Ana Murillo
Urretxuko Iparragirre kalean bizi naiz. Lehenago auzomordoska bat ezagutu ditut: San Isidro, Eitza, Antonino Oraa…Nagoen tokian gustura bizi naiz, baina Kale Txiki zerritokia da.Orain konpontzen ari dira, baina txizatokia izaten jarraituko du.Dena den, Iparragirren oso ondo bizi naiz eta ez nuke tokiz aldatuko.
Isidro Calvo
Zumarragan bizi naiz, Okendo kalean. Lehenago ospitaleinguruan bizi izan nintzen, baina duela 40 bat urte jaitsi eginnintzen. Ez dut bizitokiz aldatzeko asmorik, oso gustura bainagoerdigunean. Dena den, auzo ederragoak badaude eta noizbait aukera onaizango banu…
Sergio Mora
Zumarragako Txurruka kalean bizi naiz. Goiko Kale etaIpeñarrieta ere ezagutu ditut. Ipeñarrietan oso gusturabizi nintzen, toki ona da. Aldatzekotan, bertara joango nintzateke.Txurrukan ere ondo nago, trafikorik ez dago eta oso lasaia da.
Gema Mujika
Andoaindarra naiz, baina bederatzi urte daramatzatGernikako Arbolan. Primerako tokia da. Bi herriotako gainontzekoauzoak ezagutzen ditut, nahiz eta izenak ez dakizkidan. Egia esan, eznintzateke beste leku batera joango bizitzera. Herri erdian bizi naizeta dena eskura dut.