Bat-batean, tentetu egiten da Lino burdinazko bankuan. "Ostias!!Goiko Kaleko beltza duk!!". Linok Goiko Kalen bizi den MakokoKokounde neska beltza ikusi du espaloian gora, bere ibileraederrarekin. Neska altua da, kilkerraren ipurdia baina beltzagoa, etaahoa irekitzen duenean, bere hortzek sekulako dirdira egiten dute.Baina ez dira hortzak Makokori begiratzen diona: "Horiek ditukaurrealdeak. Eta ipurdia mugitzeko modua… Espaloian ez zaiokkabitzen!!". Lino ez dago balentriarik egiteko, baina Makokokgazte sasoia gogorarazten dio, Marusiñari gaztainadian zeudelazirri egiten saiatzen zeneko garaiak, alegia.
Makokok atzo bisita izan zuen. Beste hiru beltz nagusi eta 5 hauregon ziren bere etxean, arroza haragiarekin jaten, mingaina eta ahoaerretzen duen horietako arroza. Gero, arratsalde osoan dantzan arituziren, leihoa irekita. Gero, Makokok bisitak lagundu zituenautobusera. Piruloko plazatik pasatu zirenean, sekulako ikuskizunaizan zen. Hori kontatu dio Zezilio naparrak Linori, bere erdaraaldrebesean. "Anduvieron nueve negras o asi… pero, negras,negras. Pero negras como cojones del grillo, ¡eh!". Linoktxundituta begiratzen dio. Zezilio gezurti samarra ote den errezeloadauka. Batzuetan euskaraz hitz egiten entzuten du, eta ezin dusinetsi hori ulertuko duen kristaurik egongo denik. Zeziliok eregauza bera esaten dio bere erdi gaztelera erdi galego horregatik.
Dena den, biak gelditzen dira aho zabalik Khaled eta Marwan ondotikpasatzen direnean. Auzoko bi Marokoar dira, erdaraz askorik ezdakitenak. ¿Tú ya le entiendes algo de que le hablan?",dio Zeziliok Dorraoko gaztelera elegante horretan, eta Linok "¡¡Quecarallo voy entender, estos moros hablan como los de Lugo!!".Esan bezala, Zeziliok Makoko eta bere lagunen nobedadeak eman dizkioLinori. Lino ametsetan bezala dago. Bere buruari galdetzen dio,"Beltza guztiak horrelakoak izango ote dira? Ourensen ez zegokhorrelakorik, redios!".
Bat batean, zarata batek bere ametsetatik atera arazi du. Ijitoakdira. Auto bat probatzen ari dira, batez ere azeleragailua probatzen,Zarata sekulakoa da. Dena den, zarata hori isiltzen denean Cameladaukate jarrita kasetean, bada ez bada ere, isiltasuna ez baitaosasuntsua. Linok nazkaz begiratzen die. "Hauek beti zarataateratzen, gainera, ze musika demonio da hori? Ai eta oiiii etalerelele. Muñeira bat askoz hobea da, carallo!".
Linok etxe alera joatea erabaki du. Makoko ez da berriz pasatuko, etaijitoak zaratatsuegiak dira bere gusturako. Bidean doala,Zeziliorekin topatu da. Khaled eta Marwanekin dago. "Boastardes" dio Linok, eta besteek erantzuten diote: "Agur"eta "Salam". Urretxuko Lavapies dugu Nekolalde auzoa.
Joxe Manuel Bereziartua