Niri, berriz, karroza izanik, gure bizi-poza direla iruditzen zait,zoragarriak, zenbait helduk baino hobeto dakite zer den errespetua,atseginak dira, edukazio onekoak, ondo pasatzeko ahaleginak egitendituzte (eta nork ez, niri amak ere beti esaten dit kristoren zukuaateratzen ari natzaiola bizitza honi), ikasi, lana egiten dute eta,horrez gain, gure bi herriotan ekintza ugari antolatu ere bai:hitzaldiak, zine emanaldiak, haurrentzako jokoak, ikastaroak, ekintzanahiz errebindikazio sozialak, kontzertuak, aldizkaria (Kkin'tzona),Urola ibaiaren garbiketa (ikusi zenutenek esango didazue nortzuk ariziren garbitzen) eta, nola ez! aurten bigarrengoz, GUATEKEA!
Bai, jaun-andreok, Gaztelekun, Ekainaren 3an, larunbata, karrozei etabereziki gurasoei eskainitako ekintza zoragarria. Osagai guztiakzituen: dekorazioa, bueltaka dabilen koloredun bola, disk-jockeyak,binilozko diskoak, zurrakapotea, musika-eskaintza aparta eta dantzaegiteko aukera paregabea. Ez ginen karroza asko azaldu baina… zeinondo pasatu genuen! jo ta ke dantzan! gelditu gabe! Han ibili ginendenok nahastuta: zahar (ejem! heldu) eta gazte. Ez al da hau luxuaeta ohorea guretzat? Mimatuak sentitu gara, zenbat lan egin duten hauprestatzen, musika zoragarria aukeratzen, xehetasun guztiak zaintzen!
Pena izan da jende gehiago ez azaltzea baina tira! Datorren urteanantolatuko duzue berriro, ala? Ea propaganda pixka bat eginda jendeaanimatzen den… Eta urtean behin egin beharrean, beste aukera batematea gehiegi eskatzea izango litzateke? Badakigu lan handia delabaina prest gaude laguntzeko, bai horixe! Gainera, badauka beregrazia, ezta? gazteak gurasoak zaintzen: begira, begira, nola egitenduen dantza X-en amak! ez al dira nekatuko! bada ordua etxerajoateko, e? eta abar luzea.
Beste proposamen bat ere egingo nizueke: dantza-soltean eginbeharrean denbora guztian musika lasaia ere tarteka jarri eta dantzaeskatzea, ba dakizue, garai batean bezala, baina era modernoan, hauda, neskak ere eskean ibiltzea, eta kalabazak eman ezkero, jope!Beste batengana eta zortea baldin badago, galdera: estudias otrabajas? je, je, je! eta gero goxo-goxo dantza egin, ahal badabinaka eta bestela hirunaka, taldeka… eta ondo helduta, noski…ekintza hori berreskuratzea zoragarria izango litzateke.
Beno, bukatzeko, ZORIONAK eman nahi dizkizuegu Maria Luisa, Marian,Mailo… eta kanpotik etorritako Maite, Jose… Eta han izan ginenguztion partetik: GAZTEAK MUNDIALAK ZARETE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Arantxa Iraeta