Garbi nuen beraz, zer izan nahi nuen eta baitaUnibertsitatean zer nolako ikasketak egin behar nituen ere.Unibertsitateko lehendabiziko urtea ia konturatu gabe pasatuzitzaidan, nobedadea, lagun berriak, bizimodu berria…konturatzerako udako oporren atarian nengoen (hori bai, bizkarreanespero baino suspentso gehiagorekin). Bigarren urtetik aurrera,Unibertsitatean ikasten ari nintzenak eta txikitan eraikitako munduakzerikusi handirik ez zuela konturatzen hasi nintzen.
Hori zen beraz, Euskal Herriko Unibertsitateaketorkizuneko kazetariak eratzeko zuen proiektua. Kurtso amaieranegindako praktikengatik izango ez balitz, ziur nago unibertsitatetikkazetaritza mundua ezagutu gabe, eta ekonomia, pentsamendu politikoa,zuzenbidea, historia eta horrelako gaietan ia masterra ateratairtengo nintzela.
Zorionez, aipatu dudan bezala, karrera amaituaurretik ikasketen osagarri praktikak egiteko aukera izan nuen etaorduan izan nuen nire lehen harremana irratiarekin. Gerora,telebistan lan egiteko aukera ere izan dut, baina irratiak duen magiaberezi hori ez dut beste inon bilatu eta gaur egun zorionez gustatzenzaidan horretan lan egiteko zortea dut (edo hori diote behintzat).
Egia esan, ez dut neure burua irratian edokazetaritzarekin loturarik ez duen beste ezertan lanean ikustenoraingoz. Nire lanak alde on asko ditu. Jende askorekin hitz egin etapertsona asko ezagutzeko aukera ematen dizu irratiak. Gai askorengainean gauza berriak ikasi eta leku ezberdinak ezagutzeko erelanbide ezin hobea da. Jende jator asko elkarrizketatzea tokatu zaitgehienetan, hala ere denetarik dago mundu xelebre honetan eta baterenbaten edo besteren umore txarrak jasan eta errietak ere entzun beharizan ditut batzuetan.
Zortea?
Hala ere, jende askok zortea dudala esaten dit,gustatzen zaidan horretan lan egiteko aukera daukadalako. Etaalde batetik arrazoia eman beharrean nago. Izan ere, zenbatdira unibertsitate ikasketak amaitu eta lantegi batean, edota bereaez den horretan lanean daudenak? Asko zoritxarrez.
Gaur egun unibertsitate ikasketak edukitzeak ez duetorkizun batean lana izango duzula segurtatzen, ezta gutxiago ere.Eta ikasi duzun horretan lana egiteak lan baldintza eskasak onartzerabehartzen zaitu. Telebistan ikusi nuen erreportai batean, benetan zerpentsatua eman zidaten datuek nire arreta piztu zuten aurrekobatean.
Datuak
Unibertsitate ikasketak dituzten asko eta askori30 urte pasatu arte luzatzen dizkiete praktika kontratuak. Horreksoldata arrunt baten ehuneko zati bat bakarrik kobratzea suposatzendu. Bekadun bezala hilabeteak ez ezik, urteak igarotzen dituenik erebada. Enpresa batzuetan zerbait kobratzeko aukera izaten dute hauek,beste askotan, ordea, musu truk lana egitera behartuta daude. Etabehartuta diot bai, ikasketak amaitu eta zure horretan lan egin nahibaduzu, askok “esperientzia” eskatzen baitute, eta horrenaitzakian lan baldintza oso eskasetan eta ia eskubiderik gabe egitendute lan askok. Okerrena ez da hori, ordea, telebistako erreportajehonetan esaten zutenaren arabera gero eta gehiago dira lan baldintzahauek onartzera behartuta dauden gazteak eta gainera, praktika eta beka kontratuak gero eta gehiago luzatzen ari dira.
"Milaeurokoak" edo horrelako izen berribat sortu omen da gizarteak sortu dituen langile potentzial hauekizendatzeko. Irrigarriena ez da izena, ordea, izena jartzearenzergatia baizik. Langile hauek guztiak duten ezaugarrietako bat denekmila eurotik behera kobratzen dutela baita (kobratzen dutenen kasuannoski).
Zer egin?
Eta honen aurrean zer? Hori galdetu diot neure buruaribehin baino gehiagotan. Neure esperientziak erakutsi dit, norbanakoakbakarrik ezin diola arazo honi, edota enpresa askok gizarteari eginnahi dioten iruzur honi aurre egin. Sindikatuek zerbait pentsatubeharko lukete honen aurrean. Egun indarrean dauden "zabor-kontratu"hauek nolabait erregulatu, legez kanpo egiten diren kontratueijarraipena egin eta desagertarazi. Azken batean pertsona bakoitzakduintasunez lan egiteko duen eskubidea bermatzen saiatu beharkolirateke. Horregatik, ikasi dugun horretan lan egiteko zortea dugulaesaten duten horiei, gaiaren inguruan hausnarketa egiteko eskatukonieke. Hau denen artean gelditu beharreko zerbait da, ni behintzat ezbainago nire eskubideak nik neuk kakazteko prest.
Josune Zarandona