearen pare jartzenda. Ander dagoenean protagonismoa galtzen duela iruditzen zaio etajeloskor samar jartzen da. Hori dela eta, beti esaten du zer edo zerkasu egin diezaiogun".
Maribel eta bere familia Atzegiko kideak dira. "Hirukuota ordaintzen ditut: izeba Julirena, ama zenarena eta gurea. Amakanaia gehitxo babesten zuela uste dut. Sekula ez zuen dagokiondirulaguntza eskatu. Nik pentsioa eskatzea erabaki nuen, nahiz etaamari ez zion grazia handirik egin. Manuel Mariri probakeginarazi zizkiotenean bihotzean min egin zidan. Hiru urteko haurrekegiten dituzten gauzak eginarazi zizkioten".
Ama hil zenetik, Maribel da Manuel Mariren arduraduna."Epaiketa izan genuen Bergaran eta bere tutorea zergatik izannahi nuen galdetu zidaten: anaia ez dut bada kalean utziko! Bestalde,urtero estatuak ematen digun diruarengatik kontu eske etortzen dira.Diru horrekin zer egin dugun azaldu behar dugu. Zer egingo dugu ba300 eurorekin?".
Estatuaren dirulaguntza baino, Atzegiren lana estima handiagoan duMaribel Telleriak. "Atzegiko aldizkaria irakurtzendut, eskaintzen duen zerbitzuen berri dut eta badakit inoiz beharrikizango banu elkartea laguntzeko prest egongo litzatekeela. Downdutenek poztasun handiak ematen dituzte, baina familiei elkarteansartzea komeni zaie. Egun laguntza asko daude: nire anaia bainogazteagoek gizartean hobeto integratzeko aukera dute. Manuel Mariherri honetan dago integratuta soilik. Egungo bizimodua dela eta,independenteak izatea komeni zaie eta pisu tutelatuak, adibidez, osoondo daude".
Elena Niño: “Kromosoma baten kontua besterik ez da,irakatsiz gero emaitzak ikusi egiten dira”
Elena Niñok eta bere senarrak Gorka jaiozenean jakin zuten Down sindromea zuela. "Medikua etorri zen etahaurrak arazo bat zuela, baina sekula ez zuela mingaina aterako esanzidan. Besterik ez zidan aipatu: ez nora joan, ez zer egin…Erizainekin-eta gimnasia ariketak eginarazten genizkion, baina inorez zitzaidan bere haurrarekin etorri eta hau da esan. Berarentzat onaizan zitekeela uste nuena egiten nuen. Ez nekien zer zen hau,mongolikoak deitzen zitzaiela eta Antzuolan beste neska bat zegoelabesterik ez".
Urte eta erdi ondoren jaso zuten lehen laguntza. "Gorkakdagoeneko oinez zekien eta baten bat Donostiatik Zumarragara etortzenzela jakin genuen. Harrezkero Atzegirekin harremanetan jarri ginen.Ordurako Gorka oso motibatuta zegoen, ni oso alaia bainaiz etagauza guztiak egiteko bera kontuan izaten bainuen: abestu egitennion, hitz egin… Jendeak Gorkari hizkuntza baten soilik hitzegiteko esaten zidan, baina nik berarentzat ere gauzak bi modutanesaten ikastea hobea izango zela pentsatzen nuen".
Elena Niño harro dago semeaz. "Sekula ez diguarazorik eman, osasunaz fenomeno dago… Guretzat GorkaJainkoari egunero eskerrak emateko arrazoia da. Oso seme ona da".Zufiaurretarrek lan handia egin dute Gorkarekin. "Downsindromea duten haurrei aurpegian nabaritzen zaie eta, horretaz gain,kardiopatiak, ikasteko arazoak, mingaina lodia… izan ditzakete.Kromosoma baten kontua besterik ez da, egunero irakatsiz eta eskatuzgero, emaitzak ikusi egiten dira".
Eskolan hasi bezain pronto Down sindromea zuela esan zioten eta horizer den azaldu zioten. "Hau daukazu, baina besteak bezalapertsona zara esan diogu beti. Horrek ez du esan nahi ikasteko edomunduan ibiltzeko gai ez zarenik. Hori duzu, hor dago. Berak horionartu du eta badaki horrek ez diola ezer suposatzen. Lehen pelikulaegin zuenean bera bezalako besteek ere halako gauzak egiteko bideaireki zuela esan zuen. Horrek zer den asumituta duela esan nahi du".
Gorka Zufiaurrek 27 urte ditu dagoeneko. Oinarrizkoikasketak Gainzurin egin zituen eta gero Legazpiko REMera joan zen.Ondoren bi ikastaro egin zituen: tapizgintza eta eraikinen oinarrizkomantenua. Gorkak ikastea "gustuko" duela dio. EgunGaldeano patata biltegian lan egiten du. "Patatak ondo daudenbegiratzen dut, garbiketa lanak egiten ditut, zakuak bete, kamioiakargatu, zakuak josi… denetik egiten dut, agintzen didaten guztia".
Lanean gustura dagoela dio. Gainera, arratsaldea nahi duena egitekolibre du. "Antzerki tailerreko entseiuetara joaten naiz edokirola egitera. Aspaldi hasi nintzen antzerkian Juanlu Escuderorekineta denak lagunak ditut. Kirolari dagokionez, igeriketa eta gimnasiaegiten ditut Zumarragako kiroldegian Txolarteko lagunekin. Berotzeko6 bat luze egiten ditut eta, ondoren, irakasleak dioena".
Elena Niñok Txolarteko batzuek primeran igeri egitendutela dio. "Urtean behin Altzako kiroldegian izaten dentxapelketara joaten dira eta domina asko lortu dituzte dagoeneko.Denek dute teknika ona, baina batzuek primerakoa".
Kirola egiteaz gain, lagunekin ere irteten da. "Asteburuetanlagunekin geldi-tzen naiz Legazpiko Txolarten. Lagun atseginakditut". Gorkaren amak Urretxu-Zumarragan ez dagoelanahikoa begirale dio. "Hangoak eta hemengoak elkartu dira etalarunbat batean hara joaten dira eta bestean hemen elkartzen dira.Taldea pixkanaka murrizten ari da eta hemendik oso gutxi joaten dirajada. Halako ekimenak beharrezkoak dira, baina…".
Parte hartzen dutenek hainbat jarduera izaten dituzte. "Eskiatzeraere joaten gara. Duela aste batzuk Somporten izan ginen eta udanudalekuetara joaten naiz. Ondo bizi naiz". "Geroz etahobeto", dio bere amak. "Lehen ez zen lanera joaten,baserrian nahiko lan baitzegoen. Bestalde, ez zaio ezer egin gabeegotea gustatzen, segituan aurkitzen du zereginen bat: makil batzukmoztu sutarako, musika entzun, puzzlea egin… 2.000 piezatakoak eginditu eta garajean ditu jarrita". "Hori da nire pasioa",dio Gorkak, "pazientzia daukat".
Gorkak bizitza osoa du, baina bere amak gizartearen jarreraoraindik behar bezain ona ez dela salatu nahi du. "Aurrerapausoakeman dira, orain denak kalean daude eta jendea ohitu egin da,baina askok gupidaz begiratzen diete oraindik. Dena den, integrazioaez da erabatekoa eta, okerragoa dena, ez da izango. Adin bateraheltzen direnean gazteak ligatzera joaten dira, adibidez. Gorkarekinligatzera joanez gero, bi neska joango al zaizkie? Zoritxarrez, ez.Hori dela eta, gazteak Gorkari aitzakiak jartzen hasten dira.Mendira edo zinera joateko lagunak dira, baina neskatan ibiltzeko ez.Hauek beraien arteko neskekin ligatzen dute eta hori ere onartu eginbehar da. Gorkak ez du sekula koadrila izan. Lagun mordoa bai,baina koadrilarik ez. Arrebaren koadrilarekin, Txajerekin,Mikelekin… irteten da".
Lana lortzeko ere zailtasun handiagoak izaten dituzte. "Tokibatean Gorka hartzera ez zirela ausartzen esan zidaten,bezeroek zer esango ote zuten beldur zirela. Gureak tailerrakfenomeno daude, askok han dute lan egiteko aukera bakarra, baina ahalizanez gero handik kanpo lan egitea nahiago dut. Han muga bat dago:gehien dakienaren pare ikasiko du. Handik kanpo ez dago mugarik.Gorka asko aldatu da lanean hasi zenetik: irekiagoa da,jendearekin tratu handiagoa du… Izan ere, berez isil samarra da.Gainera, soldatak askatasuna ematen dio".
Egun Down sindromea duten familiek egin beharreko lanaZufiaurretarrek bere garaian egin zutena baino samurragoa da."Ospitaletan pediatrak-eta oso prestatuta daude eta berehalaematen dute Atzegiren berri. Gu ere elkarteko kideak gara etaAtzegizaleak egiten saiatzen gara. Guraso berriei laguntzen eresaiatzen gara. Beti esan dut: gauza gutxi dakit, baina Gorkariburuz hitz egiteaz ez nintzateke sekula nekatuko".
Elena Niñok guraso berrien atsekabea ulertzen du, bainaaurre egin behar zaiola dio. "Seme-alabaren bat hanka batenfaltan jaiotzen bada, edo mutu, edo itsu… arazoa da eta momentuanez dakigu zer egin hori onartzeko eta lasaitzeko. Sekula ez duguespero halako gauza bat, guztiok seme-alaba altuak, ilehoriak etaarkitektuak izatea espero dugu, baina errealitatea ez da hori.Datorrena hartzen eta onartzen ikasi behar dugu, azken finean, gureseme-alabak dira. Maitasunez egin ditugu, beraz, hartu eta lagunduegin behar zaie. Ez da mugarik jarri behar".
Gorkaren amaren ustez, alde handia dago familia batzuetatikbesteetara. "Familia guztiek maite dituzte Down sindromedunseme-alabak, baina batzuek ez dute errealitatea onartzen. Bizi guztiaematen dute zergatik gertatu zait hau niri? esanez. Bestalde, gehiegibabesten dituzte: gaixoa, nahikoa dauka… esaten dute eta ez dietegogor egiten, ez dituzte lantzen. Gorkak hitz luzeegiren batesan ezin badu, idatzi eta irakurri egiten du menperatu arte. Betiahalegindu da bere burua gainditzen".
Amak eta berak taldea osatzen dutela eta behar duen guztietanama hor duela dio Gorkak. "Gozada izan da Gorkariirakastea. Erronka handia izan da, baina bere izaerak asko lagundudit. Arazo gehiagorekin jaio izango balitz ere, berdin-berdinlagunduko nioke. Neure semea da eta ez dauka zentzurik egun osoanegarrez ematea. Jaio eta berehala onena izango zela esan nion. Nirehelburua bera autonomoa izatea zen. Ez dakizue ondo nolakoa den!Logelatik irten aurretik dena txukun uzten du, sekulako edukazioadu… oso ikasle ona da".
Bi laburmetraia grabatu ditu azken asteotan
Duela gutxi Gorkak Jon Anduezarekin laugarren laburmetraiagrabatu du: otsaileko azkeneko asteburuan joan ziren Donostiarahorretara. Zortzi urte pasatu dira dagoeneko GorkakAnduezarekin azken lana grabatu zuenetik. "13 urterekin grabatunuen lehena, handik bi edo hiru urtera bigarrena eta duela zortziurte hirugarrena".
Gorkak eta bere familiak zinean lan egiteko gogo bizia zutendagoeneko eta, Elena Niñoren esanetan, eurak zuzenduziren Anduezarengana. "Atzegik urtero kontzientziazio kanpainaegiten du eta aurten laburmetraien lehiaketa antolatu du: Txolarteelkarteetako begirale eta neska-mutikoek egin behar dute. Jonenemazteari gidoia guk prestatuko genuela, baina grabatzeko berelaguntza beharko genuela esan nion. Ez zidan erantzuten eta harrituegin nintzen. Halako batean Sara alabaren kontzertu batera joannintzen Donostiara eta Peter Ansorenak Jonek deitu al zuen galdetuzidan. Berehala konturatu zen hanka sartu zuela. Hurrengo eguneandeitu zigun Jonek eta dena lotuta eduki arte ez zuela ezer esan nahiaipatu zigun".
Bilintx izenburua duen laburmetraia mutua da eta pertsonaia nagusiaGorka bera da. Hasieran ez dute casting batean onartzenberezia delako, baina, azkenean, bere numeroak arrakasta izatealortzen du. Entseiuak oso gogorrak izan omen dira. "Txarlotenmoduan ibiltzen ikasi behar izan du eta ez da batere erraza, bainaGorka oso ikasle ona da", dio bere amak. "Esperobaino gehiago ematen du beti".
Gorka Zufiaurre oso gustura aritu da, berriro zineanlan egiteko gogo bizia baitzuen. "Ezer gehiago egiten ez baduzuere, askok eta askok baino gehiago egin duzu, munduan aktore askodago… esaten nion", dio Elena Niño amak. Denborahonetan herriko Karmakros antzerki taldearekin lan egin du. Foxtabernan eta antzokian bakarrizketak eskaini ditu, besteak beste."Antzerkiko lana oso dibertigarria da", dio. Telebistan erearitua da, azkenekoz Dani Arizalaren saioan. Hala, jende askokezagutzen du edonora joanda ere. "Jendeak ezagutzea eta nirelanari buruz galdetzea gustuko dut", dio.
Anduezarekin grabatu duten filma ez da Atzegiko lehiaketarako.Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako Txolarte elkarteek ere eurenlaburmetraia grabatu dute. "Maider Sudupek grabatu du etaguztiok parte hartu dugu, hogeiren batek. Gidoia nik egin dut:guateke barruan gertatzen den istorioa da. Barre asko egin dugu,guztiak euren paperetan oso sartuta lan egin baitute", dio ElenaNiñok. Aurrera begira, Gorka Zufiaurrek"zuzen aurrera" jarraitu nahi du eta "pelikula gehiagoegin", noski.