Nolatan sortu zen Goierriko Itzulia?
Errudun nagusia Angel Karpanta Askasibar txirrindulari urretxuarraizan zen. Afizionatu mailan Euskal Herriko onenen artean zegoen, etaJose Mari Juaristi eta bere koadrila itzulia antolatzera animatuziren. Lehen urtean, Askasibarren taldean, oso txirrindulari onakzeuden: Aranzabal, Errazkin, Ramon Mendiburu… Taldea desegin zeneta hurrengo urtean Juaristik Askasibarrentzat taldea sortu beharzela bota zuen. Hala, Ciclos Aizpuru taldea atera nuen. Garaihartako 12.000 pezeta kosta zitzaidan txirrindularientzat arropaprestatzea! Lasterketarako 15 egun falta zirela Askasibarrek PinturasEga taldearekin fitxatu zuen eta jota utzi ninduen. Orduan, Jose MariErrandonea ekarri zidan Frantziako talde batetik. Honek,beranduago,Fagorren korritu zuen eta Tourreko mailot horia soinean eramanzuen.
Hiru ekitaldi ondoren, antolatzeari utzi zitzaion.Nolatan itzuli zinen?
Etxeberria eta hauekhasi zirenean, berriz hor sartu nintzen. Lehenengo motorrarekin etaazken urte hauetan karabanaren kargu. Nik ez dut karrerarik ikusten.Autoak lortzeko larri ibiltzen ginen, motorrak gehiago zeuden. Probaizugarri hazi da, baina lehen askoz ere giro hobea zegoen.
Horretanaldatu al da batik bat Itzulia?
Guztizaldatu da. Lehen, askoz ere jende gehiago irteten zen lasterketaikustera. Normala ere bada. Garai batean, arratsaldeko 4.30eanirteten ginen kalera eta goizeko 2.00etan-edo itzuli etxera. Goizean,karrera hasterako, jendea fresko zegoen. Labeaga eta Deskargan jendeakabitu ezinik egoten zen, nahiz eta ez zegoen alde batetik besterajoateko egun bezainbeste erraztasunik. Lehen ekitaldietan Eibarrera,Bergarara, Elgetara… joaten ginen, eta han ere jende andana izatenzen. Egia esan, lasterketa guztietan elkartzen zen lagun asko.Etxeetan ez zegoen telebistarik eta, askotan, irratirik ere ez.Txirrindularitza ikusteko, kalera atera beharra zegoen. Urretxukolasterketetan, orain Espainiako Itzulian baino askoz ere jendegehiago izaten zen.
Zer da zuretzat Goierriko Itzulia?
Nirea izango balitz bezala sentitzen dut. Ez diot aurtengoa azkenadenik, baina bai betebehar moduan egin dudan azkena. Izan ere, semeaLleidan bizi da eta bilobak hilaren 8an betetzen ditu urteak. Aurtenbadute etortzerik, baina duela hiru urte etxekoak joan egin ziren etani hemen gelditu nintzen. Datorren urtean, semeak etortzerik ez badu,Itzulia utzi eta joan egingo naiz. 25 kopuru polita da eta ez badutgehiagotan izaterik, ez da ezer gertatzen.
Omenaldia gusturahartuko zenuen.
Ez dakit merezi dudan,baina Goierriko Itzulian ahalegin handia egin dut. Megafoniarekin ereeskatu didaten guztietan lagundu dut eta Solozabal autoeskolakojendea ere ekartzen dut. Sei irakasle etortzen dira autoekin etakamioiarekin ibiltzera. Horrek diru asko suposatzen du. Gero,igandean, antolakuntzako guztiok, Auzokoak elkartean bazkaria egitendugu. Apirilean beste omenaldi bat egin zidaten, orduko hartanustekabean. Emazteak bazekien eta egun hartan urduri zegoen, nilasterketara lehenbailehen bidali nahian.
Nolatantxirrindularitza zaletasuna?
Umetan denokirteten ginen lasterketak ikustera. Gero, bizikleta tailerra izannuen. 20 urterekin ireki nuen, Legazpiko Zabaletan eta AndoaingoGarmendian mekanika ikasi eta soldadutza egin ondoren. 20 metrokarratuko lokala zen, baina sekulako giroa bizi zen bertan. Urretxu,Zumarraga eta Legazpiko 25 bat lagun arituko ziren garai hartanamateur mailan. Bestalde, Eibar, Oñati, Arrasate, Bergara,Azpeitiko… txirrindulariak etortzen ziren bizikletak konpontzeraeta materiala erostera. Fagor taldeko zuzendaria izan zen Matxainierosten nion materiala. Inork baino barkillozko gaileta gehiagosaltzen nituen, Gonzalez fruteroari erositako prezioan. Gure bulegoaIburreta zen. Kas taldeko Anton Barrutia eta Dalmacio LangarikaMendijur fitxatzera etorri zirenean, bertara eraman genituen.Goierriko Itzulia ere bertan antolatzen genuen, neurri handi batean.Gero, Secundino Esnaolara joan nintzen.
Sekula ez al zaralehiatu?
Ez, baina beti egon naizinplikatuta. Zuzendari mekanikoa izan naiz, kirol zuzendaria… JoseMiguel Etxabarri bera, gerora Indurainen zuzendaria izan zena, nireaginduetara izan nuen. Bestalde, Tourrera Kas taldearekin mekanikarijoateko aukera izan nuen, baina denda hiru astez ixtea ez zitzaidanondo iruditu. Orain izango balitz…
Talde askotan ibili alzinen?
Ziklo-kroserako ez zegoen talderiketa nik babesa eman nien. Txirrindulari onenak nire taldean izanziren. Orduan, gauzak oso ezberdinak ziren: taldeak ez zuentxirrindularien izen-ematea ordaintzen, kamiseta ematen genien etatxirrindulariak pozik. Izan ere, puskatzen bazuten, ez zuten galtzen.Gainera, mundu honetan sartzen zarenean ezin zara irten. Urteroetortzen zen niregana kamiseta eske talderik gabe zegoen norbait.Bost bat elkartzen ginenean, autoa prestatu, lasterketetara joan…Nire emazteak eta seme-alabek asteburuetan ez zuten irtetekoaukerarik.
Zaletasun handia zegoen, beraz.
Ziklo-kros probetara joateko bi autobus antolatzen genituen askotan.Izan ere, Mendijurrek, Peñagarikanok, Santi Zabaletak, Otxoak,Aizpurutxoko Errazuk… parte hartzen zuten. Gainera, kanpoko askokhemen hartzen zuten ostatu. Izan ere, Eibar aldera eta Donostiaaldera trenean joan zitekeen. 30 bat txirrindulari egoten zirenUrretxu-Zumarragan. Sekulako txirrindularitza giroa bizizen.
Zergatik uste duzu egun ez dagoela halako zaletasunik?
13 urteko mutil koxkor bat ezin da Azkoitira joan entrenatzera.Ondoan norbait behar du, baina gehienok presaka bizi gara, denborarikgabe. Gainera, gurasoek beste gauza batzuk egitea nahiago dute:informatika, hizkuntzak, arrisku txikiagoa duen baloiarekinaritzea… Urretxun egin zen kadete mailako azken lasterketan,herriko bakarra zegoen. Txirrindularitzak aurrera egitea nahi badute,zer edo zer pentsatu beharko dute.
Gainera, bizikletandabiltzan guztiek droga hartzen dutela dirudi…
Droga lehen ere bazegoen. Helmugan bagenekien nork hartzen zuen:botila bat esne hartzen ikusten genuena, lehenago pilula hartu zuenseinale. Zuzendari gehienak ezjakin hutsak ginen medikuntza kontuaneta batzuek edonork Frantziatik ekarritako edozer gauza hartzenzuten. Guk kafea eta azukrea ematen genien aldapa hasi aurretik.Hotza egiten bazuen, koñak beroa. Bestalde, diru kontua daguztia. Espainiako Itzulia, adibidez, Valverdek irabaztea komeni zen;ez zezala ezezagun batek irabazi behintzat. Nire txirrindulari bati,Ikaztegietako Migel Intsaustiri, jubenil mailako Gipuzkoako Itzulian,hiru segundoko atzerapena eman eta maillota kendu zioten, nahiz etatropelean sartu zen. Diru gutxi duten taldeek irabaztea ez dakomeni.
Nolatan utzi zenion zuk txirrindulari taldeentzat lanegiteari?
Duela 38 urte izan zen. AzkoitikoPeña Elorzak bi urtetan jubenil mailako taldea atera zuen etamateriala niri eskatu zidaten. Garai hartan Izaskun kafetegi ingurukoetxeak egin ziren eta haiek utzi zidaten zorrarekin horietako bateros nezakeen. Gainera, astebururo lasterketatara joaten ginen, batiedo besteari ogitartekoa erosi… astebururo 2.000 pezeta inguruuzten nituen. Azkoitikoen zorrari esker, nahikoa zela esan nuen.Mundu horretan sartzen bazara, bizioa da: txirrindulariak jarraitzea,beraien atzetik autoarekin ziztu bizian joatea… Jokoan aritzendirenek duten har hori barruan dut oraindik.
Diru askogastatuko zenuen…
Asko. Goian zaudeneandenak dituzu lagun, baina behean zaudenean inor.
Beste kirolbatzuk ere bultzatu zenituen.
Futbola,eskubaloia, atletismoa… Goierriren saskibaloi taldea, Urolarenfutbol taldea, nesken eskubaloi taldea, herriko txapelketetan partehartu nahi zuten taldeak… Txirrindularitzan giro hobea izan dugueta eskubaloiko neskek plaka bat oparitu zidaten, baina futbolekoekeskerrak ere ez zizkidaten eman. Gurea bezalako enpresa txikibatentzat diru asko suposatzen zuen urte amaieran. Bestalde, garaibatean, Udalak ez zuen egungo indarrik eta nire megafonia ekipoaerabiltzen zuten. Hesiak eramaten ere lagundu genuen: ni gidari etasemea leihotik burua aterata. Batek, pronto no va a haber nifunerales en los que no participes esan zidan. Herrian sortzen direnekimenetan parte hartu behar da.
Zein izan zen gertakaririkpozgarriena?
Amelio Mendijurrek Espainiakotxapelketa irabazi zuenekoa. Tristeena, dudarik gabe, bere heriotzaizan zen. Bestalde, txapelketa bat aurrez irabazitzat zuelako galduzuen eta hark ere min handia egin zidan. Tokirik arriskutsueneanjartzen nintzen beti, matxuraren bat bazuen berari laguntzeko. Norklagunduko zion bazuela eta andregaiarekin joateko esan zidan.Kontrolean zegoena ez zen jabetu bizikleta gaizki zuela, ez ziongelditzeko agindu eta hala galdu zuen lasterketa.
Makina batlagun ezagutuko zenituen.
Azkoitikobatentzat omenaldia lortzen saiatzen ari naiz. Nirekin ibili zen PeñaElorzan eta etxebizitza kendu zioten taldearen zorra kitatzeko.Pertsona hori gazteekin lanean dabil oraindik. Monumentua egingonioke. Azkoitiko bati baino gehiagori itsututa al dauden galdetudiet. Zorra guri utzi ziguten eta omenaldia lehendakaria zenari eginzioten. Bestalde, Indurain eta antzerakoei omenaldiak egitenzaizkienean, inor ez da gogoratzen nork eraman dituen horra gora.