Realeko futbolaria. Horretarako, lehenbailehen handiaizan nahi nuen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Daukadan denbora libre apurrean, kirola egitea eta lasaiegotea gustatzen zait.
-Bizitzeko toki bat?
Zumarraga, zalantzarik gabe.
-Gustuko futbol jokalaria?
Umetan Zamora-eta. Orain, Pele. Pertsona bikainairuditzen zait. Maradonaren aurkakoa naiz eta askotan tokatzen zaiteztabaidatzea.
-Urola ikusi duzun jokalaririk onena?
Ramon. 41 urte ditu eta oraindik ere izugarria da.
-Gustuko entrenatzailea?
Alfonso Del Barrio. Barakaldon entrenatzaile izan nueneta futbolaz ez nekizkien hainbat eta hainbat gauza irakatsizizkidan.
-Nork irabaziko du mundiala?
Brasilek.
-Zenbat baloi oparitu dizkiozu dagoeneko Iker semejaio berriari?
Alabari bai, baina semeari ez diot oraindik baloirikerosi. Aneri baloia botatzen diot, baina ez dio kasurik egiten.
-Santaixabeletan girorik ez dela diote batzuek…
Nire ustez, santaixabelek ez diete inongo inbidiariksantaisabelei.
-Festetako ekitaldi kuttuna?
Zezen suzkoa. Iaz, gerta daitekeen okerrena gertatu zeneta ez zen oso larria izan. Hala ere, kendu egin dute…
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Umetatik, ilehoriak. Dena den, emakume guztiek dute bereedertasuna.
-Egindako azken oparia?
Umeari erositako azken gauzak.
-Eta jasotakoa?
Aitak erositako futbolerako botak.
-Data bat?
Maiatzaren 5a. Egun horretan ezagutu genuen elkar Idoiaketa biok eta data berean ezkondu ginen, hamar urte beranduago.
-Neska eta mutil izen bana?
Ane, Iker eta Izaro.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Herriko kronikak irakurtzen ditut: Hitzan, DVn etaNoticias de Gipuzkoan.
-Gustuko telebista saioa?
Kirolak eta dokumentalak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Maria Teresa Camposen politika tertuliak.
-Liburu bat?
‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ da irakurri nuen azkena. Ez dutirakurtzeko ohiturarik.
-Filme bat?
‘La vida es bella’.
-Soinu bat?
Oboearena.
-Usain bat?
Umearen kolonia.
-Janari bat?
Denak. Pistoa eta gibela bereziki.
-Ura ala…
Zumoa.