-Zer izan nahi zenuen umetan?
Gehienak bezala, futbolaria. Pixka bat aurreragokonturatu ikusi nuen ez nintzela gai…
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Ez zait batere inporta etxean egotea. Bestela, kirolaegitea: mendia, mendiko bizikleta, korrika…
-Gustuko futbolaria?
Alkiza, betidanik. Urolakoen artean IñakiAranburu eta Mikel Mesonero.
-Gustuko entrenatzailea?
Beti izan dut gustuko orain oso modan dagoen Benitez.
-Behobia-Donostia ala Eitzako krosa?
Eitzako krosa esan beharko dut…
-Bordatxo ala Arzak?
Biek dute eitzatar kutsua… bakoitza bere momentuan.
-Athletic ala Urola?
Urola.
-Zer gertatu zen Indar Hori zaletu taldearekin?
Herri mailan futbolean bizi izan diren une onenak biziizan genituen. Gazteagoak ginen eta ez genuen ezertarako lotsarik.
-Aznar ikusi ondoren zaletu al zinen padelean?
Kirol guztiak gustuko ditut. Teniseko pista gaizkizegoenez, padelean hasi nintzen.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Gemari polar bat.
-Eta jasotakoa?
Gaur bertan jertse bat oparitu didate.
-Data bat?
Duela bi urteko irailaren 11. Ezkontza eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
June, lehengusuaren alaba jaioberriarena, eta Markel.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Osorik bat ere ez, baina gainetik bost: Expansion (lankontuengatik), Gara, DV, kiroletako bat eta etxean Hitza.
-Gustuko telebista saioa?
Canal Cocina askotan ikusten dut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Telenobelak.
-Liburu bat?
Ez dut asko irakurtzen. Azkena, “Levando anclas. 20años de viajes y aventuras” izan da. Juanjo San Sebastianen“Cita con la cumbre” ere asko gustatu zitzaidan.
-Filme bat?
Ez naiz zinezalea. Azkenaldian ikusi ditudan filmeenartean, “Princesas” gustatu zait.
-Soinu bat?
Trikitixarena.
-Usain bat?
Perfume on batena.
-Janari bat?
Babarrunak.
-Ura ala…
Errioxako ardo onen bat.