Ramon Yurrebasoeta Ines Olaizola:“San Martin auzo onena da, aparkalekuei dagokienez”
Ramon Yurrebasoeta Ines Olaizolaezkondu eta alde batetik bestera ibili ziren San Martin auzoko etxeakbukatu zituzten arte: lehenengo Iparragirre kaleko lehenengoan biziizan ziren eta gero Kalebarrenen. 1963an joan ziren San Martin auzokozortzigarren atarira bizitzera. Ordurako, Bejardiren etxea egindazegoen: pilotalekutik gertuen dagoena. Gainontzeko guztiak bestekontratista batek egin zituen segidan.
Ramon Yurrebasoeta Ines Olaizolarenesanetan, etxe arruntak dira. "Neurriz ondo daude eta bueltaosoan kalera ematen dute. Argitasuna badugu. 178.000 pezetakoa zengure etxearen prezioa, baina, tarimak-eta zirela, 200.000 pezetaingurura igo zen. Orduan diru asko zen hori. Bost mila duro ordaindugenuen sarrerako eta teilatua eman ziotenean beste bost mila. Hamarbat urtetan ordaindu genuen gainontzekoa. Orbegozon lan egiten zuenjendeak-eta antzerako epean ordainduko zuen".
San Martin auzoan 14 atari eta 150 etxebizitza inguru daude. "Jendeasko bizi ginen. Gu etorri ginenean denok gazteak ginen, baina guzahartu egin gara eta gure umeek alde egin dute. Lehen ume pilaibiltzen zen jolasean. Orain badaude bikote gazte batzuk, bainagutxi. Hori gertatzen da beti: etxe berrietan bikote gazteak sartzendira eta umeak egoten dira".
Auzora joandako gehienak kanpotarrak omen ziren. "Erdaldungehiago etorri ziren. Guk ezkerrera eta eskuinera Avilakoanaia-arrebak ditugu eta ederki moldatzen gara. Emaztea egunerojoaten da paseatzera bizilagunarekin", dio RamonYurrebasok.
Urolako trenbidearen gertutasuna zen garai batean San Martin auzoarenezaugarri nagusia. Izan ere, trenbideak herria zatitu egiten zuen etaSan Martin auzokoak aparte uzten zituen. "Auzoarekin batera,trenbide gainetik zubia egin zen eta hori erabiltzen genuen Urretxualdera joateko. Beldurrak jota egoten ginen, ume guztiak trenbidealdera joaten baitziren jolastera. Gero, pareta egin zuten jendeaktrenbidea zeharkatzerik izan ez zezan, baina berehala zulatu zutenbeste aldera pasatzeko. Gure semeak zapata guztiak puskatzen zituenpareta saltatzeko, zubia ez erabiltzearren. Trena kendu zenean, zubiaere kendu egin zen eta dena bat egin zen".
Auzoak aldaketa nabarmena ezagutu du. "Duela urte gutxi egin zenberrikuntza handiena: lorategiak, argiteria… etxeen inguru guztiaberritu zen. Lehengoan aspaldi hemen bizitako gizon bat galdutazebilen, trenbidea non zegoen ez zekiela, geltokia ere aldatuta…".
Trena oztopo zen, baina auto jabeentzat paradisua bilakatu da auzoa."Aparkalekuei dagokienez, herriko auzo onena da. Herri guztikoautoak hona ekartzen dituzte. Ostiral gauean-eta ez da giro hemen!Kanpoko jendeak ere ikasi du".
Ines Olaizolakkexa bakarra du. "Auzoko lorategiekin ez dira asko saiatzen.Loreak sartu beharko lituzketela uste dut, batere ez baitago: belarraeta zotzak besterik ez".
Bestelakoan, RamonYurrebasok San MartinUrretxuko auzorik egokiena dela uste du. "Herri erdian gaudeeta, aldi berean, lasai. Bestalde, lehen esan duguna: betidanikalbokoekin ondo moldatzen gara". Emaztea iritzi berekoa da."Gustura bizi naiz toki honetan. Dena bertan daukagu: plaza,eliza, udaletxea… Etxe hobea eduki daiteke, baina toki hobean ez.Hona etortzen den guztia gustura gelditzen da".
Ines Sanzeta Joxe Larrañaga:“Legazpi auzoko lorategiak bizilagunok egin genituen”
Legazpi auzuneak 50 urte bete ditu aurten, 1956an egin baitzen.Joxe Larrañagaeta Ines Sanzsenar-emazteak hasiera-hasieratik bizi dira bere lorategiederrengatik eta lasaitasunagatik ezaguna den auzo honetan.
Bikotea Piedad kalean bizi zen Legazpi auzunera joan aurretik, JoxeLarrañagarengurasoekin. "Etxeak egin aurretik, futbol zelaia zegoen hemen.Artiz auzoa eginda zegoen, ordea. Ezkondu eta urtebetera etorri ginenhona, 28 eta 24 urte genituela", dio Joxe Larrañagak.
Etxebizitza horiek babes ofizialekoak ziren eta Larrañaga–Sanzbikoteak ez zuen zorterik izan zozketan, emazteak ondo oroitzen duenmoduan. "Hiru talde zeuden: gudan parte hartu zutenena, presoohiena eta gainontzekoona. Ez zitzaigun tokatu, baina ArtizZumarragako alkateak eman zigun. Zazpi etxebizitza zituen hemen etabeheko solairua edo goikoa aukeran eman zigun. Goikoa aukeratugenuen. Etxebizitza hartu ahal izateko, senarra suhiltzaile eginbehar izan zen. Udalarentzat lan egin behar izan zuen etxebizitzahartu izana justifikatzeko".
Hasieran zenbat ordaindu zuten ere oroitzen dute. "17.000pezetako sarrera ordaindu genuen eta, gero, 20 urtetik gora emangenituen 200 pezeta inguruko errenta ordaintzen. Azkenean, 100.000pezetatik gora ordaindu eta etxeen jabe egin ginen".
Lorategiak bizilagunek egin zituzten, euren etxeetara joan zirenean."Zementua besterik ez zegoen. Kamioi bat bete lur ekarri genueneta guztion artean bota genuen. Gero, urtetan, bizilagun bakoitzakbere lana egin zuen: batzuek zuhaiskak moztu, besteek belarra… Egunzortzigarren atariko Carmen Zurutuza eta ni gara loreak jartzenditugunak, geure poltsikotik gainera. Alkateari Udala lorategienkargu egitea eskatu diogu, baina dirurik ez dagoela esan digu.Zuhaiskak eta belarra, behintzat, Udalarentzat lan egiten duenenpresak mozten ditu. Izan ere, gu zahartuta gaude dagoeneko. Iturribat ere eskatu dugu, ura laugarren solairutik jaitsi behar izatenbaitut eta Carmenek hirugarrenetik", dio InesSanzek.
Lorategiez gain, etxebizitzetan konponketak ere egin behar izanzituzten sartu eta berehala. "Baldosa gorriak genituen, bainatonu desberdinetakoak. Gainera, asko pitzatuta zeuden. Bestalde,etxea sindikatuarena zenez, ez ziguten aldaketak egiten uzten. Etxeoso arruntak dira. Etorri eta gero sindikatuak danbor tabikeak eginbehar izan zituen hezetasun handia zegoelako…".
Guztira 15 atari eta 112 etxebizitza daude Legazpi auzunean etaguztiak berehala saldu ziren. "Segituan bete ziren etxebizitzaguztiak, baina hasiera-hasierako gutxi gaude dagoeneko. Euskaldunasko zegoen, baina beste toki askotatik etorritako jendea ere bai".
Garai batean auzoa herri txiki baten modukoa izan zen, premiazkozerbitzu asko bertan baitzituzten. "Janaridenda, ileapaindegia,arraindegia eta harategia izan ziren, baina orain bi ileapaindegi etaingeles akademia besterik ez daude. Garai hartan Orbegozorenekonomatoa besterik ez zegoen eta auzoetako dendek negozio ederraegiten zuten".
Bestelakoan, auzoko bizimodua ez omen da asko aldatu. "Bizilagunenarteko harremana beti izan da ona. Alderik handiena Orbegozon emanda: garai batean, langileak lanetik irteten zirenean, etxe aurretikprozesioa pasatzen zela zirudien. Bestelakoan, lehen ondo eta orainere bai. Laugarren solairura oinez igo beharra da okerrena. Dena den,oraindik ere, nahiago dut nire etxebizitza beheko solairukoa baino",dio Ines Sanzek.
Larrañaga etaSanz igogailudunetxebizitza baten truke soilik irtengo lirateke Legazpi auzunetik."Leiho eta balkoi guztiek kanpoaldera ematen dute eta sekulakobista ederrak ditugu. Gainera, ez dugu inongo zaratarik entzuten.Ezta festetan ere". Bertakoak ez diren askok ere estima handiandute auzo hau. "Hona gustura etorriko liratekeela esaten digute,auzo zoragarria dela. Izan ere, maiatzetik aurrera lorategiak osopolitak egoten dira.
Loreen kontuan izan ezik, gainontzekoan Udalak auzoa ondo zaintzenomen du. "Argiteria ona dugu eta duela urte batzuk sarreraberritu zen, Artizera ematen duten eskailerak berritzea bakarrikfalta da. Ez gara Udalaren lanaz kexu".
Maria Isabel Urreaga:“Aparicion pozik bizi naiz, are gehiago ondoan denda dugunetik”
Jose Angel Zabaletaketa Alejandra ZabaletakIntxenea baserria eta inguruko lurrak erosi zituzten ezkonduzirenean, duela 80 bat urte. 1950eko hamarkada bukaeran, Irimoenpresako nagusiak, Jose Luis Apariciok, AlejandraZabaletarengana jo zuen eta euren baserriaren inguruanetorkin langileentzat etxeak egin nahi zituela esan zien. Zabaletakeskaintza onartu zuen eta 1960an Irimoko langile asko Aparicio auzoegin berrira joan zen bizitzera.
Maria Isabel Urreaga,Jose Angelen etaAlejandraren biloba,neska koxkorra zen oraindik, baina primeran gogoratzen du langileenetorrera. "Irimo lantegi handia zen. Hemengo etxebizitzetaraetorkin asko etorri ziren, baina euskaldunak ere bai. Gero, askoherri erdira joan ziren, hemen alokairuan baitzeuden. Gainera,alargun gelditzen zirenak etxebizitza uztera behartuta zeuden. Bestelangile bati ematen zitzaion. Enpresak duela 15 bat urte salduzizkien etxebizitzak".
Intxeneakoen bizimodua zeharo aldatu zen langileak eta euren familiakheldu zirenean. "Apariciok etxeak egin aurretik, hemen baserrietxeak besterik ez zeuden: Kaminpe, Etxetxo, Kaseta, Mendiaraz etxea,Telleri… Dagoeneko auzo giroa genuen arren, aldaketa sekulakoa izanzen. Izan ere, garai hartan familia guztietan seme-alaba asko zeuden.Baserriko bizimodua galdu genuen, inguruan sekulako jende pilaizatera pasatu baikinen. Dena den, gure bizimodua etaetxebizitzetakoena ezberdina da. Neguan ez gara auzoan gertatzendenaz jabetzen ia. Gainontzekoengandik aparte, baina aldi bereangertu, bizi gara".
Aparicion bost atari eta 36 etxebizitza daude. "Garai bateanganbaretan ere bizi izan ziren. Pentsio moduko bat ere izan zenlangileentzat". Atari bateko etxebizitzak handiagoak dira."Bulego lanak egiten zituztenentzat, enkargatuentzat… eginziren. Praktikantea ere horietako batean bizi izan zen. Txikiak 55metro koadrokoak dira eta handiek 80 bat dituzte".
Auzoan duela 46 urte joandako asko omen daude oraindik. "Gehienakoso gazte sartu ziren. Hiru familia marokoar eta txinatarrak erebadaude. Herriko gazteak ez dira etorri eta bertakoen seme-alabagutxi geratu dira bertan. Izan ere, gazteak etxetik irteten hasizirenean, ez zegoen etxebizitzarik salgai hemen".
Herri gunetik hain aparte egoteak ere ez zuen jende asko animatuko."Sekula ez dugu dendarik izan hemen. Dia irekitzearekin mesedeederra egin digute! Orain Eroski ere irekiko dutela esaten dute etaguretzat hobe, nahiz eta beste batzuek ez duten hori esango. Ogiabetidanik ekartzen du okinak, baina gainontzeko erosketa guztiakegiteko herrira joan beharra oso gogorra zen. Garai batean fruteroaketa arrain saltzailea ere etortzen ziren, baina herrikosaltzaileak kexatu egin ziren. Bat-batean ase beharreko premiazegoenean, bizilagunei eskatuz moldatzen ginen".
Elkartea ere ireki zuten, Intxenea baserri ondoan. "Irimokeskola ipini zuen bertan auzoko neska-mutikoentzat. Hau itxi zenean,duela 30 bat urte, bizilagunek elkartea ireki zuten".
Maria Isabel Urreagagustura bizi da Aparicion, baina baserritik beharbada Irimokolangileek ikusi ez dituzten gauzez jabetu da. “Hemengo arazorikhandiena guztiek lantegi berean lan egin dutela da. Elkarrekin lanegin eta elkarrekin bizi. Gainera, herri gunetik aparte…".
Kutsadura aurka izan dute beti Aparicioko auzokoek, horretaz kexuizan dira behintzat. "Bizilagunek hori aipatzeko esan didateetorri behar zinetela esan diedanean. Orbegozok beti bota izan duzikinkeria, baina nik Orbegozo gehiago egotearen aldekoa naiz. Denaden, badakit beste batzuk oso haserre daudela eta zikinkeriaz etahotsaz kexu dira oraindik".
Hala ere, Maria Isabelez litzateke horren erraz joango herri erdira bizitzera. "Tokilasai samarra eskaini beharko lidakete. Pozik bizi naiz hemen, aregehiago denda dugunetik. Gainera, Udalak auzoa ondo zaintzen duelairuditzen zait. Bidegorri berria ere oso ondo dago, baina oraindikbetiko bidea erabiltzen dut. Dena den, Etxetxokoa ez dago horrenpozik. Izan ere, gizonezko askok etxe inguruan txiza egiteko ohituradute".
Jose Antonio Sierra:“Argindarra eman gabe zegoen oraindik Etxeberrira etorri ginenean”
Jose Antonio SierraGaldakaon jaio zen eta haurra zela bere aita Orbegozora etorri zenlanera. Alargun zegoen eta bi seme-alabak berekin ekarri zituen.Gutxira, aita Ezkioko emakume batekin ezkondu zen eta Piedad kaleanjarri ziren bizitzen. Urte eta erdi beranduago, 1956an, Etxeberrirajoan ziren: bertako lehen etxeak egin bezain pronto. Sierrakprimeran oroitzen du auzora heldu zirenekoa. "Oraindikargindarra eman gabe zegoen. Heltzen lehenengotakoak izango ginen!".
Garai hartan etxebizitza premia handia zegoen herrian. "Jendeasko txaboletan bizi zen. Gure bizilagun batzuk, esaterako, EstebanOrbegozok Agiñetan eurentzat egindako batean bizi izan ziren”.Hala, 50eko eta 60ko hamarkadetan bi herriotako toki askotan eginziren etxebizitzak, tartean Etxeberrin. "Ordura arte,zume-plantazioa eta jatetxekoen sagardotegia besterik ez zegoen.Lehenbizi, balkoirik ez duten bi etxeak egin ziren eta, handik laubat urtera, balkoiak dituztenak".
Zumarragako auzo honetan 12 atari eta 108 etxebizitza daude. Guztiakbabes ofizialekoak ziren. "Hasieran ezin genituen etxeak erosi,ezta saldu ere, noski. 50 urte luzetan, hilero 130 pezeta ingurukoerrenta ordaintzera behartuak geunden. Denbora hori pasatu ondoren,etxebizitzak gureak izango ziren. Dena den, bizilagun batzuekordainketa aurreratzea proposatu zuten eta baita lortu ere. 60kohamarkada hasieran, etxebizitza erostera behartu gintuzten. Aitak150.000 pezeta inguruan erosi zuela uste dut. Garai hartan diru askozen".
Jatorri oso desberdineko jendea heldu zen Zumarragako auzohonetara. "Andaluzak, Extremadurakoak, gailegoak, euskaldunak…geunden eta gaude, guztiak langile xumeak. 50 metro koadrokoetxebizitzak dira, baina haur asko hazi zen bertan: familia batean 17seme-alaba ziren eta beste batean 9! Garai batean oso giro onagenuen, egungoa baino hobea. Gabonetan, esaterako, etxe batetikbestera ibiltzen ginen. Ate guztiak zabalik izaten ziren. Egun,mesfidantza handiagoa da". Izan ere, garai batean joandako gutxigelditzen dira Etxeberrin. "Berri asko etorri dira, gehienakgazteak".
Sierra, ordea,hasieratik dago. Dena den, denbora honetan guztian ez da Etxeberrinbizi izan. "Ezkondu eta emaztearen amaren etxera joan ginenbizitzera, Goiko Kalera. Baina ezkontzen denak bere etxea nahi du…Patrizion lan egiten nuen eta enpresak Brinkolan etxebizitza utzizidan. Hiru urte eta erdi eman genituen bertan".
Ondoren, betiko auzora itzuli zen. "Gure etxebizitzaren ordukojabeak alokairuan etortzea eskaini zidan. 1.500 pezetako errentaeskatu zigun, duela 32 urte, eta Etxeberri izugarri atsegin dudanez,etorri egin ginen. 1978an etxebizitza salgai jarri zuen, diru askorikez genuela esan genion eta 400.000 pezeta besterik ez zizkiguneskatu. Garaje batek ia horrenbeste balio zuen ordurako!".
Jose Antonio SierrakEtxeberri oso gustuko duela dio behin eta berriro. "Esan bezala,lehen bizilagun guztiok bat ginen. Dena den, 20 urte pasatu zirenauzoan berrikuntza eta konponketarik egin gabe. Egun, berriz, parkeaeta aparkalekua egin dituzte, estolderia eta argiteria berritudituzte… etxebizitzen balioa asko igo da. Gainera, bidegorriakherri gunea eta auzoa izugarri gerturatu ditu. Orain ondo gaude, gurearazo bakarra igogailu falta da. Bestalde, zebrabide gehiago jartzeagustatuko litzaiguke. Bakarra dugu eta aurki zebrabidea erabiltzen ezduenari isuna jarriko diotela esan dutenez… Gainera, tailerra delaeta, motozikleta asko dabil azkenaldian".
Gaur egun auto eta motozikletarik ez da falta, baina garai bateanEtxeberritik herrira joatea oso neketsua zen. "Hemendik orrazilantegira bi farola besterik ez zegoen. Gainera, errepidetik edotrenbidetik joan behar genuen… Auzoko bizilagun bat baino gehiagoerori zen trenbideko zubitik".
Urruntasun hori dela eta, Etxeberrin beti izan da janari denda."Sagardotegi azpian beste denda bat izan zen, aspaldi itxizuten. Egungo denda duela 30 bat urte ireki zuten". Taberna erebadute. "18 bat urte izango dira ireki zutela. Urretxu etaZumarragako taberna gutxik izango dute horrenbeste bezero! Auzokoeneta bidegorria erabiltzen dutenen artean… Solasaldi ederrak izatenditugu bertan!".
Eskola ere izan zen Etxeberrin. "Taberna dagoen tokian kaperaeta eskola izan ziren. Igandero meza izaten zen eta haurrak bertarajoaten ziren ikastera. Ez zuen urte asko iraun: gure semeak 35 urteditu eta ez zen bertara joan…".
Eugenio Telleria:“Lehen Leturia urruti zegoela esaten zen eta orain ia herri erdiandago!”
Eugenio Telleriarengurasoak Gabiriako baserri batean bizi ziren alokairuan, berak 5 urtezituela, egun Leturia enparantza dagoen tokira bizitzera etorri zirenarte. "Aitak baserria erosi nahi zuen, baina ez zioten beraknahi zuen prezioan saldu nahi eta, azkenean, hemen etxe txikitxo bategin zuen. Garai hartan, hemen errepidetik gora ez zegoen ezer ereez: baserri etxeak bakarrik".
Handik urte batzuetara etxebizitzak egiten hasi ziren. "AntoninoOraa Leturia plaza baino urtebete lehenago-edo egin zen. Horrenaurretik Irastorza etxea (Eitzara bidean, Leturia plazako etxeenondorengoa) egin zen".
Ondoren, Leturia plaza egiten hasi ziren. "Oraindik gure etxetxiki hartan bizi ginela, eskuineko etxea egiten hasi ziren. Besteaegiteko gurea bota zuten eta Eitzara joan ginen bizitzera,kontratistak aurkitutako etxe batera".
Etxearen eta lursailaren truke, etxebizitzak jaso zituzten. "Pisubatzuk hartu zituen gure aita zenak. Soldadutzatik 1968an etorrinintzen eta ordurako hemen bizi ziren. Gurea urtebete beranduagoerosi genuen, 315.000 pezetatan".
Ez omen dira oso etxe onak. "Beti entzun dut egitura besterik ezdutela ona. Bukatzeko garaian, desastrea. Nabari da: ubideenmatxurak-eta askotan izaten dira. Dagoeneko instalazioaren erdiaaldatuko genuen! Beti esaten dut gauza bat dutela ona: ez direlaeroriko".
Onak ala txarrak, garai hartan etxebizitza premia handia zegoen etanonbaitera joan behar. "Orain baino behar handiagoa zegoen.Orain bezala bizi izan bagina, etxebizitza bakoitzean bi edo hiru…Lehen 9-10 egoten ginen! Atzo bertan jardun ginen hizketan: nolaliteke? orain dela 20 urte baino jende gutxiago Zumarragan eta orduanbaino 1.000 etxe gehiago. Familia bakoitzean seme bat edo asko jotabi daude eta. Lehen, aitona-amonak, lauzpabost ume… denak etxeberean".
Premiak eraginda, Leturia plazakoen moduko etxe erraldoiak eginziren. "Hau niri astakeria iruditzen zait, orain lehen bainogehiago. Orduan beharrezkoa zen, baina hau ikusi eta Urretxukoraskazielos demonio hori ikusi… Bi bloke hauetan 200 familia bainogehiago gaude: portal bakoitzak 56 etxebizitza ditu!".
Hala, garai batean 1.000 lagun inguru bizi ziren plaza hartanbakarrik. "Orain ez, baina duela 20 urte… Gazteek alde egindute eta pisuko jende gutxi dago. Gure neskak txikiak zirenean, umeakplazan kabitu ere ez ziren egiten! Umezalea naiz eta horrek baiematen duela inbidia, dena umez josita! Izan ere, etxe hauetan denokgazte sartu ginen, ezkonberriak".
Hauetako gehienak etorkinak ziren. "Hemen ez da arazo handiriksortu. Toki guztietan bezala, urruti ikusteko moduko familiaren batbesterik ez da egon. Galiziarrak, gaztelarrak… denak nahastuta,Babelgo dorrea da hau, baina ondo moldatzen gara. Eskuetakobehatzekin konta daitezke hemen gauden euskaldun jatorriko familiak".
Leturia auzoaren beste ezaugarri bat Zumarraga erditik urrun samaregotea da. "Lehen gehiago jaisten ginen herrira. AsteburuetanUrretxutik buelta eman gabe ezin etsi. Neurria hartu behar zaio:lehen txikiteoa ere egiten genuen eta orain gutxiago…".
Auzoan bertan poteatzeko ohitura ere ba omen dago, denda batzuk erebadaude… "Kalera joan beharrik ez dago! Denda txiki bat dago,garesti samarra, eta ondo egiten du gainera. Zer edo zer ahaztenbazaizu, hor daukazu. Bestela, astean behin edo bi aldiz behera joaneta kito".
Leturiako bizilagunek badakite herriaren behealdean zer esaten deneuren auzoaz. "Guri Elgarrestamendi Katanga iruditzen zaigu,baina kalekoek gugandik esaten dute. Herri guztietan gertatuko dahori: epizentroa egiten da eta barrukoa kanpokoagatik gaizki esaka".Telleria ez litzatekeinondik inora ere plazara joango bizitzera. "Aldatzekotan,kanpoalderago joango nintzateke. Izan ere, ez naiz jende asko zalea".
Leturia plaza bera nahiko aparte dagoen arren, Udalak ez omen duauzoa ahazten. "Eskatutako guztia ez dute momentuan egiten,baina egiten ari dira: orain jubilatuentzat txoko txiki bat egitenari dira. Askok eta askok eskatutakoa hurrengo egunean egin behardela uste dute, baina gauzak ez dira horrela. Ni behintzat gusturanago. Hemen arazo handi bakarra dugu: errepide alu hori. Osoarriskutsua da. Beasain-Durango bukatzen dutenean, lasaitu ederrahartuko dugu!".
Aldaketarik handiena plaza inguruan eman da: etxebizitza askoz eregehiago egin dira, ospitalea… "Hala ere, garai batean bainojende gutxiago bizi da hemen inguruan. Ipar Haizean-eta gazte askodago, baina Leturian ez. Lehenago hau urruti zegoela esaten zen etaorain ia erdian dago!".
Maria Zabaletaeta Tomas Urbegain:“Mundo Mejor auzoaren izena aldatzekotan egon ginen”
Tomas Urbegainzegamarra da eta MariaZabaleta Urretxukoizen bereko baserrikoa. 1960an ezkondu ziren eta Brinkolan jarriziren bizitzen. Bertan jaio zen seme nagusia. MariaZabaletaren amak MundoMejorren egiten ari ziren etxebizitzetako bat eskatuta zuen eta lanakbukatu zituztenean, 1962an, bertara joan ziren.
Mundo Mejorreko etxebizitzak babes ofizialekoak ziren. "Kooperatibabatek egin zituen, Urretxuko Don Manuel apaizak bultzatuta. 20.000pezetako sarrera ordaindu genuen, baina, egiten ari zirela, etxeakmugitu egin ziren eta beste 20.000 pezeta inguru ordaindu behar izangenuen giltzak eman zizkigutenean. Ondoren 319,30 pezeta hilero,duela lau bat urte arte. Bergarako epaitegira joan-etorri batzuk eginondoren, 2010era bitartean ordaindu beharreko guztia eman genuen".
Urbegain eta Zabaletak40 urtetik gora daramatzate Mundu Mejorren, gustura. "Herritikaparte dago, baina toki ona da, lasaia". Garai batean, auzorazuzen doan bidea oso kaxkarra zen. "Lokatza besterik ez zegoen.Legazpin lan egiten nuen eta Brinkolatik Urretxuko baserriren baterajoan ote nintzen galdetzen zidaten. Izan ere, lokatzez goitik beheraheltzen nintzen. Azkenean, auzolanean txukundu genuen bide hori.Santa Barbarako bidea ere bazegoen, baina autobusa Grupo SanSebastianen hartzen zen!", dio TomasUrbegainek.
Bidea egiten auzoko bizilagun asko jardun ziren. 48 etxebizitza daudeMundo Mejorren, 4 eraikin eta 6 atari. "Egungo etxeen aldean,azkar hoztu eta berotzen dira. Tamainaz, berriz, politak dira. Hiruseme hazi ditugu hemen. Gehienok gazte etorri ginen eta erdaldunakgehiago ziren. Elkarrekin harreman ona izan dugu beti".
Izan ere, garai batean auzoa herritik aparte samar zegoen eta horrekharremana estutzen lagunduko zuen. "Hemen ez da sekula dendarikizan eta eragozpenik handiena horixe da, erosketak egitera jaitsibeharra. Nik autoarekin egiten ditut enkarguak eta emaztea egunerojaisten da paseatzera. Okina oraindik ere etortzen da eta horrieskerrak, bestela ogi bila bakarrik jaitsi beharra… Ez da jendeasko irteten okinari ogia erostera, baina niri gustatzen zait:zahartzen garenean -izan ere oraindik ez zaigu zaharrak garenikiruditzen- bere beharra izango dugu eta…", dio Urbegainek.
Adinaz ari garela, auzoa dezente gaztetu omen da. "Hasieranetorritako hiru bat familia egongo gara, baina gazte asko etorridira. Garai batean etorritako asko herrira jaitsi dira. Beste batzuk,berriz, bueltan etorri dira. Jorge Andueza Pituren gurasoek hemenzuten etxea, mutikoa zela handitan Mundo Mejorren bizi behar zelaesaten zuen eta hala egin du".
Tomas Urbegaineta Maria Zabaletakere bertan jarraitzeko asmoa dute. "Igogailurik ez dugu etajartzeko aukerarik ere ez. Zer izango den ez dakigu, baina gu hemengustura bizi gara. Duela sei bat urte egon ginen kalean apartamentutxikiak begiratzen, baina ez genuen uste moldatuko ginenik. Egun,berriz, ez dago berriketarik: oso garesti daude etxebizitzak. Hemenbertan 30 milioi pezetatan saldu zuten…". Eurearekin gusturadaude, gainera. "Neguan ere, eguzkia baldin badago, sukaldeanepel egoten da".
Udalaren jardunarekin ere gustura ageri dira. "Garai batean,urtegia egin aurretik, urarekin arazo dezente izan genituen. Udalaribaimena eskatu eta biltegia egin genuen. Bestalde, lehen hemen ezzegoen espaloirik eta lorategirik eta horiek Udalak egin zituen.Aparkalekuak ere egin ziren. Izan ere, etxe hauek ez dute garajerik.Bodegak, ordea, bai. Bizilagunok egin genituen, baratzeko trasteakgordetzeko-eta".
Auzoan baratze dezente daude. "Hamar bat bizilagunok badugu.Arrolarenean errenta txiki bat ordaintzen dugu. Madayaren pinudiaizandakoan ere badugu, baimena eskatu eta garbitu ondoren. Lurratakarra da, baina tomateak, babarrunak… ateratzen ditugu".
Bukatzeko, ezin auzoaren izenagatik galdetu gabe gelditu… "Etxeakegin zituen kooperatibaren izena omen zen. Hernanin ere ba omenzegoen Mundo Mejor izeneko auzo bat. Niri, egia esan, lotsa eta guztiematen zidan eta izena aldatzekotan egon ginen. Toki honen izenaSorginzulo da eta horixe jartzekotan egon ginen. Beste batzuekBellavista jartzea nahi zuten. Hemen erdaldun asko zegoen eta,Sorginzulok zer esan nahi duen jakin zutenean, auzoari izen horijartzearen aurka azaldu ziren. Batzuek Bellavista deitzen diote".
Urbegainek dionez,makina bat barre egin omen dute auzoaren izenaren kontura. "Sarritanjotzen digute adarra. Orain, elkartean, Mundillora goazela esatendugu, izena konpondu nahian".